Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Bestelako argitalpenak

Liburuen azalak

EUSKARAZ, IRUNEN BARRENA
Nikolas Alzola Gerediaga (Luma liburuak)
 

Nikolas Alzola Gerediagak Irungo El Bidasoa astekarian, 1959-1961 bitartean, "Literatura oral eusquérica de la comarca bidasotarra" izenburuaz, argitaratu zuen bilduma-lan guztiz baliosa aurkezten digu "Euskara, Irunen barrena" liburuak. Bi urte luzean zehar, Irungo eta Bidasoaldeko beste herri batzuetako euskaraz kontaturiko istorioak, bertsoak, esamolde bereziak eta beste era batzuetako eman batzuk azaldu zituen astekari hartako orrietan.

Irungo eta Bidasoaldeko ikuspegiaren aldetik, garrantzi berezia du lan honek, bertako herri euskara baitu protagonista nagusi, bertako kondaira zaharrak baititu oihartzun.



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org