Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Jose Antonio Loidi Beka irabazleen lanen argitalpenak

Liburuen azalak

Alberdania

 

EUSKAL HERRIA XIX. MENDEKO BIDAIA-LIBURUETAN
Santiago Leoné Puncel (Alberdania)

Wilhelm von Humboldt, Victor Hugo, Julien Vinson, Richard Ford...  Ugari izan ziren XIX. mendean Euskal Herrira hurbildu ziren bidaiariak, eta ugari ikuspuntu askotarikoak utzi zizkiguten testigantzak. Liburu honek bidaiari horien zenbait lan aztertzen ditu. Orriotan, irakurleak izen ingeles, frantses eta alemanak aurkituko ditu. Batzuk arrunt famatuak eta behin baino gehiagotan aipatuak; beste batzuk, berriz, ezezagunak. Zenbaitek testu sakonak bezain orijinalak idatzi zituzten; beste zenbaitek, aldiz, aski izan zuten besteek esandakoa kopiatzea eta errepikatzea. Guztiek, hala ere, badute interesa, eta irakurlearentzako zirraragarriak izan daitezkeelakoan aztertu ditu egileak lan honetan XIX. mendeko hainbat idazleren testuak. Batzuek argigarri izaten segitzen dute.

Liburua PDF formatuan


IRUNGO UDALERRIAREN LANDAREDI-MAPA

Egoitz Salsamendi, Leire Oreja eta Iker Zendoia (Alberdania)

Lurralde jakin bateko landaredi-mapa, bertako landare dibertsitatea eta aberastasuna era sintetikoan adierazteko modu bat da. Gure inguruko paisaia landare mota ugariz estalita dago, eta landaredi-mapak tresna ulerterraza dira mosaiko konplexu hori ulertzeko. Bestalde, animali zein landare espezieen kontserbazio planak planteatzerakoan, teknikariek beti esku artean darabilten lanabesak dira landaredi-mapa hauek. Esku artean duzun liburu honetan ageri den lanak Irungo udalerri osoa hartzen du kontuan.

Nahiz eta lanaren funtsa landaredi-mapa izan, liburua bera ere lagungarria da. Liburuan zehar lana osatzeko eman diren pausuen berri izango duzu, baita Irunen aurki daitezkeen landaredi mota desberdinen deskribapen orokor bat ere. Testu honen lagungarri modura, hainbat irudi eta argazki aurkituko dituzu, landaredi mota bakoitza identifikatzen laguntzeko. Bestalde, Irunen topa daitezkeen landare espezie berezien deskribapen bat ere baduzu, baita hauek non aurki daitezkeen ere. Azkenik, Irungo landarediaren aberastasuna hobe ezagutu dezazun, ibilbide batzuk proposatu ditugu, zein baino zein atseginagoa.

Liburua PDF formatuan

 

 

EUSKARAZ, IRUNEN BARRENA
Nikolas Alzola Gerediaga (Luma liburuak)
 

Nikolas Alzola Gerediagak Irungo El Bidasoa astekarian, 1959-1961 bitartean, "Literatura oral eusquérica de la comarca bidasotarra" izenburuaz, argitaratu zuen bilduma-lan guztiz baliosa aurkezten digu "Euskara, Irunen barrena" liburuak. Bi urte luzean zehar, Irungo eta Bidasoaldeko beste herri batzuetako euskaraz kontaturiko istorioak, bertsoak, esamolde bereziak eta beste era batzuetako eman batzuk azaldu zituen astekari hartako orrietan.

Irungo eta Bidasoaldeko ikuspegiaren aldetik, garrantzi berezia du lan honek, bertako herri euskara baitu protagonista nagusi, bertako kondaira zaharrak baititu oihartzun.



 

HONDARRIBIKO ETA IRUNGO EUSKARA
Txomin Sagarzazu (Alberdania)

 

Hondarribiko eta Irungo hizkerak dialektologi alderditik aztertzea da liburu honen helburu nagusia, hizkuntza ezaugarri eta arau nagusien bilduma egin, eta zein ezaugarritan diren berdinak eta zeinetan ez agertzea. Era berean, hizkerok euskalkien sailkapenean duten kokaguneari buruzko argibideak ematea.

Grabazio egokiak CDan jaso eta Loidi corpusa nahiz itsas lexikoaren inguruko galdeketa labur baten emaitzak eskaintzea da bigarren helburua, arlo honetako eta beste ikerketa-eremuetako ikertzaileek esku erara izateko, eta batez ere gure bailarako hizkerak hobeto ezagutu eta aintzat eman nahi dituztenek lanabes gehiago izateko.

CDan jasotako hainbat grabazio:

Liburua PDF formatoan

 

EUSKAL HERRIKO MUGAZ GAINEKO PORTUGALDARREN PASAN

Migrazio kontuak aspaldikoak ditugu. Lehenengoa, gizakia Afrikatik atera eta Asiaruntz abiatu zenean gertatu zen. Denboran zehar salto handia eginez eta portugaldarrei dagokienez, XV. mendearen hasieratik Afrika inguratuz Indiarako bide berria bilatu zuten. Portugaldarrek bide berri honetan ontzien hornidura eta merkataritzaren kontrola bermatzeko zenbait lekutan kokatu ziren.

XX. mendearen hasieran, portugaldarren emigrazioak Brasilerantz joko du batez ere. Ez da aurreko mendeetan gartaturiko emigrazio inperialista izango, lana egiteko asmotan doazen pertsonaz osatutako taldearena baizik. Salazarren diktadura garaian, 60. hamarkadan, Frantziaruntzarako portugaldar langileen emigrazio handia gertatu zen. Portugaldarrak Frantziara iristeko bi muga, Portugal-Espainia eta Espainia-Frantzia, gainditu behar zituzten. Salazarren gobernuak pasaportea lor zezaten oztopo handiak jartzen zietenez, mugak gainditzeko modu bakara isilpean, kontrabandoz joatea zen. Garai berdintsuan, hainbat euskaldun Ipar Amerikara artzain lanak betetzera joan zen. Hauen lanbidea erregulatuta zegoen. Behar ziren dokumentuak erabat legalak eta legalizatuak izaten ziren.

Portugaldarren  ezkutupeko muga pasan euskaldun kontrabandistak eta mugalariak izanen ziren bitartekari. Hauek parte zuzena hartuz, milaka portugaldar (800.000-1.000.000 dirudienez) amestutako Frantziara pasa ziren.

Kontrabandista euskaldunak Portugaleko mugaraino joaten ziren bertatik kotxez, kamioez... portugaldarrak Euskal Herriko muga hurbilera garraiatzeko. Mugalari euskaldunak izanen ziren ondoren portugaldarrak gehienetan mendiz bide luzeak eta neketsuak eginez, Ipar Euskal Herriraino eramango zituztenak. Ez zen bide erraza. Arriskuak bazeuden. Ezbehar latzak, ilunak gertatu ziren.

Oztopoak gainditu ondoren, Frantzia barrena familiarengana, lagunengana joan eta itxaropenez beteriko bizi berri bati aurrera egiteko ziurtaturiko lana eskuratuko zuten.

 

Liburua PDF formatoan

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org