Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

IRUN KUADRILLAK 2.0

Irun kuadrillak 2.0

IRUN KUADRILLAK 2.0

 

 

Euskara Arloak eta beste zenbait erakundek egin dituzten ikerketek azpimarratu dute euskararen normalizazioan garrantzi handia dutela aisian aritzen diren eragileek eta baita hizkuntza geletatik kanpora lantzeko beharra dagoela ere. Horregatik, ekarri du Irunera Euskara arloak Irun Kuadrillak 2.0 izenburupeko egitasmo berri hau.

 

Proiektu hau, Irungo gaztetxoek, beste gauza batzuen artean hizkuntza ohitura berriak hartzeko sortu da. Euskara eremu formalekin bakarrik lotzetik, beraien eguneroko bizitzan aplikagarria zaizkien tresnen zati ere izatera pasa dadin. Kale ikerketa soziolinguistikoaren arabera, orokorrean euskarak egoera formaletan egin baitu gora, egoera informaletan, kalean, berriz, euskararen presentziak beheraka egiten du.

Hortaz, IRUN KUADRILLAK 2.0 egitasmoaren helburua, gazteek modu informalean ondo pasaz gain, lagun artean euskaraz egin eta ohitura berriak sortzeko eremu paregabea eskaintzea da. Ekimen hau dinamizatzeko, Irungo Udalak Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko elkartearen zerbitzuekin kontatzen du.


Irun Kuadrillak 2.0 egitasmoa urtarriletik aurrera eta ostiralero arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara gauzatzen da Irungo elkargune ezberdinetan , eta gazteen izen ematearen araberako taldekatzeak gauzatzen dira, 15-35 gaztez osatutakoak. Bertan parte hartzera gonbidatutako gazteak Irungo DBHko ikasleak dira, 12-16 urte bitartekoak. Are gehiago, egitasmoan oso presente egongo da gazteak izango direla egitasmo honetan protagonista nagusiak eta hori kontuan izanik gazteei hitza eta partaidetza eskaintzen zaie. Zehaztutako eremuak, Irungo hainbat gunetan (Palmera Montero, Udal Euskaltegia, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea, Arbesko Errota Auzo Elkartea...)


Halaber, egitasmoan egingo diren ekintzak gazteen adin tarte ezberdinei egokitutakoak izango dira eta hauetan beraien nahi eta interesak oso presente egongo dira. Horretarako egitasmoan parte hartzen duten gazteei tresna ezberdinak eskainiko zaizkie metodologia parte hartzailearen bidez beraien nahiak eta iritziak ere plazaratu ditzaten.. Egitasmo honen helburua euskararen erabilera areagotzea da eta, bereziki gazteen hizkuntz ohituretan eragitea, eskolatik kanpo, aisialdiarekin lotuta. Bertan, barruko ekintzez gain, irteerak, txangoak eta abar egiten dira, lagunartean, kuadrillarekin.



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org