Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

MINTZALAGUNA eta ELKARRIZKETARIAK

Mintzalaguna eta Elkarrizketariak 2016-2017

ELKARRIZKETARIAK izena eman elkarrizketariakirun@gmail.com edo 688 667 919

Mintzalaguna eta Elkarrizketariak....euskaraz mintzatzeko lagunak, duzun ezagutza maila duzula.

Bi egitasmoak euskara ikasten ari denari euskara praktikatzeko aukerak emateko sortutako ekimenak dira. Horretarako, Irungo Udalak MINTZALAGUNA (6. urratsetik gora) eta ELKARRIZKETARIAK (5. urratsera arte) egitasmoak bultzatzen ditu.

Mintzalaguna egitasmoaren bitartez, euskaldungaiak (ikasten ari direnak) eta euskaldun osoak (euskaraz mintzatzen direnak)  4 edo 5 laguneko taldetan elkartzen dira eta gero beraiek erabakitzen dute zer egin: paseatzera joan, erosketak egin, kafetxoa hartu... baina hori bai, helburua garbi dutelarik: esparru ez formalean euskaraz hitz egitea.

Elkarrizketariak egitasmoaren helburua 6. urratsetik beherako euskara hizkuntza erabiltzeko aukerak eskaintzea da, dinamizatzaileek zuzendutako taldea hilean bitan elkartzen da eta bi eratako dinamikak egiten dira: 

- Mintzapraktikak (ordubete): taldetan banaturik, dinamizatzaile banarekin hainbat ariketa euskaraz hitz egiteko lotsa galtzeko

- Hainbat tailer (ordu eta erdi): jolas kooperatiboak, sukaldaritza, irteerak eta txangoak, fandango/arin-arin ikastaroa...

Halaber, ekintza bereziak ere antolatzen dira: irteerak (mendira...), tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza...), kultur ikuskizunak (antzerkiak...), bestelakoak (bertso afariak...) Fototekan ikusi.

 

MINTZALAGUNA 2014-2015 edizioaren aurkezpena: argazkiak.

MINTZALAGUNA 2013-2014 edizioaren aurkezpena: argazkiak.

ELKARRIZKETARIAK 2015-2016: - Sukaldatu euskaraz

 

Baina... ez baduzu astirik eta etxetik praktikatu nahi baduzu, informa zaitez hemen.

 



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org