Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

LANNAHI doako euskara ikastaroak langabezian dauden pertsonentzat

LANNAHI irudia

Irungo Udal Euskara Arloak, BIDASOA BIZIRIK eta LANBIDEren laguntzarekin LANNAHI egitasmoaren edizio berri bat martxan jarri du. Programa honen bitartez langabezia egoeran dauden pertsonek euskara eskolak doan jasotzen dituzte.

 

LANNAHI 17-18 ikasturtea

 

Egutegia eta ordutegia

1.txanda  2017ko irailaren 26tik abenduaren 21era.

2.txanda  2018ko urtarrilaren  8tik martxoaren 23ra.

3.txanda  2018ko apirilaren  9tik ekainaren 21era.

4.txanda  2018ko uztailaren 2tik uztailaren 27ra (80 ordu).

                2018ko abuztuaren 6tik abuztuaren 31ra (80 ordu).

 

 

Izen ematea  

1. txanda: irailaren 4tik 18ra

2. txanda : abenduaren 1etik12ra

3. txanda: martxoaren 3tik 13ra

4. txanda: ekainaren 2tik 12ra

 

Ikastaroen ordutegiak: goizez 4 ordu egunero, 9:00etatik 13:30era. Arratsaldez, 3 ordu egunero, 15:00etatik 18:15era.

 

 

 

BALDINTZAK:

- LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatua egotea.

- Langabezian edo lanean egonda ere bere jardunak ez du lanaldiaren %50 gaindituko.

- Irungo Udalak ofizioz eskatuko dizkio datu horiek LANBIDEri.

 

NOLA EGIN IZEN EMATEA

- www.irun.org/sac web gunean IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz horretarako (NAN elektonikoa, IZENPE txartela...) edo HAZ-SACen dauden autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egunero goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara. Ez da beharrezkoa dokumentazio osagarririk aurkeztea. Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du interesatuek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela.

Euskaltegiko ikaslea bazara edo aurreko ikastaroan aritu bazara,  listo; bestela, deitu 943 505273 telefonora,  eta hitzordua eskatu mailakatze proba egiteko.

 

AINTZAT HARTZEKO

- Onartutako ikasleen eta osatutako taldeen inguruko informazioa www.irun.org/euskara webean argitaratuko da. Ikasleen identifikazioa NANaren bidez jasoko da. Halaber, interesatuei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie.

- Plazarik gabe gelditutako pertsonekin itxarote zerrenda bat eratuko da, www.irun.org/euskara web gunean argitaratuko dena. Bajaren bat gertatuz gero zerrendan dagoen lehen pertsona sartuko da taldean, baldin eta kasuan kasuko ikastaroan sartzeko euskara maila egokia badu.

- Beharrezkoa izango da gutxienez %85eko asistentzia izatea, bestela programan parte hartzeko aukera galduko da.

- Ikastaroa bukatutakoan Irungo Udal Euskaltegiak ziurtagiria emango die interesatuei.

 



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org