Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Hizkuntza-paisaia euskaratzeko diru-laguntzak

2+1 irudia

Hizkuntza paisaia euskaratzeko diru-laguntzak

 

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako edota enpresetako irudi korporatiboa, kanpoko nahiz barruko errotulazioa eta web orriak euskaraz edo euskaraz/gaztelaniaz jartzeko eta baita Irunen antolatzen dituzten jendaurreko ekimenetan esatari euskaldunen lanak laguntzeko diru-laguntzak dira.

 

DIRUZ LAGUNTZEN DENA:

a)    Irudi korporatiboa, honako elementu hauek biltzen dituelarik: kartazalak, menbretedun orriak, bisita txartelak, entitatearen identifikazio zigilua, albaranak eta fakturak euskaraz edo euskaraz/gaztelaniaz jartzeko diseinu lanak. Diseinu lanaz gainera elementua bera ere diruz lagundu ahalko da.   

b)    Errotulazioa, honako elementu hauek biltzen dituelarik: kanpoko nahiz barruko errotuluak, lan ordutegia edo baliokidea, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa.

c)    Web orriak: euskaraz erabili ahal izateko egiten diren web orrien edo atarien lanak  

d)    Esatariak: Irunen antolatutako jendaurreko ekitaldietarako esatari euskaldunen lanak laguntzea.

 

ESKARIAK (2018ko abenduaren 31 arte): 

- WEB (www.irun.org/sac)

*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT

*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.

- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.

 

 Irungo Udalaren diru-laguntzak GAOn argitaratu dira 2018ko maiatzaren 23an, 98 zk.

 Informazio gehiago eta dokumentazioa



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org