Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Euskara Planak enpresetan

Zubia

LANEAN EUSKARA ZUBI

Euskara-plana enpresaren hizkuntza politika eguneratzeko bidea da. Enpresa baten balio erantsia handitzeko tresna, zerbitzu hobea eskaintzeko bidea, kalitatea hobetzekoa.

Euskara plana, zergatik?

  • Gizartean gero eta euskaldun gehiago dagoelako.
  • Bezeroak gogobetetzeko, eta langileei lana euskaraz egiteko aukera ematen dielako.
  • Enpresari bere inguruko gizartean hobeto txertatzeko aukera ematen diolako.
  • Enpresak aldaketetarako gaitasuna erakusten duelako eta, ondorioz, modernoaren eta lehiakorraren irudia ematen duelako.
  • Kanpoko merkatuetan kalitatearen adierazgarri izan daitekeelako, globalizazio garai hauetan nortasun seinale baita euskara. 

Udalak diruz laguntzen ditu entitate pribatuek Irungo udalerrian dituzten lantokietan euskararen erabilera planak egin edota horiek 2017 urtean garatzeko norgehiagoko alaguntza ekonomikoak, subentzioak arautzen dituen 38/2003 Lege Orokorrean eta Legea garatzen duen araudian xedatutakoaren arabera. Deialdi hau LanHitz programa markoaren baitako Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) definitutako helburuak, jardunak eta jarduerak gauzatzen laguntzeko baliabideak jartzera dator.

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa 4.701 eurokoa da.

 

ESKARIA (2017ko otsailaren 1etk martxoaren 15era): ardurapeko adierazpena/baimen eskaria, eskari orria (A eranskina) eta aurrekontua (C eranskina) eta, proiekturako gida (B3 eranskina).

JUSTIFIKAZIOA (2017ko abenduaren 16 arte): justifikakatzeko inprimakiak (D eranskina), balantze ekonomikoa (F eranskina) eta faktura- justifikanteen zerrenda (G eranskina) eta proiektuaren Memoria edo justifikazioa (E3 eranskina).



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org