Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

FAMILIAOLA, Irungo familien gune euskalduna

Irungo Udaleko Euskara Arloak, Irungo ikastetxeek eta Gipuzkoako Urtxintxak berriz ere "FAMILIAOLA: Irungo familien mintzagunea" egitasmoa martxan jarri dugu.

COVID-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz, maiatzerako antolaturik zeuden Familiaola saioak bertan behera geratu dira. Hala ere, 2-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten Irungo familiei 5 erronka proposatuko dizkizuegu, euskaraz eta familian egin ditzazuen.

Parte hartzeko baldintzak: familian euskaraz hitz egiteko gogoa.

Familiak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzea du xede FamiliaOlak. Gune hauetan euskaraz ikasten ari diren edota euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten familiak eta euskaraz bizi diren familiak elkartzea bilatzen da.

DANTZA

Dantza batekin bukatuko dugu. Hurrengo bideoko argibideak jarraitu
Adin tartea: 2-8 urte
Noiz: ekainak  8-14
Bidali zure argazkiak/bideoak



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org