Irungo Merkataritza indartzekoplan berezia

IRUNGO MERKATARITZA INDARTZEKOPLAN BEREZIA (MIPB)

Irungo Udalak, Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailarekin lankidetzan, Irungo Merkataritza Indartzeko Plan Berezia, MIPB, abian jarri du. Plan honek, hirigintza, merkataritza, enpresa, administrazio eta beste hainbat arloko ekimenen bitartez, hiriko merkatal egituraren orekan eta eraberritze prozesuan laguntzea du helburu..

Foro Elektronikoa

Joan den martxoaren 29an PERCOren III. Kontseilu Orokorra egin zen. Ekitaldi horretan aurkeztu ziren hiriguneko merkataritza alorreko ikerketatik ateratako azken konklusioak eta hurrengo urteetan egin beharreko jarduerak.

Proposamen hauek, herriko merkataritza sektorearen inguruko ikerketa-lan eta diagnosi bat egiteko prozesu konplexu eta sakon baten emaitza izan dira. Horrek eraman du sentsibilitate desberdinak biltzea eta bai merkatarien beraien eta bai sektorearekin zerikusia duten erakundeen inplikazioa eta partaidetza lortzea.

Prozesu honen ondorioz, jarduerarako hiru ardatz nagusi ezarri dira: hirigintza komertziala, egitura komertzialak eta hiriaren dinamizazioa, animazioa eta marketing kolektiboa.:

PDF IRUNGO MERKATARITZA INDARTZEKOPLAN BEREZIA (MIPB)   PDF  [ 324 Kb ]

Jeisteko sakatu arratoiaren eskubiko botoia eta aukeratu "Guardar destino como ..."

Logotipos del Ayuntamiento de irun, bidasoa activa y gobierno vasco