NABEGAZIO LAGUNTZAK

|
Sarrera |
Lehendakaritza eta Eskubide Zibilen Ordezkaria Irungo Udalaren Eskubide Zibilen Ordezkaritza 1999. urtean sortu zen eta bere lana honako hiru alor hauetan biltzen da: Garapenerako Lankidetza, Giza Eskubideak eta Hiritarren partaidetza. Horrenbestez, aurreko Lankidetza eta Tolerantzia Zinegotzigoaren jarraipen gisa sortu zen Ordezkaritza berri hau, hazi eta garatzeko asmoz, aurrekontuaren ikuspegitik ez-ezik, Udal Aurrekontuaren %1,5 lortu baita Garapenerako Lankidetzarako, azpiegitura eta zereginei dagokienean ere, gizaki bizidun bat balitz bezala. Argitalpen honetan zehar ikusiko dugu 1999-2002 urteetan bideratutako kudeaketa zernolakoa izan den eta nolako bilakaera izan duen. |
||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||
Etorkizuna |
|
Eskubide Zibilen Ordezkaritzak gehiago hazteko asmoa
du oraindik, eta horretarako, Garapenerako Lankidetzarako Udal
Kontseilua sortzea aurreikusten du etorkizunari begira, egoitza Irunen
duten G.G.K.E. desberdinen topaleku izan dadin, eta Udalaren eta erakunde
horien arteko zubi izan dadin, Garapenerako Lankidetzaren alorrean udal
politika eta kudeaketa hobeak, eraginkorragoak eta hurbilagoak lortu ahal
izateko.
|
||