|
Zerbitzu hau 1997ko urtarrilaren 2an hasi zen,
informazioa lortzea errazteko eta hiritarrek Udalarekin egiten dituzten
izapidetzak egiteko asmoz. Ibilbidean, agintari europearren aitortza
ere jasoa du, “leihatila bakarra”ren planteamendua dela
eta. Izan ere, horrek hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea
dakar; eta horrela lortu da hiritarrek eta enpresek administrazioekin
egiten dituzten gestio gehienak leihatila bakar baten bidez egitea;
eta honekin batera, teknologia berriak ere sartzen ari dira.
|