Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
  Udala eta bere Zerbitzuak > HAZKalitate Konpromisoak     # Hasiera
 

KALITATE Konpromisoak

     
 
Konpromezu Orokorrak
Konpromezu Zehatzak
Hiritarrengandik zer espero dugun
Logo SAC - www.irun.org - 010
 

Konpromezu orokorrak

 
 
Adeitasuna: SAC-en erabiltzaileak adeitasunez, arretaz eta errespetuz hartuko dira. Beraien arazoak gureganatu eta hauekiko erantzunik egokiena eskaintzen dugu.
Askuragarritasuna: gure harrera eta zerbitzu prestaziorako ordutegia ahal den zabalena izango da, beti ere, hiritarraren beharrei egokituaz. Eragozpen arkitektonikoak ezabatu eta aparkatzeko lekuak erreserbatu ditugu.
Erraztasuna: hizkera arrunta erabili nahi dugu, beharrezkoak ez diren teknizismoak baztertuaz. Gure inprimaki eta prozesuak berrikusten ditugu, tramitazio erraz eta ulergarria lortzearren.
Zerbitzurako borondatea: hiritarrei lagundu nahi diegu eta horretarako beren eskakizunei aurreratu behar gatzaizkie. Gure asmoa, beraien arazoak konpontzea eta beharrezkoak ez diren kudeaketak eragoztea da.
Azkartasuna eta fidagarritasuna: Azkartasuna eta fidagarritasuna: gure eta besteen denbora aintzat hartzen ditugu. Hori dela eta, azkartasun handiz lan egiten dugu, fidagarritasunik galdu gabe. Gure datuak etengabe berrikusten ditugu, konfidantzazko zerbitzu bat eskaintzearren.
Profesionaltasun eta eraginkortasuna: zure datu pertsonalen isilpekotasuna ziurtatzen dugu. Era berean, gure ezaguera gaurkotzen dugu.
Objektibitatea: edozein informazio eskaera objektibotasun osoz erantzungo dugu, inolako iritzirik edo baloraziorik egin gabe.
 
   gora  
     
 

Konpromezu zehatzak

 
 
Identifikazioa
• Ikusgai dagoen izenarekin identifikatu ohi gara - aurrez aurreko tratua denean - eta izena esaten dugu telefono bidezko tratuaren kasuan.
Informazioa
• Gure datu-baseak behar duzun udalerriari buruzko informazioa ez badauka, bilatu egingo dizugu.
Atentzioa
• SAC-en erakusmahaian atenditua izan aurretik itxaron beharko den denbora ez da 10' tik gorakoa izango, salbuespenak kenduta.
• 010 telefono zenbakira deitzerakoan, zure deia atenditua izateko itxaron beharko duzun denbora ez da 1' tik gorakoa izango.
Tramiteak
• Berehalakoak bezala adierazita dauden tramiteak, une horretan bertan egingo dira.
Etxerako zerbitzua
• 010 telefono zenbakira 17:00ak baino lehen deituz gero, bai inprimakiak, dokumentazioa edo tramitazioren bat eskatuaz, 24 ordu baino lehen zure eskariaren erantzuna etxean jaso ahal izango duzu.
Erregistroa
• Gobernu Zentrala, Euskal Gobernua edo Diputaziora zuzenduriko edozein idazki, legezko baliotasun osoz, erregistratzen dugu.
Aurre-zita
• Zure kontsultari erantzuterik ez badugu, dagokion udal teknikariarekin hitzordua jarriko dizugu.
Objektu galduak
• Galdu duzun objetua eskuratu badigute, berehala itzuliko dizugu.
• Identifikaturiko objetu bat ekartzen badigute, berehala jabearekin harremanetan jarriko gara..
• Galduriko objetu bat ekartzen badiguzu eta jabea ez bada, 2 urtetako epean (legezko epea), gurekin harremanetan jarri, zuri itzuliko dizugu.
Abisuak, Kexuak eta Iradokizunak
• Udal zerbitzuen funtzionamenduari buruzko edozein ohar adierazten badiguzu, 20 egun igaro baino lehen erantzun bat jasoko duzunaren konpromezua hartzen dugu.
 
   gora  
     
 

Hiritarrengandik zer espero dugun

 
     
 
  • SAC-en bulegora hurbildu baino lehen, 010 telefono zenbakira deitu dezatela. Beharrezkoak ez diren joan-etorriak eragotziko dituzte.
  • Beharrezko dokumentazioa aurkeztu dezatela, tramiteak une horretan bertan egin ahal izateko.
  • Ahal izanez gero, ez ditzatela egunaren ordu goriak (11-13) erabili tramite eta telefono deiak egiteko.
  • Ez utzi dena epea bukatzen den egunerako. Eskaeren pilaketak zailago egiten du zerbitzu on bat eskaintzea.
  • Etxebizitza, ibilgailu, helbideratze bankua aldatuz gero edo jabego berri bat eskuratzen baduzu, esaiguzu berehala eta gure datu-basea eguneratu ahal izango dugu.
  • Okerren bat ikusten baduzu, esaiguzu eta berehala zuzenduko dugu.

Gure zerbitzuren batekin pozik gelditu ez bazara, esaiguzu. Zure kexu edo iradokizuna jaso eta erantzungo dizugu.

 
     
 
ZURE PARTEHARTZEA
Zure iritzia inkesta, iritzi talde, etab. en bidez aldizka kontsultatuko dugu. Era honetan, eskaintzen ditugun zerbitzuekiko dagoen satisfakzio maila neurtu ahal izango dugu.
Hutsuneak zuzendu eta zerbitzua hobetzen lagun diezaguketen proposamen edo iradokizunak egiteko gonbitea botatzen dizugu.
Eskainitako zerbitzua egokia ez denean edo akordaturiko konpromezuak betetzen ez dituenean, kexu bat adierazi eta erantzun bat galdatzeko eskubide osoan zaude.
Urtero, konpromezuen betekizun maila, zerbitzuekiko satisfakzio maila eta jasotako kexu kopuruari buruz, jakinearen gainean jarriko zaitugunaren konpromezua hartzen dugu.
 
   gora  
     
     
   Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren Aukerak  
   
 
    > HAZ     > Zerbitzu nagusiak     > Kalitate Konpromisoak
    > ISO 9001:2000        
   
   
  • AENOR
  • erabilerraztasuna
  • legezko oharra
  • web mapa
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52