Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
  Udala eta bere Zerbitzuak > Bere Helburuak > Proiektuak > Udal Liburutegia eta Artxiboa handitzea   # HasieraItzuli
 
 

Udal Liburutegia eta Artxiboa handitzea

     
 
Udal Liburutegiaren eta artxiboaren argazkia
Irungo Udalak aurreikusita dauka Ikust-Alaia esparruko Udal Liburutegia eta Artxiboa handitzea, eta horretarako finkaren ondoko bi lursailak erabiliko ditu. Eraikin enblematiko berri bat eraikiko du, eta horrela gaur egungo instalazioei ia 4.000 m2-ko azalera erabilgarria gehituko zaizkie.
Hiru jarduera-mota egin dira aldaketa eta egokitzapenak izan diren 10 urte baino gehiagotan, baina zerbitzu berriak eta zabalkuntzak direla-eta, erabilgarri dagoen edo handitu daitekeen azalera mugatu egin da denbora aurrera joan ahala, batik bat urteko fondo-eskuratzeetatik datorren guztiari dagokionez:
  • Eraikina birgaitzea liburutegi gisa hornitzeko (gelak egokitu, tabikeak eraitsi, zabaltze eta egokitze lanak liburutegiko oinarrizko zerbitzuetarako, teilatua konpotzea eta saneatzea...).
  • Udal Artxiboa sotoko solairuan jartzea eta gero lurpeko oinera ere zabaltzea.
  • Bigarren eta hirugarren solairuak zabaltzea eta zuzentzea, dauden zerbitzuak areagotzeko eta beste zerbitzu batzuk ere emateko (gazte eta haurrentzako gela, kontsulta-gelak, hemeroteka, unibertsitate?ikasleentzako gela, apalategi berriak eta altzariak...).
 
     
 

Gaur egungo zerbitzuak eta azalerak

 
     
 

Ikust-Alaiak bi zerbitzu ditu gaur egun: Udal Liburutegia eta Artxiboa.
Artxiboak 600 m2-ko azalera hartzen du, lurpera zabaldu baita; eta Liburutegiak 3 solairu ditu:

IKUST-ALAIA BANAKETA (UDAL LIBURUTEGIA)
IKUST-ALAIA BANAKETA (UDAL LIBURUTEGIA)
SOLAIRUA
ZERBITZUAK
PLAZAK
AZALERA
Nagusia erabiltzailearekiko arreta eta mailegua   350 m2
gazte eta haurrentzako gela 24
gela nagusia eta erreferentzia atala 32
irakurketa gela eta hemeroteka 20
Bulegoak (2) 76
Lehenengoa ikasteko eta kontsultatzeko gela 8
350 m2
komunak 48
  56
Bigarrena unibertsitate-ikasleentzako gela  
300 m2
komunak  
atseden-guneak 64
Sotoa Gordailu zahar eta berria: fondo zaharra,Mourlane Mitxelena, Alonso-Rodríguez Ez dago
400 m2*
GUZTIRA
196
1.400 m2*
* Eraikitako azalera guztira, sotoan dagoen erabilera partekatuko solairua ere barne hartuta.
 
     
 

Etorkizuneko zerbitzuak eta beharrak

 
     
 
Ia 60.000 biztanle dituen hiri baterako, Liburutegian gutxienez 3.033 m2-ko azalera beharko litzateke, eta 1.400 m2 ditu (1.633 m2-ko defizita), eta Artxiboan, berriz, 600 m2 daude eta guztira 873,25 m2 beharko lituzke. Guztira, bi eraikinetarako 5.591,65 m2 beharko lirateke (4.400 m2 Liburutegirako eta 1.191,65 m2 Artxiborako).
Gaur egun 11.940 txarteldun erabiltzaile daude, eta batez beste liburutegia egunero 500 pertsonak erabiltzen du; horri zerbitzu berri eta hobeak emateko bitarteko teknologiko berriak sartzea erantsi beharko litzaioke (MEDIATEKA).
Ikust-Alaiari erantsitako finka baten zatiak gizarte eta kultur erabileretarako kalifikazioa du hiriko Antolamendu Planean. Atxikitako finkaren eraikin berriaren kokalekuak (Aldapeta kaletik du sarbidea) aukera ematen du behar orokorren arabera gune berriak diseinatzeko, eta Ikust-Alaiatik hurbil egotea oso alderdi positiboa eta kontuan izan beharrekoa da.
Ikust-Alaiaren argazkia
Zehaztu egin beharko litzateke Ikust-Alaiak zein zerbitzu emango lituzkeen, Udal Artxiboak zer betekizun duen... Ikust-Alaia unibertsitate-ikasleentzako liburutegirako eta gela espezializatu eta ikerketa geletarako geldituko litzateke, eta gune berri bat erantsiko litzateke topagunerako eta kultur-elkartrukerako, ekintza soziokulturaletarako (tailerrak, erakusketak, zabalkundeko kultur ekintza espezifikoak...).
Eraikin berrian hauek jarriko lirateke: ludoteka, haur eta gazteentzako liburutegia, multimedia aretoak, kontsulta gela, maileguak...
 
     
     
   Proiektu Nagusien Aukerak  
   
 
 > Plaiaundiko Parke
    Ekologikoa

 
 > FICOBA

 > Osinbiribileko Parkea
 > Erromatarren Aztarnen
    Museoa


 > ZAISA III  > Mendibileko Komertzio
    Parkea
 > IruNet XXI  > Liburutegia handitzea  
 
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52