
Irungo
Udala, informazio teknologia berrien babesean, balio erantsia duen
zerbitzu proiektu bat egiten ari da, herritarrei eta enpresei zuzendua.
Aipatutako proiektu hori une honetan erabiltzen ari zaren eduki
estatiko eta dinamikodun web honen jarraipentzat jotzen da, honen
bigarren garapen-fasetzat, eta helburua da Irungo Udaleko Hiritarra
Atenditzeko Zerbitzuak (HAZ) bulegoan bertan nahiz 010 telefonoaren
bitartez ematen dituen zerbitzuak oraindik gehiago hurbiltzea herritarrrari,
hartara "HAZ birtuala" lortzeko, hau da, Udalaren leihatila herritarraren
etxean.