Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
  Udala eta bere Zerbitzuak >Bere Helburuak > Proiektuak > MENDIBIL Merkataritza Parkea # HasieraItzuli
 
 

MENDIBILeko Merkataritza Parkea

     
Mendibil Merkataritza Gune zaharraren argazkia
Irungo Udal Azoka zaharkitua dago, ez die kontsumitzaileen beharrei erantzuten eta beraz, zeharo berritu beharra dago. Horri begira, Hirigintza Merkataritza Plana sustatu du Udalak, eta honako enpresa hauek ditu bazkide gisa: Construcciones Brues S.A., Arcco Donostiako Amara auzoko Merkataritzagunea eta Gesai, S.A. 1999ko martxoaren hasieran, PARQUE COMERCIAL MENDIBIL Ekonomia Mistoko Sozietate Anonimoa osatu zuten.
Proiektu hau Irungo 5.2.5. Biteriko esparruan eramango da burura eta Produktu Freskoen Azoka sustatzea, eraikitzea, kudeatzea, merkaturatzea eta martxan jartzea ditu helburu. Era berean, egoitza alde bat eta aparkalekuetarako azalera handia egokituko da esparru honetan.
 
 

Proiektuaren faseak

 
     
 
  • Lehenengo fasean egoitza aldea eraikiko da, bestelako altuerako bi etxe-bloke, 2 eta 3 gela izango dituzten 40 etxebizitza. Etxe-blokeetako bat lehen Avenida zinema zegoen orubean eraikiko da, eta bestea Justizi Jauregiaren atzean.
  • Produktu Freskoen Azoka. Egungo saltzaileak instalatuko dira alde honetan, ez da eraitsiko egungo eraikina, ez da eguneroko jarduna galaraziko.
  • Bigarren fasean, egungo udal azoka eraitsiko da eta merkataritzagune berria eraikiko da. Almirante Arizmendi kalearen beheko aldetik Produktu Freskoen Azokarekin lotuko da eta, honenbestez, eragilearena egingo duen elikagaien atala osatuko da.
 
     
 

MENDIBIL Merkataritza Parkea

 
 
MENDIBIL Merkataritza Parkearen eraikuntzan material berriak erabiliko dira eta inguruari halako izena eta kalitatea emango dion itxura modernoa izango du. Eraikuntzaren fatxadan erabiliko diren materialek lerro biltzailea dute helburu bazterreko etxe eta hiri espazio berriak multzo berera jasotzeko.
EEraikin honen erdialdean, goiko aldean, argi naturalari sarrera egingo dion sabaileiho bat egongo da, eta behe oinetik beste oin guztiak ikusi ahal izango dira. Era berean, Argentinar Errepublika eta Almirante Arizmendiren kaleetara ematen duen aldetik argi naturala sartuko da horma horretan jarriko den leiho luzetik zehar.
Eskailera mekanikoak eta igogailuak egokituko dira merkataritza oin guztietan barrena eroso ibiltzeko eta parkinera iristeko.

Mendibil Merkataritza Gunearen bista 3Dn

Mendibil Merkataritza Gunearen bista 3Dn

 

Solairuen egitura

  • APARKALEKUA/PARKINGA: 250 plaza izango ditu eta hiri erdigunera iristeko erraztasun handiak emango dizkie ibilgailuei.
  • ELIKAGAIEN OINA: Produktu Freskoen Azoka Berria bi oinetan banatuko da: harategiak, txarkuteriak, arrandegiak eta fruta, barazki eta lore-saltokiak... eta horien osagarri izango den supermerkatua egongo dira alde honetan.
  • KALEEN MAILAKO OINAK: Merkataritzagune honek 4 sarrera izango ditu, kaleen mailen arabera (bi Almirante Arizmenditik, bat Iparraldeko hiribidetik eta bestea Zabaltza plazaren ertzetik). Oin hauek 3.400m2-ko azalera erabilgarria izango dute eta Merkataritza Parkera etorriko direnen topaleku nagusia izango dira. Sektoreen arabera, hona hemen Merkataritza Parketa bilduko diren negozioak:
  Etxeko ehunak   Ehunak, Moda eta Osagarriak
 
Kirolak
 
Tindategia
  Lurrindenda-Drogeria   Emakume eta Gizonezkoen Ileapandegia
  Bitxidenda   Musika
  Paperdenda   Jostailudenda
  Informatika...    
  • ZINEMA, JATETXE ETA ASIALDIAKO OINAK: Oin hauetan prestatuko diren 4.300m2-tik 2.300m2 1.200 ikusle bildu ditzaketen sei zinema areto egiteko erabiliko dira. Gainerako eremuan aisialdirako guneak, "Food Court" moldeko ostalaritza eskaintza zabalak, jolas-gela handi bat (errealitate birtualeko jolasak barne) eta haurrentzako jolas-parkea egokituko dira.
 
 

Eraikinaren fitxa teknikoa

ERAIKITAKO AZALERA

24.000 m2

APARKALEKURAKO AZALERA

5.400 m2

     Plaza-kopurua

250

MERKATARITZA AZALERA

11.000 m2

     Elikagaien dendak

3.300 m2

     Oinarrizko produktuen dendak

3.400 m2

     Zinemak

2.300 m2

     Jatetxeak eta Aisialdia

2.000 m2

 
     
 

Helburuak

 
     
 

Merkataritza Parkearen eraikinak erosoa nahi du izan, atsegina, modernoa eta dibertigarria, gaur Irunen dagoen merkataritza eskaintzaren funtsezko giltza eta eskualde osoaren erakargarria. Hona Merkataritza Parke honen helburu nagusiak:

  • zerbitzuen aukera hobetu nahi du
  • aldirietako eskaintzari aurre egin eta oinarrizko produktuak eskaini nahi ditu
  • Irungo hiriko eta eskualdeko biztanleen bizi kalitatea hobetu dadin nahi du
  • lanpostuak sortu nahi ditu

MENDIBILen merkataritza eskaintzarik hoberena eta zabalena egongo da eta gainera, paseatzeko, lagunekin elkartzeko, filmeak ikusteko eta familia-otorduak egiteko topalekua izango da.

 
     
     
   Proiektu Nagusien Aukerak  
   
 
 > Plaiaundiko Parke
    Ekologikoa

 
 > FICOBA

 > Osinbiribileko Parkea
 > Erromatarren Aztarnen
    Museoa


 > ZAISA III  > Mendibileko Komertzio
    Parkea
 > IruNet XXI  > Liburutegia handitzea  
 


© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52