
Museoak
biltegiak, laborategiak, museoari berari dagozkion azpiegiturak,
erakusketa aretoak, material arkeologikoen biltegia, kafetegia,
bidaia-agentzia eta denda bat izango ditu.

Museo
honek Ama Xantalengo Museo-Ermita (erromatarren garaiko Nekropolia)
kudeatuko du, bigarren honi garrantzi handiagoa eman nahi baitzaio.
Izan ere, zirkuitu turistiko-kultural bat eskaini nahi zaio bisitariari
Oiasso erromatarren garaiko hirian barrena, Aiako Harriko meategietan
hasi eta Higerreko Asturiaga ainguralekuan amaiturik.

Etorkizuneko
museoaren aurreproiektua Arkeolaneko taldeak egin du. Talde horrek
1992 urteaz geroztik dihardu Irunen lanean.