
Proiektu
honek Irungo hiriari aisialdirako esparru zabala eskaini nahi dio,
eta esparru honetara erribera eta padura ondoan paseoan ibiltzeko
alde bat eta jostatzeko eta kirola egiteko azpiegitura garrantzitsu
bat, ur-lasterreko kanalea, bildu nahi dira (kanalearena Euskal
Piraguismo Federazioak eginiko proposamena da). Hasieran, soilik
parkearen erabilera ematea aurreikusi zen (100.000 m2-ko azalera),
baina Udalak interesgarri iritzi zion ubide artifizial bat eraikitzeari.

Azpiegitura
honek kirol ekitaldiak eta ur kiroletan zaleak direnak erakarriko
ditu hirira, zerbitzuen eskaintza aberastu egingo da eta sektore
honetan enplegua sortuko da. Aurreikusitakoaren arabera, urtean
500.000 bisitari izango ditu alde honek, eta horietatik 100.000
inguru ur kirolen bat egitera etorriko dira.