Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
  Udala eta bere Zerbitzuak > Bere Helburuak > Proiektuak > FICOBA # HasieraItzuli
 
 

FICOBA (Euskadiko Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka)

     
 
Recinto Ferial del Bidasoa-Bidasoako Erakustazoka S.A.k sustaturiko proiektua da Ficoba. Irungo Udalak (%99,08) eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak (%0,92) osatzen dute erakustazoka hori. Ekimen anbiziotsu honek mugaz gaindiko truke sozioekonomikoa sustatzea eta Txingudiko eremua, Irungo muga zaharra zegoen eremu hori berreskuratzea du xede; izan ere, horixe da Europatik Euskal Herrira sartzeko bide nagusia eta etorkizuneko Donostia-Baiona eurohiriaren erdigunea.
 
 
Proiektua aurrera eramateko, 21 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da azkenean, bereziki Irungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, FEDER fondo europarren, Eusko Jaurlaritzaren IZARTU programaren eta Mugaz Gaindiko Partzuergoaren laguntzarekin.

Ficoba Fundazioa sortu da Erakustazoka hori kudeatzeko, eta Irun eta Donostiako Udalak, Bidasoako Erakustazoka, S.A.k, Partzuergoak, eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbarak hartzen dute parte fundazio horretan.
Ficobako kanpoaldearen argazkia
 
 

2006. urtean urteko bost milioi euro inguruko fakturazioa egitea aurreikusten du Erakustazokak. Ficobaren jarduerak inguruan izango duen eragin ekonomikoari dagokionean, espazioaren alokairu kontzeptuan fakturatutako euro bakoitzeko zortzi euro sortuko dira Txingudiko eremuan dirusarrera gisa. Bestalde, hogei lanpostu zuzen eta beste ehun bat zeharkako lanpostu sortu dira Ficobaren jarduera aurrera eramateko.
 
 

Helburuak

 
 
Intereseko azoka edo erakusketak egingo dira erakustazokan, enpresa eta zerbitzuentzako erakargarriak betiere, gaur egun ez baitute beren produktuak erakusteko aukera handirik aurkitzen. Kontua da nolabait ere Bidasoa eskualdean eta inguruetan garatzen diren jarduerekin loturiko erakustazokak antolatzea, merkataritza, ekonomia, industri eta turismo ikuspegietatik begiratuta, eta gainera lotura izango dute teknologia berriekin.
 
 
Ficobako barrualdearen argazkia

Hona helburu nagusietako batzuk: merkataritza edo teknologia trukeen bolumena handitzea, merkataritza bazkide berriak bilatzea, merkatu berrietan sartzea, beste eremu batzuetako ekoizpena ezagutzea, lurralde arteko enpresak sortzea eta mugaz gaindiko esparruan merkatu foku berriak eta prestakuntza eta jarraipen aukerak bilatzea.
 
 

Azpiegitura

 
     
 
Esparruak 70.479 m2-ko azalera du guztira, eta hainbat gorputz bereizten dira barruan:
  • Eraikin nagusia bertan daude erakustazokako zerbitzu nagusiak: informazio gune bat, kafetegi-jatetxe bat kanpoan terrazarekin, 350 pertsonentzako lekua duen auditorio bat, bi erabilera izateko aukerarekin (hitzaldiak edo kongresuak eta arte eszenikoei loturiko ekintzak), erabilera anitzeko hainbat gela.....
  • Dorre bat, bertan publizitatea jartzeko, eraikinaren ikur bihur daitekeena, sei solairuko altuerakoa.
  • Hiru pabilioi, bereizi, horiexek izango dira erakusketa eremuak. Hiru metroko zabalera, pilarerik gabe, 12 metroko altuera librea eta luzera aldakorra duten nabeak dira, igarobide batzuen bidez lotuak, eta igarobide horietara argi naturala sartzen da. 1.150, 1.615 eta 2.070 m2-ko azalera librea dute, hurrenez hurren.
  • Gorputz lineal edo Komunikazio-galeria bat, bere fatxada nagusian zehar eraikineko erabilera guztiak elkartuko dituena, 280 metroko luzera du eta muturretako batean dorreak ematen dio amaiera eta karrerapeak bestean.
  • 7.500 m2-ko erakusketa eremu bat aire zabalean. Eremu horren ondoan kanpoko aparkaleku bat egokituko da, automobilentzako 1000 leku izango ditu eta ibilgailu luzeentzako (autobusak eta kamioiak) leku handi bat. 350 plazako lurpeko aparkaleku bat ere egokituko da.
 
 
Bereziki zaindu da instalazioen inguruarekiko erlazioa eta hiri kalitatea, eta beraz, eraikinera sartzeko plaza nagusi bat planteatu da, oinezkoei lehentasuna emanez, eta ibilgailuen trafikoa lursailaren atzealdetik bideratuz. Kamio nahiz autoentzako ibilgailuen sarbidea Santigoko zubitik gertu egongo den biribilgune berri baten bidez egingo da, trenbidearen paraleloan joango den atzealdeko bide luze batean barrena. Eraikinak fatxada esanguratsua (gorputz lineala) eskainiko du plaza nagusi aldera, pabilioien eraikinak ezkutatuz.
 
     
     
   Proiektu Nagusien Aukerak  
   
 
 > Plaiaundiko Parke
    Ekologikoa

 
 > FICOBA

 > Osinbiribileko Parkea
 > Erromatarren Aztarnen
    Museoa


 > ZAISA III  > Mendibileko Komertzio
    Parkea
 > IruNet XXI  > Liburutegia handitzea  
 


© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52