NABEGAZIO LAGUNTZAK

|
Plaiaundiko Parke Ekologikoa |
|
Txingudiko badia, Bidasoa ibaiaren bokalean kokatua, aurkientza zoragarria da ekologiaren ikuspuntutik, eta Euskal Herriko padura-alde garrantzitsuenetakoa izateaz gainera, lehen mailako eremu estrategikoa da Europako hegaztien migrazio bidean. Ur gezaren eta itsasoaren uraren elkarketak egoera guztiz berezia sortzen du ingurugiroan, egoera guztiz egokia biologiaren aniztasun eta aberastasunarentzat eta inguru honek berezko dituen flora eta fauna espezieen hazkuntzarentzat. Plaiaundiko Parke Ekologikoak, Eusko Jaurlaritzak Bereziki Babestu beharreko Eremu izendatuak, padura hau berreskuratzea ekarri du, oso egoera txarrean baitzegoen. Parkearen sorrera eta eremu honen lehengoratze lanak inguramenaren eta eremuaren erabilera publikoaren helburu batez burutu ziren, paisaia eta balio ekologiko handia biltzen dituen espazio baten gisara. Plaiaundiko parkeak 24 hektarea ditu eta barruko aldean ateen sistema batez itsasgora eta itsasbeherarekin konektaturiko aintzira bi, marea arteko hondartza bat eta ur gezako beste aintzira bat ditu. Aintzira hauen inguruetan arboladiak eta zuhaixkak daude, baita oinez ibiltzeko moduko bide-sare bat ere, guztira 2.500 metroko luzerarekin. 4.600 zuhaitz, 20.000 zuhaixka eta itsasbazterrek berezko dituzten 250.000 landare daude, aurkientza honek berezko dituen ekosistemen ordezkaritza zabala osatzen dutenak. |
||
Hegaztientzako leku estrategikoa |
|
|
||||
|
||||
Interpretazio Zentroa |
|
||||
| Proiektu
Nagusien Aukerak |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|