Elkartasunarekin daukagun konpromiso mailari eusteko apustua egiten dugu. Horrela, hurbileko lankidetzaren aldeko apustua egiten dugu, milurtekorako helburuak betetzeari dagokionez aurrera egiten saiatuz.
Zeregin horretarako herrialde pobretuetan edo gatazkan daudenetan lanean ari diren Irungo enbaxadore bikainak baldin badauzkagu ere, beste urrats bat aurrera egin nahi dugu, nola eta
- Herrialde horiekin lankidetzan jarduteko moduetan, Irungo immigrazioak jatorriko herrialdearen garapenean paper garrantzitsua izan dezan sustatuz, hartu dituzten hiriaren babesean eta orientabidean.
- Udal arduradunei, zerbitzu publikoetako profesionalei eta lankidetzako herrialdeetako mikroenpresaburuei helaraziz Bidasoa Bizirikek Tokiko Garapenaren Agentzia den aldetik daukan esperientzia, eta haiek trebatuz eremu hurbiletan ekonomia aktibatzeko politikak ezar ditzaten, ongizatea eta iraunkortasuna sortzeko iturri izan baitaiteke.
- Irun Bakearen eta Bizikidetzaren alde ekimenaren barruan, Giza Eskubideak defendatzeko ekintzak mantenduz eta bultzatuz: bereziki terrorismoaren biktimei urteko oroitzapena egitea, eta, era berean, gai horretan proposatzen diren beste jarduera batzuk ere bultzatzea. Era berean, Haurren Osoko Bilkura jarduerarekin segituko dugu, Irungo ikasleek beren artean eztabaida dezaten eta beren iritziak azaltzen eta besteenak errespetatzen ikas dezaten.
- Genero-indarkeriaren biktimak babesteko jada egiten diren ekintzei eutsiz eta gizarte-orban horren aurka proposatzen diren beste ekimen guztiak martxan jarriz.
- Bizilagun guztiei zuzendutako Boluntarioen Poltsa sortuz, oso bereziki gizarte-erakundeekin babesteko edo laguntzeko interesa duten gazteei zuzenduta.
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52