NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

HAZa klik batean!

Kale Izendegia

Larrialdietarako telefonoak

irun.org webaren bilatzaile orokorra:

IRUN.ORG WEBAREN BILATZAILE OROKORRA:

Zeren bila?

Irungo Udalaren logotipoa
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Erakundea > Helburuak eta Proiektuak >Hirigintzari buruzko Plan Orokorra (HPO)    # Hasiera
 

Hirigintzari buruzko Plan Orokorra (HPO)

     
 
Hirigintza antolamenduak, antolatu beharreko lurraldeari erabilerak eta intentsitateak esleitzeko eginkizuna betetzeko, beharrezkoa du hirian dauden erabileretarako lurzoru-eskaria etorkizunean nola garatuko den ezagutzea.
 
     
 
Plangintza batek, bere izaera edozein dela ere, etorkizunerako jarduera sartzen du beti, hau da, bere garapenaren oinarrian dauden aldagaiek izan lezaketen jokabidea zehazten du.

Planeamenduak, hiriaren garapenaren aurreikuspena egiteko ohiko prozedurak, honela laburbil litezkeen urrats hauei jarraitzen die:
Plano
Ver Plano
 
  • Biztanle-proiekzio batzuetatik abiatzen da; proiekzio horiek zenbait hazkunde-hipotesi aztertzen dituzte, eta horietatik gertagarriena dirudiena eta eskualde edo herrialde mailako goragoko instantziek ezarritako mugekin edo baimendutako aurreikuspenekin bat datozenak aukeratzen dira.
  • Proiektatutako biztanleriaren garapenaren arabera, horrek dakartzan etxebizitza-beharrak balioesten dira. Horretarako, etorkizunean etxebizitza bakoitzeko izango den biztanle kopuruari, etxebizitza hutsen ehunekoari, malgutasun-tarteari eta abarri buruzko suposizioak egin behar dira.
  • Etxebizitzen balioespen eta eskaria egoitza-lurzoruari aplikatzen zaio, aurreikusitako tipologia eta dentsitateen arabera. Horretarako, kontuan izan behar da beti tarte bat izan behar dela beharrezko egoitza-lurzoruetan sartzen den etxebizitza-kopuruaren eta etxebizitzen benetako eskariaren artean.
  • Proiektatutako biztanle-kopuruak, era berean, udalerrian enpleguak izango duen garapena balioesteko balio du. Hainbat hipotesi egin daitezke etorkizunean izango diren jarduera-tasen gorabeherei buruz.
  • Enpleguaren igoeretatik abiatuta ekoizpen erabileretarako lurzoru-beharrak ateratzen dira. Kasu honetan, komeni da erabilera esklusiboko lurzorua eskatzen duten ekonomi jardueren garapen aurreikusgarrietan zentratzea etorkizuneko jarduera.
  • Azkenean, hezkuntza, osasuna, gizarte laguntza, kultura, kirola eta Administrazio Publikoaren arloan etorkizunean izango den ekipamendu-eskaria balioetsi behar da, eta legediak ezartzen dituen berdegune-beharrak ebaluatu.
 
 
Get Adobe Reader
Pdf ikusteko programa ez baduzu, saka ezazu ikonoaren gainean.
 
     
 
 

PDF Gainera, Hirigintza Plan Orokorra PDF formatoan eduki dezakezu.
 
 
 
 
     
  • erabilerraztasuna
  • legezko oharra
  • web mapa
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52