Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Espacio Palmera Montero Gunea  # Hasiera

Espacio Palmera Montero Gunea

Espacio Palmera Montero Gunea

Palmera Montero Gunea elkarketarako eta dinamizazio sozialerako gunea da batez ere. Oso alor desberdinetan diharduten Irungo hamaika elkarteren egoitza iraunkorra da: Acubi Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea; Oiasso-2000 Auzo Elkarteen Federazioa; Irungo Hiritar Foroa; Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkartea; Luis Mariano Lirika Elkartea; Irun Hiria Musika Banda; Betti Gotti Euskara Elkartea; Bidasoa Atletiko Taldea; Txolarte-Atzegi (Adimen Urritasuna dutenen Gipuzkoako Elkartea), Aurreratu Elkartea eta Adiskidetuak.

Palmera Montero bada, gainera, hainbat areto Irungo elkarte guztien zerbitzura; horiek erabiltzeko aurrez egin behar da erreserba. Areto horietan erakusketak, hitzaldiak, klaseak, tailerrak, proiekzioak, mahai inguruak, eta abar aurki ditzakegu.

Zentroan erreserbatu da tokia Arbesko Auzo Elkartearentzat eta bada lokal bat auzoko adinekoentzat ere.

Azken batean, gizarte, kultura eta elkarte mailan Irunek duen dinamismoaren erakusgarri bikaina da.

Aretoak erreserbatzea

Irun Txartela

Ez baldin badaukazu eskatu hemen LEHENBAILEHEN. Dohainik da eta 10 egun baino lehen eskuratuko duzu

Eta pasahitza gogoratzen ez baduzu
hau da irtenbidea

Irun Txartela

Irungo Udalak Irungo elkarte guztien zerbitzura jartzen ditu Palmera Montero Guneko erabilera anitzeko aretoak.

Horretarako, elkarte interesdunek alta emateko eskatu behar dute antolatu den erreserba sisteman, participacion@irun.org posta helbidearen bitartez adieraziz zein den Elkartearen izen ofiziala eta Elkarte horrek baimendutako pertsonen zerrenda (horietako bakoitzaren izena, bi abizenak, IFZ, telefonoa eta kontakturako e-maila eman behar dira).

OHARRA: Lekuen erreserbak kudeatzeko izendatutako pertsonek IRUN Txartela beharko dute identifikatzeko.

 

Aretoak erreserbatzea

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52