Ordainketak Internet bidez
Zer ordain daiteke?
Irungo Udalak egindako ordainagiri guztiak:
Trafiko / TAO salaketak
Udal ordainagiriak : OHZ (Ondasun higiezinak), EJZ (Ekonomia jarduerak), TMIZ (Ibilgailuak)… Ordaindu
Beste batzuk : TAO Txartela, Obra lizentziak, Ibiak … Ordaindu
Nola eta zein entitatetan ordain dezaket?
-
Kutxa, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa, Banco Santander eta BBVAn ordainduz. (Eusko Jaurlaritzako Ordainketen Atebidera atxikitako entitateak)
Ordainketa 7 entitate horietako baten bidez egin behar baduzu, banka elektronikako zure erabiltzaile-pasahitza edo dagokion kreditu/zordunketa txartela erabiliz egin ahal izango duzu.
-
Gainerako Entitateak: Banesto, ING Direct, Bankinter...
Kasu honetan, edozein Visa-Maestro-Mastercard txartelaren bidez egin ahal izango duzu, Beste Entitateetako txartelak aukera hautatuz.
Egiaztagiria eskuratzea
Eragiketa amaitu ondoren, Finantza Entitateak egindako ordainketaren egiaztagiri bat emango dizu. Ordainketaren frogagiri gisa inprimatu dezakezu.
Ordaintzeko modalitate honek nazioarteko zenbait aitormen, segurtasun eta konfidentzialtasun berme guztiak eta udalari ordaintzeko transakzioak eroso egitearen abantailak dauzka:
- Segurtasuna transakzioetan; izan ere, ingurune seguruan egiten dira, finantza-erakundeek beren eskutik, eta trukatutako informazioa ezin izango du beste inork ikusi Interneten.
- Datuen konfidentzialtasuna; izan ere, ziurtatu egiten du Izaera Pertsonaleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetzen dela (LOPD).
- Erosotasuna; izan ere, ordainketa-modalitate hau egunaren 24 orduetan dago martxan, eta joan-etorriak eta itxaronilarak saihesten dizkizu.
Pixkanaka, On-line bidez ordaintzeko prozedura hau zabalduz joango da, Udal honetan egin beharreko ordainketa guztiak hartzeraino. Era berean, aurreikusia dago aurki hiriko beste Finantza Erakunde batzuk ere sartuko direla on-line bidezko ordainketa-sistema honetara.
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52