Irun energia iraunkorrerarako plan (EIEP) bat prestatzen ari da.
Europako Batzordeak Alkateen Ituna abian jarri du. Ekimen horrek hitzartzen ditu atxikitako udalerriak 2020 urterako negutegi efektuko isurketak murrizteko ezarritako komunitate-helburuak lortzeko.
Itunarekin bat egin duten udalerriekiko konpromisoak:
EIEP Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana egin eta ezarri; era horretan, 2020. urtean hauek lortu ahal izango dira:
- Lurraldean sortutako negutegi efektuko gasen isurketak murriztea, gutxienez, %20ean.
- Eraginkortasun energetikoa %20ean areagotzea.
- Energiaren %20 berriztagarria izatea.
Europako bazter guztietako 3.700 udalerri baino gehiago atxikitu dira Itunera. Argibide gehiago: www.eumayors.eu
Euskadin, Irunez gain, gaur egun Donostia, Basauri, Vitoria-Gasteiz, Areatza, Bilbo, Oñati, Amezketa, Abanto-Zierbana, Balmaseda, Tolosa, Usurbil, Portugalete eta Hondarribia atxiki dira Itunera.
Zein eremutan gauzatzen da EIEP-aren esku hartzea
1. estrategia-ildoa: Energia-eginkortasuna
- Galdarak, klimatizazio sistemak eta ur bero sanitario eginkortasuna (UBS).
- Energiaren kudeaketa eginkortasuna.
- Praktika egokiei buruzko prestakuntza/ sentsibilizazioa.
- Eraginkortasun gutxiko argiteria publikoko eta etxeetako luminariak ordezkatzea.
- Eraginkortasun gutxiko argiteria publikoko luminariak ordezkatzea.
2. estrategia-ildoa: Energia berriztagarriak
- Energia berriztagarriak instalatzea (biomasa-galdarak, eguzki energia termikoa/fotovoltaikoa, energia geotermikoa) udaletxean, etxeetan, zerbitzuen eremuan eta hiri-guneetan.
3. estrategia-ildoa: Mugikortasuna
- Biodieselaren kontsumoa areagotzea.
- Udalaren Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana.
- Intermodalitatea bultzatzea, baita garraio publikoa eta bizikletaren erabilpena ere
- Oinezkoei lehentasuna ematea.
- Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak bultzatzea.
4. estrategia-ildoa: Hondakinak
- Hondakinak murriztu, berriro erabili eta birziklatu.
- Hondakinak jasotzea eta hondakinen gaikako tratamendua.
- Hondakinen prebentzioa eta NEG Negutegi Efektuko Gasen isurketen murrizketa.
5. estrategia-ildoa: Ura
- Hornidura eta saneamendu sareen eraginkortasuna.
- Uraren kontsumoa murriztea.
- Isurketak kontrolatzea.
- Herritarrak sentsibilizatzea.
6. estrategia-ildoa: Ingurumena
- Basoko hondakinak erregai gisa aprobetxatzea.
- Biodiesela erabiltzea nekazaritzako makinerian.
- Kudeaketaren Praktika Egokiak nekazaritza- eta baso-lurretan.