NABEGAZIO LAGUNTZAK

| Udala: Zerbitzuak > Adineko pertsonentzako balibideen Gida | # Hasiera |
Azkenaldi honetan, Irungo Udala ahalegin handia egiten ari da, irundar guztiekin komunikatzeko bideak zabaldu eta hobetzeko eta parte har dezaten eta udalaren edozein zerbitzu ezagutu dezaten errazteko, uste baitu elkarren arteko harreman hau hobetzeak lagundu egingo duela hiritarren bizi-kalitatea hobetzen.
Eta bide horretan, Irungo Udalak gure adinekoei arreta berezia eskaini nahi izan die. Zaharrenei bizimodua hobetzeko eta errazteko zerbitzuak eskaintzea izan da udalaren gizartezerbitzuek ezarri duten helburuetako bat. Eta hain zuzen, zerbitzu horiek, ekimen pribatuarekin batera, laguntza integraleko eskaintza osatzen dute. Baina kontua ez da zerbitzuak zabaldu eta hobetzea soilik; haien berri eman behar da, eta behar dituztenen eskura jarri.
Zerbitzu-gida honen helburua da udalak adinekoen eskura jartzen dituen baliabideen erakusleiho bihurtzea. Bertan, erraz eta ordenan kontsulta daitezke udalerrian garatzen diren zerbitzuak, jarduerak eta eskaintzak, publikoak nahiz pribatuak, eta baita telefono interesagarriak ere, eta hiritarrak nora joan behar duen ere bai edozein zerbitzu eskatu edo edozein arazo konpondu nahi badu.
Gidaliburu hau kontsultatzera gonbidatzen zaituztet; izan ere, nago oso erabilgarri izango zaigula guztioi.
Jose Antonio Santano
Irungo Alkatea
Irungo udalaren ardurapeko Zentroak dira, adineko pertsonentzako topaleku, garapenerako eta denbora librea egoki igarotzeko lekuak.
Gaur egun honako hauek ditugu:
Adineko Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea isolamenduaren eta mendekotasunaren prebentziorako programen bidez, norbere garapena, osasuna eta autonomia sustatzeko jarduerak bultzatuz.
Irunen Kafetegia-Jantokia, Ile apaindegia, Podologia, Masajea eta Liburutegia eskaintzen dira.
60 urtetik gorako pertsona guztientzat eta 60 urtetik beherakoak aurrekoen senarra edo emaztea edo egitatezko bikotea direnean.
Oro har, Zentroak goizeko 9:00etatik 21:00era egoten dira zabalik urteko egun guztietan.
Udalak urtero zehazten ditu Zentroan ematen diren ordaindu beharreko zerbitzuen tarifak, kontuan harturik gizarte izaera duela.
Doan ere egiten dira jarduera batzuk.
Elkarteek urtero zehazten dituzte bazkideturiko pertsonen kuotak eta antolatzen dituzten ordaindu beharreko jardueren prezioak.
Gizarte izaerako zerbitzu teknikoa da. Sakagailu txiki bat da lepoko edo eskumuturreko gisa eraman daitekeena, telefonoaren bidez 112 Larrialdi Zentralarekin lotua.
Bi funtzio betetzen ditu batik bat:
Irungo erroldan egonik, telelaguntza ekipoa zuzen eta behar bezala erabiltzeko gai diren, bakarrik bizi diren edo egunaren gehiengoan bakarrik egoten diren pertsonentzako, arrisku egoeran eta babesik gabe daudenean eta mendekotasuna edo/eta ezintasunak dituztenean eta, hala behar badu, haien zaintzaileentzat.
Urteko egun guztietan egunean 24 ordutan.
Pertsonak zerbitzu osoa edo zati bat ordaintzen du, bakoitzaren ekonomia gaitasuna kontuan izanik.
Etxean bertan laguntza zuzena emateko zerbitzua da, eguneroko bizitzako lanak egiteko edo/eta etxea bizitzeko baldintza egokietan mantentzeko.
Hirurogei urtetik gorako pertsona guztientzat, eta une jakin batean edo beti laguntza hori behar duten beste biztanleria sektore batentzat.
Honako zerbitzu hauek ematen dira:
Zerbitzuaren ordutegia malgua da eta egunez ematen da 7:00etatik 22:00etara.
Pertsonak zerbitzu osoa edo zati bat ordaintzen du, bakoitzaren ekonomia gaitasuna kontuan izanik.
Otordu prestatuak etxeetara eramateko zerbitzua da. Menu aldakorrak, orekatuak eta nutrizionalki baloratuak dira, pertsona erabiltzailearen beharren arabera eta Dietetika eta Nutrizioan aditua den pertsona batek gainbegiratuak.
Adineko pertsona guztientzat, eta une jakin batean edo beti laguntza hori behar duten beste biztanleria sektore batentzat.
Urteko egun guztietan.
Pertsonak zerbitzu osoa edo zati bat ordaintzen du, bakoitzaren ekonomia gaitasuna kontuan izanik.
Medikazioaren erabileran laguntzea eta mediku-tratamenduen segurtasun baldintzak hobetzea, erabiltzaileak berak aukeratutako farmaziak prestatuko dituen dosifikatzaile banakatuen bitartez.
Zerbitzu hau erabat doan ematen da Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoaren bitartez
Adineko pertsona bat berea ez den familia batean hartzea da.
Babes neurria da, adineko pertsona bat familia batean hartzea, inolako ahaidetasun harremanik izan gabe.
Adineko pertsonentzako eta haiekin bizi nahi duten familientzako.
Harrera egiten duen familiak, diru-laguntza baten truke, beharreko ostatu, lagunarte eta mantenu zerbitzuak ematen dizkio adineko pertsonari.
Programa honen bidez ikasle bat adineko pertsona batekin bizitzen da, eta pertsona horri eguneroko jarduera batzuetan laguntzen dio ostatuaren eta diru-laguntza baten truke.
Adineko pertsona autonomoentzat, etxebizitza jabetzan edo alokairuan dutenean eta ikaslearekin ahaidetasun loturarik ez dutenean.
Adin nagusiko Ikasleak, dagokion ikasturte akademikoan Gipuzkoako Lurralde Historikoan ematen den edozein karrera edo ikasketetan, erdi nahiz goi mailakoak, matrikulatuak daudenean.
Ez dago
Talde modura antolatutako etxebizitza multzoa da. Horietan adineko pertsona 1 edo 2 bizi daitezke eta zerbitzu kolektiboak dituzte nahi izanez gero erabiltzeko.
Beren ohiko etxebizitzetan bizitzen jarraitzeko zailtasunak dituzten adineko pertsonei ostatua, segurtasuna eta gizarte arreta eskaintzea, pertsona horien egoera psiko-fi sikoak intentsitate handiagoko baliabiderik behar ez duenean.
Eguneroko bizitzako lanak egiteko gai diren adineko pertsona helduentzat.
Zenbatekoa desberdina da modalitatearen arabera:
Gaur egun Lekaeneako Udal babespeko apartamentuak ditugu Irunen. Guztira 30 apartamentu dira bizileku eskubidea erosteko, 5 bizileku eskubidea alokatzeko eta beste 5 alokairu sozialekoak. 40 apartamentu horietan 80 plaza daude guztira.
SEtxebizitza-egoitzak edo babespeko etxebizitzak dira gehienez ere 14 plaza dituzten adinekoentzako elkarbizitza unitateak.
Beren ohiko etxebizitzetan bizitzen jarraitzeko zailtasunak dituzten adineko pertsonei ostatua, segurtasuna eta gizarte arreta eskaintzea, pertsona horien egoera psiko-fisikoak intentsitate handiagoko baliabiderik behar ez duenean.
Adineko pertsona autonomoentzat.
Pertsonak zerbitzu osoa edo zati bat ordaintzen du, bakoitzaren ekonomia gaitasuna kontuan izanik.
Gaur egun Irunen 5 udal etxebizitza-egoitza ditugu, 24 plaza guztira.
Eguneko Zentroak adineko pertsonentzako zentroak dira, beren etxeetan bizirik, egunez arreta pertsonala behar duten pertsonentzako. Gehienetan mendekoa den adineko pertsonaren egoera eta beharren araberako mantenu, zaintza pertsonal eta gizarte, osasun eta erizaintza mailako laguntza eskaintzen zaie horietan. Zentrora eta etxeetara edo horietatik hurbil dauden geltokietara eramateko zerbitzua eskaintzen zaie halaber.
Adineko pertsonei arreta osoa eskaintzea zentroan dauden bitartean, banan-banan eta modu pertsonalizatuan, bakoitzaren beharren arabera beti ere.
Mendekotasuna duten adineko pertsonentzat, alderdi fi siko, psikiko edo sozialean zaintza behar dutenean, soilik egunez
Pertsonak zerbitzu osoa edo zati bat ordaintzen du, bakoitzaren ekonomia gaitasuna kontuan izanik.
Ama Xantalen Udal Eguneko Zentroa dugu, eta 15 plaza ditu guztira.
Adineko pertsona bat urtean 15 egunetik hilabete batera egoitzan egoteko aukera ematen du.
Familiei atsedena edo oporretan joateko aukera ematea.
Mendeko adineko pertsonentzat eta haien familientzat.
Pertsonak zerbitzu osoa edo zati bat ordaintzen du, bakoitzaren ekonomia gaitasuna kontuan izanik.
Zeharren egoitzak dira, eta arreta osoa eta etxebizitza iraunkorra eskaintzen diete pertsona erabiltzaileei. Egoitza horietan honako zerbitzu hauek eskaintzen dira: ostatua eta mantenua, zaintza pertsonala eta gizarte, osasun eta erizaintza mailako laguntza, eta baita kultur jarduerak eta osasuna sustatzeko jarduerak, mendekotasunaren prebentzioa eta zaintza lagungarriak ere; hori guztia gehienetan mendekotasunak dituen adineko pertsonaren egoera eta beharren arabera, osasun, familia edo gizarte arrazoiengatik bere etxean bizitzen jarraitu ezin duenean.
Adineko pertsonei arreta osoa ematea, banan-banan eta modu pertsonalizatuan, bakoitzaren beharren arabera.
Modu autonomoan bizitzeko zailtasunak dituzten eta beste baliabiderik ez duten adineko pertsonentzat.
Pertsonak zerbitzu osoa edo zati bat ordaintzen du, bakoitzaren ekonomia gaitasuna kontuan izanik
Gaur egun Ama Xantalen udal egoitza dugu, eta 68 plaza ditu guztira.
Mendeko pertsonentzako laguntza teknikoak dira. Honako hauek izan daitezke: Berrikuntzak etxebizitza eta bainuetan, arrapalak, garabiak, ohe artikulatuak, igogailuak, aulki elektrikoak, ibilgailuak egokitzea, ...
Mendeko pertsonentzat edo %33 baino mendekotasun handiagoa dutenentzat.
Diru-laguntzak ematen dira pertsonaren ekonomia gaitasuna kontuan izanik.
Mendeko pertsonentzako diru-laguntzak dira. Izan daitezke:
Eguneroko bizimoduko jarduerak egin ditzaten laguntzea, eta, bereziki, norberaren zaintzari dagozkionak.
Mendeko pertsona adinekoentzako.
Mendeko adineko pertsonentzat eta haiekin bizi diren familiarrentzat.
Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei aldi baterako Egoitza Zentro Sozio-sanitarioan sartzeko aukera ematea, gizarte eta osasun zaintzaren behar handia dutenean.
Adineko pertsonei beharreko gizarte, osasun, berrezte edo zaintza laguntza ematea, dituzten beharren arabera.
Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonentzako (60 urte edo gehiago), gizarte eta osasun zaintzaren behar handia dutenean, ospitalean alta eman ondoren etxera itzultzeko moduan ez daudenean eta ospitalean egoteko baldintzak betetzen ez dituztenean.
30. egunetik aurrera ordaintzen da, tarifaren arabera.
Zentroan bertan eskatu behar da zerbitzu pribatuen zerbitzu eta jardueren inguruko informazioa.
(Narriapen kognitibo espezialistak)
Dagokion Elkartean eskatu behar da elkarteen zerbitzu eta jardueren inguruko informazioa.
Irabazi asmorik gabeko elkartea da, adineko pertsona boluntarioek osatua, eta Gipuzkoan informatikaren esparruan garatzen du bere jarduera.