Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2019 Martxoak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. OLLO
    Pinar, 13
    T. 943611640

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Erakundea > Herritaren Partehartzea > 2007. Irun Bakearen eta Bizikidetzaren alde # Hasiera
 

50 Pasos por la Paz- Bakearen alde 50 Urrats

     
 

Hirugarren urtez jarraian, Irungo Udaleko Kooperazio Departamenduak Bakearen Nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldi ludiko-festiboa antolatu du lema honekin: "50 Pasos por la Paz- Bakearen alde 50 Urrats". Oraingo honetan aukeratu den data datorren larunbata, urriaren 6a da, Zabaltza plazan, eta Goizane Alvarez ordezkariak dioen bezala, "hiritarrak sentsibilizatu nahi dira Bakearen kultura, tolerantzia eta errespetuaren inguruan".

Ekitaldiak arratsaldeko 17:00ak eta 21:00ak bitartean antolatuko dira eta era desberdinetakoak izango dira, dohain. Egun horretarako pentsatutako proposamen desberdinek etorkizun iraunkorrarekin konprometituta dauden erakundeei hitza emango die eta herrialde ahulenen garapenean laguntzearekin lotuta daude, espazio parte hartzaile eta hezitzaileak sortzearen bitartez beste kulturak eta pentsamoldeak hurbilduz.

10 mugarri ipiniko dira. Sinbolikoki Bakearen bidea adierazi nahiko dute eta, besteak beste, ondorengo ekintzetan parte hartzeko aukera izango da:

  • 1. MUGARRIA "Egin irribarre" argazki sorta Bi pertsonaia dibertigarrik irribarre bat aterako diote hurbiltzen den edonori eta argazkiak aterako dira, aurreko edizioetan bezala, Udalaren web gunean ipiniko direnak.
  • 2. MUGARRIA "Lagundu pobrezia desagerrarazten" ONG desberdinen material eta informazioarekin stand bat jarriko da. Haurralde Fundazioa Zero Pobrezia kanpainarekin egongo da, Txingudi Vida herriko ONG taldeak haurren arropak eta erabilitako betaurrekoak jasoko ditu Burkina Faso-ra bidaltzeko, eta Perutik etorritako hiritar batzuek dirua bilduko dute joan den abuztuaren 15eko lurrikararen ondorioz izandako kaltetuei laguntzeko.
  • 3. MUGARRIA "Indarkeriarik eza aldarrikatu, eredu izanik" Beltzezko Emakumeak.
  • 4. MUGARRIA "Hurrengo belaunaldia tolerantzian eta errespetuan hezi" "4 kolore, arraza bat: gizakia" lemapean bi ekintza burutuko dira. Lehenengoa eskumuturrekoen tailer bat izango da, ale zuri, beltz, gorri eta horiekin; beste ekintza, mural libre bat izango da eta bertara hurbiltzen den edonork nahi duena marraztu, idatzi edo margotu ahal izango du planteatutako gaiaren inguruan.
  • 5. MUGARRIA "Beste kulturei buruzko gauzak ikasi" Musika senegaldarrak girotuta, bisitariek postu bat ikusi ahal izango dute emakume afrikarren gauzekin (arropak, apaingarriak, olioak, ?) eta bertan egin ahal izango dira txirikordak, rastak, etab. eta haurrek Afrikari buruzko puzzle erraldoi bat egin ahal izango dute.
  • 6. MUGARRIA "Eskalatu mendi bat" Puzgarriak txikienentzat.
  • 7. MUGARRIA "Ez kutsatu" Bizikleta elektriko mota desberdinekin, energia-iturri berriztagarrien bitartez kargatzen dira, zirkuitua egingo da.
  • 8. MUGARRIA "Ez kutsatu II" "Greenpace elkartearen bi erakusketa": bat energia berriztagarriei buruzkoa eta bestea ozeanoei buruzkoa, beren aberastasuna eta egoera azalduz.
  • 9. MUGARRIA "Basoan ibili" Bakeari buruzko 50 esaldi eramango dituzten uso txikiak dira eta zabaltzako zuhaitzetan zintzilikatuko ditugu bakearen basoa sortuz.
  • 10. MUGARRIA, MUGIKORRA "Txu-txu trena" "Bakea da bidea" sinbolizatuz.

Arratsaldeko ekitaldien osagarri puxikak banatuko dira eta bestelako animazioak ere izango dira. Egun honetako ospakizuna "Irun, Bakearen eta Bizikidetzaren alde" udalaren ekimenaren barnean kokatzen da.

Goizane Alvarezek dioen bezala, "herri osoa animatu nahi dut sentsibilizazio jardunaldi honetan parte hartzera, izan ere, bertara hurbiltzen denak ongi pasatu ahal izango du, bake eta tolerantziaren giroan parte hartuko du eta desberdintasunak hobeto ulertuko ditu".

Logotipo IRUN por la paz
     
 
2006ko argazkiak
   
2005ko argazkiak
 
     

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52