Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Abenduak 1 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. L. CALABUIG
    Fuenterrabía, 14
    T. 943667157

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
  Udala: Zerbitzuak > Irun Lagunkoia  # Hasiera

Irun Lagunkoia

Portada Irun Lagunkoia

Irun Lagunkoia, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik Sareari atxikitako programa bat da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak atera duena, herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren parte-hartzea sustatzeko Euskal Herrian lagunkoitasun-mugimendua garatze aldera zahartzen ari diren pertsonentzako bizi-ingurune erraztaileak sustatuz. Proiektu hau esparru zabalago baten baitan kokatzen da, alegia, OME (Osasunaren Mundu Erakundea) erakundeak sustatutako Adin Nagusikoentzako Hiri Lagunkoien Mundu mailako Sarean alegia, eta zahartze demografikoaren eta mundu garaikideko biztanleriaren urbanizazio prozesuaren joerei erantzuteko sortu da.

Programaren xedeak hauek dira:

  • Adineko pertsonek Irungo bizitzan ongizatea sortzeko duten potentziala aprobetxatzea.
  • Parte-hartze komunitarioko prozesuak sortu eta sustatzea.
  • Euskadiko lagunkoitasun-ekimenen sarean partaide izatea.
  • Inguruetan aldaketak gerta daitezen laguntzea, bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetze aldera.

Horretarako Udalak jarduera desberdinak bultzatuko ditu pertsonen eta biztanleria osoaren bizi kalitatea hobetzeko, herritarren iritzietan oinarrituz eta ekimenaren urrats bakoitzean herritarren inplikazio aktiboa edukita.

Programa honek OME erakundeak ezarritako bizitza urbanoko zortzi adierazle aztertu eta landu nahi ditu, horietako bakoitzak adineko pertsonen bizi kalitatean eta osasunean eragina baitute: garraioa, etxebizitza, aire libreko espazioak eta eraikinak, parte-hartzea eta gizarte sarea, errespetua eta inklusioa, herritarren partaidetza eta enplegua, komunikazioa eta informazioa eta gizarte eta osasun zerbitzuak.

Irun Lagunkoiaren garapenak OME erakundeak markatutako 4 faseko metodologia jarraitzen du, etengabeko hobekuntza zikloa jarraituz:

  • Diagnostikoa eta planifikazioa
  • Inplementazioa
  • Ebaluazioa
  • Etengabe hobetzea

Horrek esan nahi du, ebaluazioa egin ondoren,Irungo egoeraren diagnostiko berri bat egingo dela hirian hobekuntzarako jarduera berriak inplementatzeko, beraz, bere metodologia zirkularraren bitartez etengabe hobetzea bilatzen duen programa bat da.

DIAGNOSTIKOA

Portada Irun Lagunkoia

Adineko pertsonekin Irungo lagunkoitasunari buruzko diagnostikoa 2016ko martxotik maiatzera bitartean egin zen. Ikerketa hori lagunkoitasunari buruzko galdesorta batetik lortutako datuetan oinarritzen da. 451 pertsonek bete zuten galdesorta hori eta bataz beste 149 pertsonek parte hartu zuten eztabaida-taldeetan. Horietan guztietan herritarren iritzia aztertu zen hiriko oinarrizko zortzi dimentsioren inguruan (garraioa, etxebizitza, partaidetza eta gizarte sarea, errespetua eta inkusioa, herritarren parte-hartzea eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, gizarte eta osasun zerbitzuak, eta aire libreko espazioak eta eraikinak) eta balorazio eta iritzi horien arabera honako diagnostikoa egin zen.

PLAN DE AMIGABILIDAD

ACCIONES

EVALUACIÓN

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52