NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

HAZa klik batean!

Kale Izendegia

Larrialdietarako telefonoak

irun.org webaren bilatzaile orokorra:

IRUN.ORG WEBAREN BILATZAILE OROKORRA:

Zeren bila?

Irungo Udalaren logotipoa
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zerbitzuak > Haur zerbitzuen gida     # Hasiera# Itzuli
 

Haur zerbitzuen gida

 
   
  JAIOBERRI BATEN AURREKO HAINBAT KUDEAKETA
     
 
Non inskribatu behar dut nire seme-alaba jaioberria?
Nola aukeratu nire seme-alaba jaioberriarentzako medikua?
Ba al dago seme-alabaren bat eduki duten familientzako laguntza ekonomikorik?
 
     
     
     
 

Non inskribatu behar dut nire seme-alaba jaioberria?

     
 
Jaioberria Erregistro Zibilean inskribatu behar da, eta inskribatu bezain laster Familia Liburua emango dizute behar bezala eguneratua. Ezkonduak zianez gero, ezkontidetatik edozeinek (aitak edo amak) egin dezake tramitea. Ezkonduta ez egotera, nahitaezkoa da bien presentzia. Inskripzioa egiteko honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
  • Erditzea gertatu den osasun zentroak emandako dokumentazioa behar bezala beteta (inskripzioa egiteko eskaera, INE estatistika institutuarentzako datu-orria, txosten medikua)
  • Familia Liburua
Adopzioa den kasuetan, Familia Liburuaz gainera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
  • Adopzio egileen NAN agirien kopia konpultsatuak, eta erroldatu izanaren ziurtagiria
  • Adopzio egileak ezkonduta daudelako ziurtagiria
  • Adopzio egileen jaiotza datuak
  • Adopzioaren epaia
  • Haurraren jaiotza ziurtagiria, itzulita
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako egokitasun ziurtagiria.
Era berean, Biztanleen Udal Erroldan inskribatu behar da jaioberria, eta horretarako HAZ -Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua- zerbitzuaren bulegoetara joan behar da. Biztanleen Erroldan inskribatzeko jaioberria jasotzen duen Familia Liburua aurkeztuko du (Erregistro Zibilean eguneratu ondoren). Jaioberria Biztanleen Udal Erroldan inskribatu ondoren, interesatuak HAZn bertan eskatu behar du etorkizuneko kudeaketetarako bizikidetza-bolante bat .
 
     
  Helbide interesgarriak  
 
Erregistro Zibila
Iparralde hiribidea, 9
Irun
Tel.: 943 020146
Fax: 943 020140
H.A.Z. - Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua
C/ Juan de la Cruz, 2
Irun
Tel.: 943 505152
Fax: 943 505657
 
   gora  
 

Nola aukeratu nire seme-alaba jaioberriarentzako medikua?

     
 
Hasteko, onuradun gisa inskribatu behar duzu jaioberria Gizarte Segurantza, eta horretarako Gizarte Segurantzaren Informazio Zentrora (CAISS) joan behar duzu. Bertan jaioberria erakunde honetan sartu dela erakusten duen dokumentu bat emango dizute. Tramite hau bere onera iristeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:
  • Jaioberria jasoko duen onuradunaren (aita edo ama) Gizarte Segurantzaren txartela.
  • Familia Liburua
  • Onuradunaren NAN agiria (aita, ama)
Jaioberria inskribatuta dagoenean, dagokigun anbulatoriora joan behar dugu Norberaren Osasun Txartela eskatzeko. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
  • Norberaren Osasun Txartela izateko eskaera orria, behar bezala betea.
  • Jaioberria Gizarte Segurantzan inskribatuta dagoela erakusten duen dokumentua (aldez aurretik Gizarte Segurantzak eman diguna).
  • Biztanleen Erroldaren bizikidetza-bolantea (HAZren bulegoetan ematen dute
Tramite biak egin eta gero, jaioberria Gizarte Segurantzan inskribatu eta Norberaren Osasun Txartela eskatu eta gero, pediatra aukeratuko dugu.
 
     
  Helbide interesgarriak  
 
  CAISS
Gizarte Segurantzaren Informazio Zentroa

C/ Bartolomé de Urdinso, 2
Irun
Tel.: 943 619770 • 943 619781
Fax: 943 619803
   
  Dunboa Anbulatorioa
Nafarroako Hiribidea z/g
Irun
Tel.: 943 006789
  Iturrino Anaiak Anbulatorioa
Gipuzkoako hiribidea, 15
Irun
Tel.: 943 006700
 
   gora  
 

Ba al dago seme-alabaren bat eduki duten familientzako laguntza ekonomikorik?

     
 
Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantza Sailak laguntzak ematen ditu bigarren eta hurrengo seme-alabak izateagatik edo adopzioan hartzeagatik, baita erditze multiploak izateagatik, familiak EAEn erroldatuta baldin badaude. Laguntza horiek eskatzeko honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
  • Dagokion eskaera inprimakia.
  • Eskaera egilearen NAN agiriaren kopia, baita bizikidetza-unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako guztiena ere.
  • Eskaera egilea EAEn erroldaturik dagoela erakusten duen ziurtagiria, erroldatu zen egunaren datarekin eta etxean bizi dituen pertsona guztiak barne.
  • Hirugarren interesatuaren Datu Bankuan zigilaturiko Orria.
  • Helburu hori bera dutela eta izaera bereko beste laguntza baten ondorioz itzulketa prozedura bidean daudela dioten zinpeko deklarazioak.
  • Seme-alabaren bati %33ko elbarritasuna edo handiagoa ezagutzen baldin bazaio, minusbaliotasun ziurtagiriaren kopia.
Erditze kasuetan, gainera:
  • Eskaera egilearen pertsonaren seme-alabak azaltzen dituen Familia Liburuaren kopia
Adopzioa den kasuetan:
  • Adopzioa gauzatu dela erakusten duen Judizio Autoaren kopia konpultsatua.
Banaketa edo dibortzio kasuetan:
  • Zaintzaren esleipenari buruzko epai judiziala .
Era berean, sail horrek lan eta familia bizitzak bateragarriak izateko laguntzak ematen ditu. Laguntza horiek besteen kontura lan egiten duten eta seme-alabengatik eszedentzia edo lanaldi murriztua eskatu nahi duten langileei zuzenduak dira, baita langile horien ordez beste batzuk hartzen dituzten enpresei ere. Laguntza hauek eskatu ahal izateko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
  • Dagokion eskaeraren inprimakia.
  • Eskaera egilearen NAN agiriaren kopia.
  • Hirugarren interesatuaren datuak jasotzen dituen orria banku entitatean zigilatua.
  • Eskaera egilea EAEn erroldaturik dagoela erakusten duen ziurtagiria, erroldatu zen egunaren datarekin.
  • Eszedentzia kasuetan, Gizarte Segurantzan baja emana zaudela erakusten duen jatorrizko partea eta kopia (TA2), eta lanaldiaren murrizketa kasuetan, Gizarte Segurantzan izaniko datuen aldaketa erakusten duen inprimakiaren kopia.
  • Eszedentzia edo lanaldiaren murrizketaren egoera seme-alabak zaindu behar izanaren ondorioa dela egiaztatzen duen dokumentua, honako datu hauek barne: iraupena, ordu arte izaniko lanaldia eta hitzarmenaren arabera egun osoko lanaldiarekin izandako harremana, eta, hala behar badu, lanaldiaren murrizketaren portzentajea.
  • Adin txikikoen elbarritasunaren jatorrizko ziurtagiria eta haren kopia, Foru Aldundiak emana.
  • Adopzio kasuetan jatorrizko Familia Liburua eta haren kopia, edo adopzioa gauzatu dela erakusten duen auto judizialaren kopia konpultsatua, nazioarteko adopzio kasuetan izan ezik.
  • Pertsona edo erakunde eskera egileak beste edozein Administrazio Publikotatik helburu bera betetzeko laguntzari jasotzen ez duela dioen zinpeko deklarazioa. Eskaera egina baldin badago eta erabaki bat hartzeko zain badago, horren berri jasoko da.
  • EAEko Administrazio Orokorrak eta bere Erakunde Autonomoek emaniko izaera bereko dirulaguntzen markoan abiaraziriko itzultze nahiz zigortze prozeduren berri ematen duen pertsona nahiz elkarte eskaera egilearen zinpeko deklarazioa.
Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun eta Gizarte Ongizate Sailak Familia Ugaria titulua ematen die hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiei, edo bi seme-alaba izanik gutxienez horietako bat elbarria edo lan egiteko ez gaia denean, edo familia-buru biak elbarriak direnean. Titulu honek aukera ematen die arlo fiskalean, etxebizitza, hezkuntza, garraioa, Gizarte Segurantza eta beste arlo batzuetan abantaila ekonomiko batzuk edukitzeko. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
  • Irungo Udalaren instantzia orokorra.
  • Familia Ugariaren Titulua eskatzeko inprimakia (Gipuzkoako Foru Aldundiaren eredua).
  • Familiaren bi erretratu, 1971eko ekainaren 19ko 25/1971 Legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituztenak aurkeztuta (gutxi gora-beherako neurria: 8x5 cm.)
  • Tituluaren eskaeran jasotzen diren eta 21 eta 25 urte bitartekoak (biak barne) diren seme-alabak ikasten, langabe edo soldaduska egiten ari direla egiaztatzen duen agiria.
  • Tituluaren eskaerara bildutakoren bat elbarria dela azaltzen den kasuetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzua Sailaren Zentro Baseak igorririko minusbaliotasun ziurtagiria.
  • Eskaera egilea bananduta edo dibortziatuta dagoela erakusten duen ziurtagiria, horrelakorik baldin bada.
  • Familia Liburuaren kopia
  • Bizikidetza-ziurtagiria
Arestian azaldutako dirulaguntza horiek guztiak HAZren (Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua) eska daitezke. Bertan azalduko dizute laguntza bakoitzaren zenbatekoa.
 
     
  Helbide interesgarriak  
 
  Eusko Jaurlaritza - Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantza Saila
Donostia - San Sebastián kalea, 1
Lakua. Vitoria - Gazteiz
Tel.: 945 019088 • 945 019083
Fax: 945 019109
   
H.A.Z. - Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua
Juan de la Cruz kalea, 2
Irun
Tel.: 943 505152
Fax: 943 505657
Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantza Lurralde Ordezkaritza
Vitoria - Gasteiz kalea, 3-3ºA
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 023200
Fax: 943 023201
 
   gora  
     
 
 Jaioberri baten aurreko hainbat kudeaketa   Osasuna 
         
 Aisia eta jarduerak   Parkeak eta lorategiak 
         
 Jolas eremuak   Haurtzaindegiak 
         
 Haurrentzako jolas eremuak   Establezimendu laguntzaileak 
 
  • erabilerraztasuna
  • legezko oharra
  • web mapa
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52