NABEGAZIO LAGUNTZAK

|
Sarrera |
GARAPENERAKO
LANKIDETZA ORDEZKARITZA
2003ko memoria
Eskubide Zibilen Ordezkaritzak hiru alorretan oinarritzen zuen bere lana: Garapenerako Lankidetza, Giza Eskubideak eta Hiritarren Partaidetza. 2003ko udal hauteskundeen ondoren, udal arlo berri bat sortu zen eta Hiritarrekiko Harremanak (RRCC) deitu zitzaion, eta horregatik, alor berri horretara pasa ziren Hiritarren Partaidetzarekin loturiko jarduera guztiak. Gaur egun, Garapenerako Lankidetza Ordezkaritza honek Garapenerako Lankidetzan, Udal Aurrekontuaren %1,5 izanik horretarako, eta Tolerantzia eta Sentsibilizazio jardueretan oinarritu du bere lana. < Udal aurrekontuaren %1,5 erabiltzeko aukera horrek Estatu osoan sentsibilizatuenetako hiria bilakatu du Udalerria, eta Gipuzkoan, berriz, bigarrena da, Lasarte-Oriaren atzetik. 2003. urtean zehar sendotu egin dira aurreko urteetan hasitako jardueretako asko, bereziki GGKEekin sinaturiko Lankidetza Hitzarmenen bidez, eta horrekin batean, tolerantzia eta sentsibilizazio jarduerak bultzatu dira elkartasunaren kultura sustatuz. Cristina Laborda Albolea Gazteria eta Lankidetza Arloko Ordezkaria |
||||||||||||
|
||||||||||||