|
Bidasoa-Txingudi
Eskualdea hiru udalerrik osatua dago, Hondarribia eta Irun,
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Hendaia, Pirinio Atlantiarren
Departamentuan, estatu espainiarraren eta frantsesaren artean
dago, eta euskal kulturaren elkargunea da bi estatu horien artean.
Eskualde honek Bidasoa Ibaiari eta Txingudi Badiari zor die izena,
Bidasoa ibaia, Nafarroako mendietan sortu eta Txingudi Badian
isurtzen dena eta mendeetan zehar Frantziako eta Espainiako estatuen
artean muga naturala izan dena
Hendaia,
Hondarribia e Irungo Udalek, lankidetza eta elkarren arteko jarduna
sustatzeko xedean, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa
sortu zuten, hiru udalerri horiek, 1998ko abenduaren 23an, Bidasoa
ibaiaren bokalean sinatu zuten Mugaz Gaindiko Lankidetzarako
Administrazio arteko Hitzarmenaren bidez. |