 ISO
9000 arauen araberako ziurtagiriek, antolamenduak edo bere jardueraren
atal batek nazioarteko arau horiek zehaztutako baldintzak betetzen dituen
kalitatearen kudeaketa-sistema duela egiaztatzen dute. Arau horiek lanerako
funtsezko prozedurak daudela ziurtatzen dute, behar bezala dokumentatuak
eta kontrolatuak. Honako segida honetan oinarritzen dira: prozedura
idatzi, idatzita dagoena egin, eta egin dena dokumentatu.
 ISO 9000
ziurtagiriak nazioartean onartutako arau bati erantzuten dio eta sinesgarritasuna
eskaintzen du bere esanahia ulertzen duten eta bere balioa ezagutzen
duten solaskideen aurrean. Ziurtagiri horiek eskatzea gero eta arruntagoa
da enpresa eta hornitzaileen arteko harremanetan. Gainera, ahalegin
sakon eta arduratsua da gauzatutako jarduera xehe ezagutzeko
eta jarduera hori dokumentatu eta estandarizatzeko nahi diren baldintzen
arabera. Prozesuetan parte hartzen duten langileak tartean sartzen ditu,
baina prozesu horiek gauzatu eta mantentzeak lan-zama handia sortzen
du. Lurralde batzuetako sektore publikoan gero eta gehiago aplikatzen
den metodoa da, prozedura-eduki arautuena duten alorretan bereziki.
 Uste dugu
ISO 9000 ziurtagiria dela teknika egokiena udal jardueraren esparru
batzuetarako, honako baldintza hauek dituzten esparruetarako, hain zuzen
ere:
-
Oinarrian araututako prozesuei erantzutea.
-
Prozedura
betetzeak berez balio handia ematen duen prozesuak direnean.
-
Informazio
sistemak aplikatuta beren tramitazioa mekanizatua duten edo mekaniza
daitekeen prozesuak direnean.
-
Azkenik,
trafiko ekonomikoan eragina duten prozesuak direnean edo enpresarekiko
harremanetan garrantzi handia duten prozesuak direnean.
|