NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

HAZa klik batean!

Kale Izendegia

Larrialdietarako telefonoak

irun.org webaren bilatzaile orokorra:

IRUN.ORG WEBAREN BILATZAILE OROKORRA:

Zeren bila?

Irungo Udalaren logotipoa
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Erakundea > Kalitatea > Hiritarrak kalitatean    # Hasiera
 

Hiritarrak kalitatean

 
Kalitatea kudeatzeko printzipio nagusiak:
  • Hiritarrak eta beren beharrak asetzea udal jardueraren egiteko nagusia izatea.
  • Etengabe hobekuntza bilatzea udal antolamenduaren prozesu eta jarduera guztietan.
  • Neurtu eta alderatzeko sistemak erabiltzea estatistiken bidez kalitatearen burutze-maila ezagutzeko.
  • Langileek eta erabiltzaileek etengabeko hobekuntza prozesuan parte hartzea.
Horrenbestez, Irundarrek kalitateari etekina atera behar diote, beren behar eta itxaropenetatik hurbilago egongo diren zerbitzu publiko batzuk ematean hobekuntza zehatzak eta neurgarriak egin ondoren. Udal zerbitzuen inguruko informazio argiagoa eta gardenagoa izango dute, halaber, zerbitzu horien edukiak eta heltzeko eta gauzatzeko baldintzak zehatzago azalduko baitzaizkie. Azkenik, zerbitzuen funtzionamenduan eragin handiagoa izango dute beren eskura jarriko diren parte hartzeko eta erreklamazioak eta iradokizunak egiteko bideak erabiltzen badituzte.
Horretarako, Irungo Udalak erabiltzen dituen tekniken artean, zerbitzua eman aurretik eta ondoren hiritarren beharrak, itxaropenak eta iritziak ezagutzeko beharreko teknikak daude.
 
 

Hiritarrei entzuteko teknikak

     
 
  • Gustura dauden jakiteko inkestak. Sistema edo instituzio zehatz baten erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuen inguruan dituzten iritziak eta egin ditzaketen iradokizunak ezagutzea dute helburu.
  • Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak egiteko prozedurak. Erabiltzaileek erraz heltzeko moduko bideak izan behar dituzte, ulertzeko eta erabiltzeko errazak. Kexa jasotzeko bideak eman behar zaizkie, erantzun oso eta inpartzialak ziurtatu behar zaizkie eta aldian-aldian informazio azkarra eman behar zaie eginiko erreklamazioaren inguruan. Kalitateari begira, zerbitzuan ikasteko tresna gisa hartzen dugu erreklamazioa.
  • Erabiltzaile taldeak (focus groups). Zerbitzu jakin bati begira erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak modu kualitatiboan ezagutzeko teknika da, erabiltzaile horiek zuzenean parte hartuta.
Hiritarrei entzuteko teknikei dagokienean, honako tresna hauek erabiltzea planteatzen da:
 
 

Tresnak

     
 
  • Kexa, erreklamazio eta iradokizunei erantzuteko sistema korporatibo bat jardunean edukitzea, aldian-aldian txostenak egiteko ahalmenarekin.
  • Eztabaida / iritzi lekuak bideratzea Interneten Udalaren Web gunearen bidez.
  • Foro Zibikoa deiturikoa erabiltzea, partehartze-tresna gisa, udal zerbitzuen inguruan erabiltzaileek dituzten iritziak jasotzeko aukera emango baitu.
  • Udal zerbitzuen kalitatearen inguruan urteko inkesta bat diseinatu eta gauzatzea.
  • Kalitatearen inguruko erreklamazioei erantzuteko eta erabiltzaileak gustura dauden neurtzeko sistema espezifikoak garatzea eskari handiena duten zerbitzuetan.
 
     
     
   Kalitatearen Aukerak  
   
 
  Kalitatea: Definizioa        
  Kalitatearen antolamendua:
   egitura
  
  iritarrak kalitatean   Kudeatzeko sistemak:
   ISO 9000 ziurtagiriak
  Kudeatzeko sistemak:
   Konpromisoen Kartak
   (Kalitatea)
  Lan-taldeak   Plan de actuación
  • erabilerraztasuna
  • legezko oharra
  • web mapa
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52