 Hobetu
beharreko prozesuek ukituriko langileak zuzenean eta benetan inplikatzen
badira soilik jar daitezke abian kalitate-sistemak kudeaketan. Langile
horiek proiektu eta konpromisoetan parte har dezaten, proiektu horietan
aktiboki parte hartzeko beharreko gaitasun eta birziklatzea eskaintzeko
konpromisoa hartu du Udalak, besteak beste.
 Era berean,
udal langile eta funtzionarioek kalitate-proiektuetan parte hartzea
beren lanaren beste atal bat bezala hartzea espero du Udalak, beren
esperientzia eta antolamenduaren ezagutzak proiektuaren eskura jartzea,
lanaren logika taldean hartzea, taldean lan egin behar baita proiektuak
zehaztu eta abiarazi ahal izateko, eta kalitate-proiektuetatik etorritako
aldaketak beren lanean gorpuztea aurretik zehaztutako ohitura eta jardun
batzuk aldatuz.
|