Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Erakundea > Gure Alkatea > Biografia    # Hasiera

Gure Alkatea: Biografia

José Antonio Santano

José Antonio Santano
Irungo Alkatea

José Antonio Santano Clavero Irungo alkate da 2002ko irailaren 10ean Udaltzarrak bere izendapena onartu zuenetik. 2003ko maiatzaren udal-hauteskundeetan gehiengoa lortu ondoren, alkate izendatu zuten berriro ekainaren 14ko Udalbatza berria eratzeko Osoko Bilkuran.

1999 eta 2002 urteen artean Irungo Udaleko lehen alkateorde izan zen, Lehendakaritza, eta Ekonomia eta Ogasuneko departamentuen ardura izan zuelarik. Denboraldi horretan Bidasoa bizirik Toki Garapenerako Agentziako lehendakari ere izan zen.

1983 urtean, 18 urte zituela, Irungo Udaleko zinegotzi izan zen, Espainiako orduko zinegotzirik gazteena. Kargu horretan 88 urtera arte aritu zen. Denboraldi batez enpresa pribatuan lan egin ondoren, jarduera politikora itzuli zen, eta 1991 urtean Gazteria eta Kiroletako foru-diputatu kargua bete zuen, PSEk koalizio-gobernu batean bera proposatu ondoren. Akordioa bi legealdiz luzatu zen eta hurrengo legealdian erantzukizunezko beste kargu bat bete zuen foru-taldean Ekonomia eta Turismoko zuzendari modura.

Gainera, 2002ko martxoaren eta 2003ko maiatzaren artean PSE-EEko Exekutibako idazkaritza nagusietako bat bete zuen, Ekonomia eta Enpleguarena hain zuzen. Halaber, egun Gipuzkoako Aldundiko Batzar Nagusietan ere parte hartzen du.

José Antonio Santano 1965 urtean jaio zen Irunen (Gipuzkoa), San Migel auzoan. Leka-Enea eskola publikoan ikasi zuen eta Pio Baroja Institutuan egin zuen batxilergoa. Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ezkondua dago eta bi seme ditu. Kirolaren zaletua da eta 15 urtera arte hiriko hainbat futbol taldetan aritu zen: Lekaenea, Dumboa, El Pinar eta Real Unioneko gazteen aurreko taldean.

San Juan plazarako proiektuen erakusketaren inaugurazioa. Innobasqueko presidente Pedro Luis Uriarterekin hitzarmena sinatzen Irunen ume sahararrei harrera egiten Ficobaren eta Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzen, Iñaki Galdosekin. Kirolari irundarrei harrera egiten. Artiako trinketaren inaugurazioa. Alberto Buen alkate ohia zorionak ematen, azken hauteskundeetan alkate hautatua izan ondoren Eguberrietako argiteriaren inaugurazioa (2007ko abendua) Haurren osoko bilkura (2005eko ekaina) Irun 2020 Plan Estrategikoa gazteei azaltzen Irungo Hiriaren urrezko dominak Menchu Gali eta La Salleko anaiei Pio Barojaren eskulturaren inaugurazioa (2006ko abendua) Aurrekontuen aurkezpena Bidasoa ibaian Faisaien Irlan garbiketa egiteko hitzarmena sinatzen Oiasso Museoaren inaugurazioa Kirolari irundar olinpikoei harrera egiten

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52