Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Irailak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Ventas # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Ventas

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

VENTAS

Eguneratzea 2017/09/20

HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA

Eskareak Konpromisoak EGOERA KONPROMISOA
  • Elizatxo hiribideko oinezkoen pasabideak hesi bat behar du pasabidearen amaieratik semafororaino, istripuak saihesteko.
  • Gipuzkoako Foru Aldundira helarazi da eskaera hau.
En proceso 
  • 2018ko otsailaren 16an, lanak egin zituen Obra Brigadak.
  • Autobus-geltokiaren (Herreria) eta topo-geltokiko sarreraren arteko tartea babestea Elizatxo hiribidean. Argi-puntu bat jarri leku horretan bertan..
  • Gipuzkoako Foru Aldundira helaraziko da eskaera hau.
En proceso 
  • Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri, eta hark jakinarazi du ez dela egokia oinezkoentzako pasabide bat egitea. Argi puntu bat instalatzeari dagokionez, kontuan izan beharra dago lekua pribatua dela.
  • Elizatxo hiribidean, ezker aldetik falta den espaloi-zatia amaitzea.
  • Udaleko Zerbitzu Teknikoek aztertuko dute jarduketa honen bideragarritasuna.
En proceso 
  • Ez da bideragarria une hauetan. Proiektu bat bada 2 erreikotik 4kora pasatzeko Elizatxo hiribidean, Porcelanaseko eta Arretxe gaineko biribilguneen artean. Proiektu horretan, espaloi bat ere egingo da ezkerraldean Katea auzorako norabidean; beraz, proiektu hori egikaritzen denean egingo da espaloi hori. Egungo errepideko bazterbidean espaloi bat eginez gero, baliabideak gaizki gastatuko lirateke eraitsi egin beharko bailitzateke aipatutako errei-zabaltze hori egiteko.
  • Eskatzen da arrapala bat egitea Errotazarreko 12an, adinekoak, haur-kotxeak, ezinduak… errazago iritsi daitezen, dauden eskaileren zailtasunak libratuz.
  • Udaleko Zerbitzu Teknikoek aztertuko dute jarduketa honen bideragarritasuna.
En proceso 
  • Udalaren lehentasuna da ibilbide irisgarriak gaitzea erabilera orokorreko ingurune publikoetan. Eskatzen den arrapala, lurzoru publikoan egonda ere, erabilera pribatua izango luke, bizilagun gutxi batzuek erabiliko luketen aldetik. Udalak erabilgarri daukan aurrekontuak ez du aukerarik ematen horrelako eskaerak onartzeko. Hala ere, bizilagunek beraiek egin lezakete arrapala, horretarako dagokion obra-lizentzia eskatuta.
  • Errotazar pilotalekua hobeto mantentzea; lorategiak gehiago zaintzea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.

En proceso 
  • Adierazitako lorategiak mantentzeko lanak horrelako lekuetan aplikatzen diren kalitate orokorreko estandarrak betetzen ditu.
  • Eskatzen da piboteak kentzea Harmugarrieta kalean.
  • Egoera aztertuta, iritzia da ez dela egin behar eskatzen dena.
   
  • Lapurdi kaleko atzealdea; badira arbola handi batzuk ikuspena kentzen dutenak; laugarren pisutiko gora ere heltzen dira. Eskatzen da kimatu daitezela.
  • Udaleko Zerbitzu Teknikoek aztertuko dute aipatutako arbolek sortzen duten arazoa, eta gero erabakiko da beharrezkoa eta bideragarria den eskaera hori betetzea.
Realizado 
  • Barandak etxebizitza pribatuko sarrerakoak dira, eta higiezinen titularrari edo titularrei dagokie hura zaintzea. 2018ko azaroan, Tecnatura kontratak enbarazu gehien egiten zuten adarrak txikiagotu zituen.
  • Lapurdi kaleko atzealdeko barandak margotzea, 15 eta 19 artean.
  • Egiteko konpromisoa hartu da, egiaztatu baita baranda horiek jabetza publikokoak direla eta ez pribatukoak).
En proceso 
  • Barandak etxebizitza pribatuko sarrerakoak dira, eta higiezinen titularrari edo titularrei dagokie hura zaintzea.
  • Auzoko zenbait tokitan egoera txarrean dauden hesiak eta barandak konpontzea eta margotzea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
En proceso 
  • 2019ko otsailean, teknikariek jakinarazi dute lan hauek aurrerago egitea proposatuko dela.
  • Eskortzako bizilagunek oinezkoentzako irispide bat eskatzen dute Tonpesenerantz, autobusa hartzera joateko.
  • Egiteko konpromisoa hartu da..
En proceso 
  • Oinezkoen konexioa eskatutako trazatutik egiteko, lur pribatu batzuk zeharkatu behar dira, eta, beraz, ez da bideragarria. Trazatu alternatiboak aztertuko dira, Eskortza Urdanibiarekin oinezkoentzako lotzeko.Partaidetza bidezko 2019ko aurrekontuen barruan sartu da “Katea (Euskotren) eta Urdanibia-Jaizubia oinez lotzeko konexioaren eraikuntza”.
  • Eskortzatik Jaizubiara, Tonpesenea zeharkatuz, oinezkoen irispide bat egitea.
  • Bideragarritasuna aztertuko da, zeharkatu beharko liratekeen jabetza pribatuei buruz (baimenak, …). Eta, bideragarria bada, egingo da.
En proceso 
  • Oinezkoen konexioa eskatutako trazatutik egiteko, lur pribatu batzuk zeharkatu behar dira, eta, beraz, ez da bideragarria. Trazatu alternatiboak aztertuko dira, Eskortza Urdanibiarekin oinezkoentzako lotzeko.Partaidetza bidezko 2019ko aurrekontuen barruan sartu da “Katea (Euskotren) eta Urdanibia-Jaizubia oinez lotzeko konexioaren eraikuntza”.
  • Ugaldetik Oñaurreranzko oinezkoen bidea egokitzea. Haur-gune berriak bizilagunak erakartzen ditu.
  • Eskaera horrek bat egiten du 2018ko aurrekontu partizipatiboen prozesuan herritarrek hautatu dituzten proiektuetako batekin, eta hurrengo udal-aurrekontuan sartuko da, 2018an egiteko
En proceso 
  • 2018ko udal-aurrekontuan sartuta dago jarduketa. Eskailera batzuk egingo dira Ugaldeko industrialdetik, eraikin zirkularraren ondoan, Oñaurre auzorantz, konexio berri bat sortuz. Esleitu berri dira lanak, eta, hortaz, pentsatzekoa da laster hasiko direla.
  • Farola konpontzea Errotazarren.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Realizado 
  • Etra Nortek egin zuen lana, 2018an.
  • Espaloiak bukatzea Olaberriko errepidean.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
En proceso 
  • Obra hori egiteko, aurrekontu handia behar da. Oinezkoentzako hobekuntzak egiteko hurrengo kanpainetan egiteko proposamenetan sartu da.
  • Oinezkoak iritsi daitezen arazoa dago auzoko zenbait tokitan, errepideek eta trenaren eta topoaren trenbideek moztuta daudelako.
  • Aukerak aztertuko dituzte udaleko zerbitzu teknikoek.
En proceso 
  • Ez da udalaren eskumenekoa.
  • Oinezkoen irispidea segura Andrearriaga hiribidean, industrialdetik Bidaurreko etxebizitza-eremura, espaloiak eginez Oiartzun alderako eskuinaldean, segurtasun gehiago izateko.
  • Aukerak aztertuko dituzte udaleko zerbitzu teknikoek.
En proceso 
  • Lan hauek oinezkoentzako ardatzak hobetzeko datozen kanpainen barruan sartzea aztertuko da.
  • Espaloia egitea Aranibarreko tunelean falta den zatian.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
En proceso 
  • Oinezkoen ardatzak hobetzeko kanpainan, espaloi berri bat sartu da Aranibarreko bihurgunearen zatian (bus geltokia), Letxunborro hiribiderantz. Aranibarreko tunelean espaloia egiteari dagokionez, behar hori paraleloan doan oinezkoen ibilbideak betetzen du.
  • Arbiun plazako pilotalekuaren itxiera hobetzea.
  • Aukerak aztertuko dituzte udaleko zerbitzu teknikoek.
En proceso 
  • Estalki bat eraikiz egin da hobekuntza.
  • Aranibarreko zubia oinezkoena bihurtzea. Motoak ez zirkulatzea handik.
  • Ibilgailuen trafikoa dagoeneko debekatuta dago zubi horretan.
   
  • N-1 zaharreko hesiaren petrila egoera txarrean dago, eta konpondu egin behar da.
  • Gipuzkoako Foru Aldundira helaraziko da eskaera hau.
 
  • Arloko teknikariek ez dakite non dagoen.
  • Irurzunzar kaletik Letxunborro hiribideranzko oinezkoen bidean argiak jartzea, haur-parkearen parean.
  • Aukerak aztertuko dituzte udaleko zerbitzu teknikoek.
realizado 
  • Bi farola jarri dira 2017ko uztailean.
  • Araba kalearen eta Andrearriaga kalearen arteko korridorea konpondu eta asfaltatzea ikastetxearen eta ludotekaren artean: ateak kendu, hesia kendu eta konpondu ludotekan, paperontziak eta eserlekuak jarri.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Realizado 
  • 2018ko uztailean bukatu ziren lan hauek.
  • “Errepublikako Eskoletako” 2. pisua konpontzea.
  • Une hauetan ez da bidezkoa/bideragarria.
   
  • Argia jarri tunelean (autobidearen azpian), Mokozorrotzetik Antoju-Errota baserriranzko bidean.
  • Ezin da egin une hauetan. Sarea ez da iristen alde horretara.
   
  • Azterlan bat egitea Arbiun plazan, auzo-elkartearen lokalen gainean, zoruan ateratzen diren arbola-zainen, estolda-zuloen, kutxatilen eta abarren arazoak konpontzeko. Hondatzen ari dira haur-parkea, ondoko gunea eta azpian dauden garajeak

  • Aukerak aztertuko dituzte udaleko zerbitzu teknikoek.
En proceso 
  • Egungo zoladurak zuhaitzen sustraiak haz daitezen laguntzen du. Nabarmen kaltetutako guneak konponduko dira, baina ez da aurreikusten ingurua berrurbanizatzea.
  • Ugalde errekako xendra luzatzea eta egokitzea Pasquier pareraino; bidea Arretxe Ugalde industrialdean hasten da.
  • Aukerak aztertuko dituzte udaleko zerbitzu teknikoek.
pendiente 
  • Dagoen xendra hobetu litekeen aztertu eta baloratuko da, eta baita galtzada gurutzatzen duten tokiak hobetzea ere.
  • Pilotalekuko txapa ez entzuten. Konpondu egin behar da.
  • Berriz jarriko da txapa, bere funtzioa egin dezan.
realizado 
  • Kiroletako teknikariek bisita egin dute, eta egiaztatu dute txapak behar bezala ateratzen duela soinua.
  • La Bacaladera alderako zubia egoera txarrean dago, eta mantentze-lanak behar ditu.
  • Zubiaren egoera aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek, eta horren arabera jardungo da.
Realizado 
  • 2018ko kanpainarako programatu da defentsak eta bolardoak margotzea Babesgarri eta mutiloiak pintatzeko 2018ko kanpainaren barruan egin zen lan hau.

 

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA KONPROMISOA
  • Kotxe batzuk abiadura handian ibiltzen dira auzoan. Eskatzen dute nahikoa altuerako irtenguneak egitea jokabide horiek zailtzeko, edo beste irtenbideren bat.
  • Dagoeneko badaude abiadura-mugatzaileak, eta ez da ikusten gehiago jarri beharrik dagoenik.
   
  • Eskatzen du Errotazarren gelditu dadila autobusa.
  • Ez zaio iritzi beharrezkoa.
   
  • Alcampora doan autobusa maizago ibiltzea eskatzen dute.
  • Ez zaio iritzi beharrezkoa.
 
  • Eskatzen du autobus txikien ordez handiak jartzea, bidaiari gutxi sartzen baita haietan eta gehienetan bete-beteta joaten dira.
  • Asteburuetan mikrobusaren ordez autobus handia jartzeko aukera aztertuko da.
En proceso 
  • 2 lineako autobusen okupazioak aztertuko dira. Gaur egun, 12 metroko autobus estandar batekin (Txingudi MG) eta 9 metroko birekin egiten da eguneroko zerbitzua.
  • Gure klimara hobeto egokitutako markesinak eskatu dituzte.
  • Egiteko konpromisoa hartu da..
Realizado 
  • Aurreikuspenen arabera, garraio publikoko geltokietako berinapeen eta informazio euskarri bakartuen fabrikazio, hornikuntza, instalazio, mantentze eta ustiapen publizitariorako kontratu berria 2019ko otsailean esleituko da, eta, kontratua formalizatutakoan, instalazio prozesua hasiko da.
  • Aranibarreko tuneletik atera ondoren dagoen bus-geltokia hobetzea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
En proceso 
  • Oinezkoen ardatzak hobetzeko kanpainan, espaloi berri bat sartu da Aranibarreko bihurgunearen zatian (bus geltokia).
  • Segurtasuna hobetzea Bidaurre Ureder industrialdetik Andrearriaga kalera kamioiak irteten diren leku horretan.
  • Gipuzkoako Foru Aldundira helaraziko da arazo hau, bide horretan egoera hobetu dadin.
En proceso 
  • Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri, eta zenbait soluzio proposatu ditu hark, hala nola landarezko hesia kentzea –horretarako, lurrak erosi beharko lirateke– eta Irunerako noranzkoan errei bereizi bat sortzea ibilgailuak uzteko eta bizkortzeko. Edonola ere, jabeak egin beharko ditu hobekuntza lanak –aurrez, dagokion baimena eman beharko dio Aldundiak..
  • Abiadura mugatzekoa jartzea, Porcelanaseko biribilgunetik Araba kalean sartzeko bidean.
  • Lehenengo bidegurutzea baino lehen abiadura murrizteko jartzea komeni den aztertuko da.
No realizable 
  • Biribilgune baten irteeran horrelako elementuak jarriz gero, arazoak sortu dakizkieke ibilgailuei, batez ere bi gurpilekoei.
  • Ikastetxe ondoko aparkalekuko tokien neurria handitzea eskatzen du.
  • Ez zaio iritzi beharrezkoa..
 
  • Porcelanaseko semaforoa, botoia sakatutakoan horitik gorrira pasatzeko denborak berrikustea.
  • Berrikusiko da.
Realizado 
  • Denborak berrikusi dira, eta bat datoz dagokion araudiarekin..
  • Oinezkoen bidegurutze arriskutsua, Bizkaia eta Andrearriaga kaleen arteko eskaileren jaitsieran Bizkaia kalerantz gurutzatzen duten bizilagunentzat.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute arazoa..
Realizado 
  • Arazoa konpontzeko, ispilu bat jarri da 2018ko martxoan..
  • Pasabide bat gaitzea Arretxe Ugaldeko eraikin zirkularretik Oñaurreko parke-eremuraino.
  • Egiteko konpromisoa hartu da. 2018ko aurrekontu partizipatiboen prozesuan hautatutakoen artean sartuta dago proposamena..
En proceso 
  • 2018ko udal-aurrekontuan sartuta dago jarduketa. Eskailera batzuk egingo dira Ugaldeko industrialdetik, eraikin biribilaren ondoan, Oñaurre auzorantz, konexio berri bat sortuz. Proiektua idazten ari dira..
  • Ispilua jartzea Erroiarri kalearen eta Bizkaia kalearen arteko bidegurutzean.
  • Ez zaio iritzi beharrezkoa. Dagoeneko badago STOP seinale bat.
 
  • Taxi-busari dagokionez, eskatzen du zerbitzua zabaldu dadila arratsaldeetan eta asteburuetan eta zerbitzu horri buruzko informazioa eman dadila markesinetan.
  • Benetako eskaria aztertuko da, eta ikusiko da zerbitzu gehiago emateko aukera dagoen edo komeni den.
En proceso
  • Zerbitzua arratsaldeetara eta asteburuetara zabaltzeari dagokionez, ez dago horren beharrik, oso gutxi erabiltzen baita zerbitzua.
  • Hurrengo kartel-edizioan, zerbitzuaren informazioa ere sartuko da, eta telefonoak eta ordutegiak.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA KONPROMISOA
  • Gizalege faltaren arazoa konpontzea txakur-jabe batzuen kasuan, ez dituzte-eta jasotzen beren animalien gorozkiak. Era berean, eremu publikoetan txakurrak lotuta eramateko obligazioa betearazi beharko litzateke.
  • Udala kontzientzia hartzeko kanpaina ugari egiten ari da agente zibikoen eta komunikabideen bidez. Gainera, Ordenantzan ezartzen diren isunak aplikatzen ari dira txakurren jabeek dituzten aztura desegoki horiek desagerrarazteko.

    Beste kanpaina bat egiteko aukera aztertuko da. .

En proceso 
  • Hiriko hainbat lekutan txakurrak kontrolatzeko programatu dauden prebentzio-ekintzen plangintzan sartuta dago Katea auzoa. Ekintzak egin dira alde horretan, 2018ko otsail-martxoan..
  • Bizilagunek aparkatzeko arazoak izaten dituzte Ugaldeko futbol-zelaian lehiaketak daudenean. Proposatzen dute klubak eta parte-hartzaileak behartzea kirol-instalazioen atzealdean dagoen aparkalekuan aparkatu dezaten.
  • Kirol-instalazioa erabiltzen dutenek aparkatzeko seinaleak hobetzea.
En proceso 
  • Udaltzaingotik, komunikazioa bidali da Mugikortasuneko departamentura, ibilgailuak desbideratzeko informazio-seinale gehiago jartzeko..

TXINGUDIKO ZERBITZUAK

Eskaerak Konpromisoak EGOERA KONPROMISOA
  • Auzoan txakurrentzako paperontziak jartzea eskatzen du.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatera helaraziko da, txakurrentzako paperontzi kopurua berriz aztertu dezaten.
En proceso 
  • Auzoa aztertuta, nahiko paperontzi daude jarrita. Txakurrenei dagokienez, 3 daude, eta ez dira erabiltzen gaur egun.
  • Gure auzoan baratze eta lorategi ugari dagoelako, adar ugari sortzen dituzte, tomate- edo leka-landare handiak, belarra, hondakin organikoak, horiek guztiak ongarri gisa erabili daitezkeenak eta egun dagoen edukiontzi marroian eta dauzkagun konpostontzietan sartzen ez direnak. Onuragarria izango litzateke taparik gabeko edukiontzi handiak jartzea, hondakin birziklagarriak jasotzeko. Autorik ez daukagunok ez dugu modurik hondakin horiek Garbigunera eramateko, eta, zoritxarrez, edukiontzi berdera bota behar izaten ditugu, batzuetan asko direlako. Edukiontzi horiek ikusi izan ditut Banyoleseko urbanizazioetan (Girona).
  • Ez da beharrezkoa ikusten edukiontzi handi horiek jartzea, puntualki bakarrik erabiliko bailirateke. Horrelako beharretarako, nahikoa da Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari abisatzea; kamioia eramaten du bilketa egitera.
   

HIRIGINTZA ETA GARAPEN JASANGARRIA

Eskaerak Konpromosioak EGOERA KONPROMISOA
  • Euskotreneko geltokiak mantentze-lanak behar ditu; segurtasunik gabeko eremua bihurtzen ari da argirik ez dagoelako.
  • Euskotrenera helaraziko da eskaera hau.
realizado 
  • Eskaera helarazteko prozedurari ekin zaio.
  • Aranibarrerako sarreran, bere garaian, espaloi bat egin zen baranda bat zuena, baina gaur egun, sasiz eta karraskariz beteta dago. Adifi eremua garbitu dezan eskatzea eskatzen du.
  • Eremua garbitu dezan eskatuko zaio ADIFi.
Realizado 
  • Eskaera helarazteko prozedurari ekin zaio.
  • Elizatxo hiribideko geltokian, autobus-geltokiaren ondorengo eremua sasiz eta sastrakaz betetzen da. Eskatzen du haren jabeak mantentze-lanak egin ditzala.
  • Lurraren jabeari eskatzea dagokion mantentze-lana egin dezan.
Realizado 
  • Garbiketa eskatzeko prozedurari ekin zaio.
  • Eskatzen du geroko azpiegitura-proiektuek mehatxatuta dauden landa-guneak defendatu daitezela..
  • Kontuan hartzen da udalaren plangintzetan.
En proceso 
  • Etengabe egiten da landa guneen defentsa Hirigintza eta Garapen Jasangarria arloko Ingurumen Unitatetik.
  • Geltoki intermodala sortzea, Euskotrenen linea lekualdatuko dela aprobetxatuz.
  • Euskotrenera helaraziko da ekimen hau.
Realizado 
  • Eskaera helarazteko prozedurari ekin zaio.
  • Kontuan hartu dadila GLP jarrita daukaten ibilgailuen izaera ekologikoa, dela zerga murriztuz, dela beste formula batzuen bidez.
  • 2017/10/30eko osoko bilkuran, TMIZaren gaineko % 50eko hobaria onetsi zen GLP jarrita daukaten ibilgailuetarako. Hobari horrek, erabaki horren aurkako alegaziorik egiten ez bada, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

    Une horretatik aurrera, diru-laguntza eskatu ahal izango da, otsailaren 28ra bitartean.
   

KULTURA

Eskaerak Konpromosioak EGOERA KONPROMISOA
  • “Auzo sortzaileak” programaren barruan Irurzunzar zelaian egin den auzolana amaitzea. Belarra sortzeko, lurra mugitu da, eta putzuak sortu dira.
  • Auzoko auzo-elkarteak proiektu honetan lanean jarraitzen du; oraindik ez amaitu.
   
  • Kirol-eremuak eskatzen ditu Katea eta Oñaurre alderako.
  • Hirian kirol-instalazioen beharra aztertuko da, gerorako ekipamenduak planifikatzeko. Kokalekuetako bat izan liteke Katea-Oñaurre.
   
  • Udalaren laguntza teknikoa eskatu dute, auzoan kultur agendako jarduerak dinamizatzeko. Kultur zerbitzuak deszentralizatzea, auzoetara iritsi daitezen.
  • Kultura eta Kirolak Arloko teknikarien lan-karga eta eskumenak direla eta, laguntza hori garatu nahi diren ekimenei buruz aholkularitza emateko bakarrik ikusten da bideragarria.
   

GIZARTE ONGIZATEA, HEZKUNTZA ETA GAZTERIA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA KONPROMISOA
  • Etxebizitza-arazoa gazteentzat.
  • Udala gazteentzako zuzkidura-bizitokiak sustatzen ari da Alberto Larzabal kalean eta Oñaurren.
 
  • Gazteak emantzipatzeko etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzaren lehenengo deialdia: 2018ko abuztuare 31ean epea bukatzen da.
    Deaialdiaren informazioa

  • Gazteak emantzipatzeko etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzaren lehenengo deialdia: 2018ko abenduaren 31ean bukatzen da

    Deialdiaren informazioa

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52