Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Irailak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Santiago # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Santiago

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

Santiago

Eguneratzea 2017/10/17

HIRI MANTENTZEA / LOREZAINTZA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Bidegorriaren sarreran komun publiko bat jarri beharko litzateke, edo skate parkearen inguruan dagoena lekualdatu
  • Skate parkearen inguruan dagoen komun publikoa lekualdatzea ez da egokia, asko erabiltzen baita. Bidegorria, berriz, nahiko gertu dago, eta komun publikoak garestiak dira -urtean 170.000 € baino gehiago jartzen dira zerbitzu hori emateko-.
  • Horregatik, Udal Gobernuak ez du asmorik bidegorrian beste komun bat instalatzeko .
   
  • Santiago karrikako bankuak berritu beharra dago.
  • Hondatuta dauden bankuak berrituko dira
Realizado
  • Eserlekuak aztertu dira, eta egoera onean daudela ikusita, amaitutzat eman da jarduketa.
  • Arazoak daude iturriaren garbitasunarekin eta segurtasunarekin; arriskutsua izan daiteke haurrentzat.
  • Aldian-aldian garbitzen da iturria.
  • Bestalde, Udal Gobernuaren ustez, elementu berezia da auzoan, eta ez da arriskutsua inola ere.
   
  • Tadeo Murgia kalean, 1. zenbakitik 5. zenbakira bitartean, espaloiak eman egin du, eta desnibela sortu da. Horrek segurtasun arazoak sortzen dizkie oinezkoei.
  • Espaloiak hobetzeko hurrengo kanpainaren barruan, konponketa lanak egingo dira
Prozesuan
  • Espaloia erabilera-baldintza onargarrian dago, eta “oinezkoen ardatzak hobetzea” programarekin berritu beharko da. 2018ko azkeneko kreditu-aldaketan, kontu-sail bat onetsi da, oinezkoen ardatzak eta espaloiak hobetzeko Tadeo Muruan eta Pello Bishenten, 135.000 euroan.
  • Marken tabernaren atarian, putzu bat sortzen da: arazoa konpondu beharra dago. Bestalde, garaje bat zegoen lekuan espaloi bateko jangunea kendu beharra dago.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek analisi bat egin eta konponbide bat bilatuko dute.
Pendiente
  • Espaloiak jatorrizkoaren aurkako eroria du, taberna dagoen eraikina asentatu delako, eta asentatze horrek eragin du aipatutako patologia hori. Eraikinaren titularrei dagokie toki horretan agerian jarri diren akatsak zuzentzea.  Errekerimendua egin behar du Hirigintzak.
  • Gasolindegi atzeko zuhaitzek mantentze lanen beharra dute.
  • Mantentze lanak egingo dira..
Bihurgarri ez dena
  • Iparralde hiribideko 42. zenbakiko gasolindegiaren atzeko zuhaitzak jabetza pribatu batean daude, eta, beraz, haiek mantentzea ez da Udalaren ardura.
  • Bidegorriko zuhaitz handiak aztertu beharra dago.
  • Aztertu egingo dira, eta dagozkion neurriak hartuko
Realizado
  • Eskatutako ikuskapen lanak egin, eta ez da ikusi zuhaitzek inongo arazo aipagarririk dutenik
  • Bidegorrian, petril edo hormatxoa txikiegia da, eta apenas babesten dituen haur txikiak Bidasora erortzetik.
  • Udal Gobernuaren ustez, ez da beharrezkoa neurririk hartzea
   
  • Santiago karrikako zuhaitzak “gaixo daude”. Inausketa lanak aurreratu beharko lirateke, neguan larbak izozteko eta harrik ez sortzeko.
  • Udaleko zerbitzu teknikoen arabera, zuhaitzak ez daude gaixo, eta urte barruan dagokion sasoian inausten dira.
   
  • Lau urtean, Aixin-Zolua ibilbideko platanoak behin inausi dira. Berriro inausi beharko lirateke, auzotarrei eragozpenik ez sorrarazteko.
  • Berriro inausiko dira
Realizado
  • Azken kimatze-kanpainan egin dira lan horiek.
  • Baranda bat jarri beharko litzateke Junkaleko eskaileretan, beheranzko bidearen eskuinetara, sakristiaren ondoan
  • Instalatu egingo da
Realizado
  • Eskatutako baranda Hiri-mantentzeko Udal Brigadak jarri du.
  • Santiagotarrak elkartearen egoitzaren ondoko lorategiak mantentze lanen beharra du
  • Mantentze lanak egingo dira.
Amaituta
  • dira, egoeraren arabera
  • Bidegorriaren amaieran, Osinbiribil biribilgunearen azpiko pasabiderantz jaisten den arrapalan, badira arrail batzuk, zoruak eman egin duelako, eta oinezkoak erortzeko arriskua dago
  • Udaleko zerbitzu teknikoek arazoa ebaluatuko dute, eta, beharrezko irizten badiote, neurriak hartuko dituzte
Egin gabe
  • Kontuan hartuko da hurrengo asfaltatze-kanpainetarako.
  • Bidegorria argiztatu beharra dago, saihesbidearekiko paralelo doan tartean
  • Instalazioa martxan dago jadanik
Amaituta
  • Jarduketa egin da dagoeneko.
  • Francisco de Gainza karrikako espaloiak estuak dira.
  • Espaloiak berritzeko lehenengo fasea amaitu, Colón ibilbidearen eta Beraketa karrikaren artekoa, eta Udal Gobernuak ez du aurreikusten bigarren faseari ekitea.
   

 

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Legazpi kalean, Ertzaintzaren komisariaren parean, bada aparkatzeko TAO gune bat, ez dagoena behar bezala mugatuta
  • Mugak pintatuko dira
Realizado
  • 2018an egin zen.
  • Santiago karrika oinezkoentzat jarri beharko litzateke.
  • Udal Gobernuaren ustez, gaur egun, ez da egokia karrika oinezkoentzat jartzea.
   
  • Etxebizitza bakoitzak bi ibilgailu aparkatzeko TAO txartela izatea aztertu beharko litzateke, edo beste tarifa bat sortzea.
  • Udal Gobernua ez dator bat proposamenarekin. Izan ere, titular guztiek aparkatu ahal izatea bermatzeko moduan kalkulatzen da zenbat txartel banatu.
   
  • Santiagotarrak inguruan aparkatzeko arazoak konpondu beharra dago: ez dago TAO sistemarik, eta oso zaila da aparkatzea.
  • TAO sistema ezarriko da Santiagotarrak atzean aparkatzeko lerroan ere.
Prozesuan
  • 2019an aztertuko da.
  • Istillaga plazan, motoak aparkatzeko lekuak jarri dira, eta autoak aparkatzeko lekuak kendu. Motoak aparkatzeko lekuak kale bukaeran jartzea aztertu beharko litzateke, autoak aparkatzeko lekurik ez kentzeko.
  • Azterketa egingo da
Amaituta
  • Hona hemen azterketaren emaitza: egun bada motoak aparkatzeko gune bat bi gurpildun ibilgailuak aparkatzeko. Kale bukaera oinezkoentzat da, eta, hortaz, ez litzateke egokia motoentzako aparkaleku bat kokatzea bertan.

 

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Kostorbe Alde kalean, autoak kontrako noranzkoan irteten dira.
  • Zaintza lanak egingo eta zigorrak jarriko dira.
Prozesuan
  • Inguruan dabiltzanean jokaera horri erreparatzeko eta, ikusi egiten badute, salaketa jartzeko agindu zaie patruilei.
  • Ertzaintzak zigilatzen dituen autoak komisariaren ondoan uzten dira, eta aparkatzeko TAO lekuak okupatzen dituzte
  • Ertzaintzak zigilatzen dituen autoak komisariaren ondoan uzten dira, eta aparkatzeko TAO lekuak okupatzen dituzte
Amaituta
  • Ertzaintzak kendu ditu dagoeneko TAO sistemaren peko gunean aparkatuta zituen ia ibilgailu guztiak, eta konpromiso bat hartu dute: bat ere ez izatea eta ezinbestean aparkatu behar direnak lehenbailehen kentzea.

KULTURA ETA KIROLAK

Eskaerak Konpromisoak
  • Santiagoko frontoiaren ondoan, udan, 00:00etan, zarata handia dago, eta horrek eragozpenak sorrarazten dizkie auzotarrei. Horregatik, haurrak jolasteko ordutegia adierazi beharko litzateke
  • Informazio panel bat jarriko da, jolasteko orduak mugatzeko
  • Sanmartzialetan, komun bat instalatu beharko litzateke Santiago karrikan.
  • Instalatu egingo da.
  • Jaietan Santiagoko frontoian egiten diren ekitaldiak oso zaratatsuak dira.
  • Kultura eta Kirol Arloak kontuan hartuko du programazioa prestatzeko.

 

SERVICIOS TXINGUDI

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Garbiketa zerbitzuek Kostorbe Alde kaletik pasatu beharko lukete.
  • Txingudiko Zerbitzuei helaraziko zaie eskaera.
Amaituta
  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan egiten dira garbiketa lanak: inguru osoa sastrakaz garbitzen da, eta galtzada garbigailuarekiko garbiketa maizago egingo da.
  • Igande eta jaiegunetan, garbiketa makina ez da pasatzen, eta zaborra pilatzen da
  • Txingudiko Zerbitzuei helaraziko zaie kexa.
Amaituta
  • Igande eta jaiegunetako zerbitzuek ez dute barnean hartzen aipatutako eremua.
  • Bidea garbitzeko haize makinak 09:00etan erabili beharko lirateke, oso zaratatsuak dira eta.
  • Hiria garbitzeko lanak goiz hasi behar dira. Edonola ere, zarata gutxiago egiteko, modelo elektriko berriak ezartzen ari dira egungo makinen ordez.
Amaituta  

 

HIRIGINTZA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Dunboan jarri direnen antzeko pantaila akustikoak jarri beharko lirateke.
  • Udal Gobernuaren ustez, saihesbidean jarritako pantailak nahikoa dira, eta ez dago gehiago jarri beharrik
Amaituta
  • Dunboan bezalaxe, pantaila akustikoak jarri ziren Santiago auzoan, Bidasoa kalean saihesbideko zarata gehien jasaten duten etxebizitzak babesteko.
  • Santiago karrikako 27. zenbakian, bada bide zorra duen lursail partikular bat
  • Arazoa aztertuko da.
Amaituta
  • Zorra kentzea ez dagokio Udalari, bide zor pribatu bat baita, jabetza mugakideetan eragina duena.

    Kode Zibilaren II. liburuaren VII. tituluak ezartzen du zorrak arautzen dituen oinarrizko legedia, eta lege testu horren 546., 547. eta 548. artikuluek zehazten dute zorrak azkentzeko modua.
  • Iberdrolak zuhaitzak inausi ditu.
  • Kable elektrikoen aireko lineei buruzko indarreko araudiaren arabera egin dira inausketa lanak.
Amaituta  
  • Santiago karrikan badira termitak.
  • Arazoa aztertuko da.
Amaituta
  • TECNALIA eta REHABITE enpresei eskatutako azterketak baliatuz, Santiago, Ermita eta Pelegrin de Uranzu karriken inguruan eta Beraungo funtsaren inguruan termita akabatzeko jarduketa plan bat diseinatzen ari dira.

    Azterketa horiei esker, neurri batean edo bestean kaltetutako zenbait eraikin identifikatu dira, eta termita akabatzeko jarduketa batzuk proposatu, hala nola eraikinen alboko parterre eta berdeguneetan jakia jartzea. Zenbait foku antzeman dira, eta 1. FOKUA da Santiago karrikaren luzetara dagoena, 12. eta 44. zenbakien artean.

    Gainera, aztertutako eraikin bakoitzeko fitxa xehe bat dakar azterketak.
  • Beraunen, etxeak eraiki zirenean, zurezko zutoin batzuk jarri ziren, kableak pasatzeko, eta zutik jarraitzen dute.
  • Zutoinak kentzea bideragarria den eta nori dagokion aztertuko da
Amaituta
  • Oraindik erabiltzen diren instalazioei eusten diete zurezko zutoinek.
  • Belar artifizialeko zelaiaren parean, bada euri urak husteko irteera bat, eta, handik, gasolioa isurtzen da ibaira.
  • Isuriak nondik datozen detektatzeko, Udaltzaingoa inguruko enpresak ikuskatzen ari da etengabe, isuriak puntualak direla ikusi baita.
    Gainera, arazoaren berri eman zaie Txingudiko Zerbitzuei eta URA Uraren Euskal Agentziari, isurien jatorria iker dezaten, isuriak amaiaraz ditzaten eta, honela baldin badagokio, zigorrak jar ditzaten..
Amaituta  
  • Kanala dragatu beharko litzateke, arratoirik ez izateko.
  • Udal Gobernuaren ustez, gaur egun, ez da egokia kanala dragatzea.
    Bestalde, errekerimendua helaraziko zaio URA Uraren Euskal Agentziari, hondakinak eta zaborra garbitu ditzan
Amaituta  
  • Osinbiribil parkeko padura eta berdegunea zaindu beharko lirateke.
  • Naturagune horiek etengabe mantentzen eta zaintzen dira
Amaituta  

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52