Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    F. ECHEVESTE
    Luis Mariano, 4
    T. 943621441

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: San Miguel # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: San Miguel

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

SAN MIGUEL

Eguneratzea 2016/11/24

HIRI MANTENIMENDUA / LOREZAINTZA

Eskaera Konpromisoak Egoera Oharra
  • Alberto Anguera plazako pergolan igokariak jar ditzaten eskatu dute, itzala egiteko. Ez dute nahi estaldura itxirik.
  • Udalaren Lorezaintza Zerbitzuak aztertuko du proposamena bideragarria/komenigarria ote den.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten.
  • Alberto Anguera plazako arbolak gehiegi hazi dira, eta behealdean dauden garajeen isolamendua hondatzen ari dira. “bost pisuko altuera” duten arbolak berrikus daitezen eskatu dute, eta sortzen ari diren arazoak azter daitezen.
  • Arazoa Udalaren Lorezaintza Zerbitzuak aztertuko du, eta baloratu eta irtenbideak zehaztuko ditu.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten.
  • Mantentze-lan gehiago egin beharra dago, oro har, auzoko lorategietan.
  • Egitea. Mantentze-maila hobetzea.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten.
  • Luis de Uranzun, garagardotegiaren aurrean dauden bi palmondoak kimatu.
  • Egitea.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten.
  • Euria ari duenean irrista sortzen duten espaloiak berrikusi.
  • Eskaera-multzo honetarako guztirako, guztiak auzoko guneetako espaloien egoerari eta arazoei buruzkoak baitira, Udalaren Zerbitzu Teknikoek berrikuspen orokor bat egin dezaten planteatzen da.
 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten.
  • Auzoko kaleetan pertsona asko erori direla ikusita, espaloiak “urratzea” proposatzen dut. Konponbide merke eta eraginkorra da. Arauzkoak izan arren jendea erori egiten baita.
  • Jakinarazi dute auzoko espaloiak oro har egoera txarrean daudela. Eserlekuek ere mantentze-lan gehiago eskatzen dute, zahartuta daude.
  • Espaloiak konpondu Donostia kalean, ikastetxe parean eta kale horren perpendikularrak. Zahartuta daude, desnibelatuta, gastatuta, lindirgaz,…
  • Espaloietan arkitektura-oztopoak berrikus daitezen eskatu dute, ez daudenetan beheraguneak eginda.
  • Zero kotara beheratzea batik bat CASER adinekoen zentroa inguratzen duten espaloiak. CASERreko erabiltzaile asko ateratzen dira gurpil-aulkiekin, eta espaloiak ez daude horretarako egokituta.
  • 2017ko espaloi-kanpainaren barruan egitea.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten.
  • Alberto Angueraren atzealdean hondoratutako espaloia konpon dadin eskatu dute.
  • Egitea.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten.
  • Anaka kalean jende asko ibiltzen da, eta espaloiak oso estuak dira. Proposatzen da espaloietako bat kentzea besteak behar adinako tamaina izan dezan oinezkoak, eta gurpil-aulkiak edo haur-kotxeak ibil daitezen.
  • Iritzia da behin betiko konponbidea emateko San Migel – Anakako plangintzak arazo honetarako ezartzen duen proposamenaren emaitzari itxaron behar zaiola.
pendiente_eu   
  • Leka-Enea ikastetxearen ondoan, hondakinak utzi dituzte, eta kendu edo lurrez estali beharko lirateke.
  • Lurrez estaliko dira.
pendiente_eu 
  • Udaleko Lorezaintza Zerbitzuak lurrez estaliko ditu obra hondakinak..
  • Julián Sánchez parkeko jolas-gunea estali. Behar denez gero, irtenbide bat aurkitu umeak jolas-gune estali batera joateko aukera izan dezaten auzoan.
  • Ez zaio lehentasuna ematen. Momentuz, ez da egingo.
no realizable   
  • Farolak oso zikinak daude, Edo ez dute nahiko argi ematen. Bestalde, farolak pizteko eta itzaltzeko sistema berrikusi beharra dago; ez dago argi naturalari egokituta. Adibide gisa, esan dute Luis de Uranzuko goialdean beranduago pizten direla. Diote oso maiz huts egiten dutela.
  • Udalaren Zerbitzu Teknikoek auzoko farolen eta elektrizitate-koadroen berrikuspen orokorra egitea.
 
  • Udaleko Lorezaintza Zerbitzuak lurrez estaliko ditu obra hondakinak..
  • Azken aldi honetan, ohizkoa da auzoko toki batzuk argirik gabe geratzea, nahiz iluntzean nahiz goizaldean. Auzoko argiteria-sistema berrikusi eta berritzea.
  • Eguberrietako argiteriari buruzko kexa: Aurten, ez diete bizilagunei jakinarazi instalazioa egin behar denik. Bestalde, zuloak egin dira instalazio hori egiteko.
  • Kontuan hartuko da datozen urteetarako.
pendiente_eu   
  • Gaztainondo kaletik Geltokiko kaleraino igogailua jartzea eskatu dute.
  • Ez zaio lehentasuna ematen. Bada beste bide bat oinezkoa, irisgarritasun-arazorik gabekoa, Anaka eta Geltokiko kaleetatik.
no realizable   
  • Txanaleta plazan euri-uren kontrola hobetzea eskatu dute, euri-jasa denean Colon hiribiderantz egiten baitu gainezka.
  • Arazoa aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten.
  • Arazoa dago Bartolome de Urdinso 4aren inguruan, 1997tik datorrena. Handik dabiltzan ibilgailuek gune horretan baimendutakoa baino edukiera handiagoa eramaten dute. Zoladura hondatu da, eta bizilagunek ordaindu dituzte konpontze-gastuak. Leku horretan zirkulatzea arau dadin eskatu dute, eta arazoari irtenbidea ematea.
  • Lekuaren egoera oro har aztertzea, eragina izan duten ertzak eta hiri-altzariko elementuak berriz jarriz, eta elementuak jartzea (jardinerak) ibilgailu astunak garajearen forjatu gainetik pasa ez daitezen.
pendiente_eu 
  • 2017ko martxoan, eremua itxi zuen hiria mantentzeko Udaleko zerbitzuak, kaleko altzarien laguntzaz.

 

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRA
  • Banco de Santanderren ertzean, autoek espaloi gainean aparkatzen dute. Babestekoak jarri.
  • Egitea.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin eta dagokiona egin dezaten.
  • E-25 autobus-linea Gipuzkoa hiribideko anbulatorioaren parean geldi dadin eskatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko linea da.
  • Lurraldebusi helaraziko zaio eskaera.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin dezaten eta gero eskaera Lurraldebusi helaraz diezaioten.
  • Zubiaurre kalean, zebra-pasabideak arriskua sortzen dute, bi erreietako bidea delako eta ez direlako errespetatzen. Semaforoak edo abiadura murriztekoak jar daitezen eskatu dute.
  • Abiadura murriztekoak jarriko dira.
pendiente_eu 
  • Lehenago aztertuko da, Hondarribia kalea urbanizatzeko proiektuaren esparruan.
  • Auzoko ikastetxeetatik eta Julian Sanchez parketik hurbil dauden oinezkoen pasabideak gorago jarri. Ibilgailuek, gehienek, ez dituzte errespetatzen oinezkoen pasabideak eta abiadura handiegian pasatzen dira, umeentzako arriskua sortuz.
  • Egitea.
pendiente_eu 
  • Oharra helarazi zaie Udaleko teknikariei, azterketa egin eta dagokiona egin dezaten.
  • Beilatokiko kurba oso estua eta itxia da, eta ikuspen eskasekoa. Arrisku egoerak sortzen dira, autoak eta autobus geltokira maiz pasatzen diren autobusak gurutzatzen direnean. Gainera, beilatokiko sarrera eta irteera kurban bertan dago, eta sarbideak San Migeletik sartzea galarazten du.
  • Iritzia da behin betiko konponbidea emateko San Migel – Anakako plangintzak arazo honetarako ezartzen duen proposamenaren emaitzari itxaron behar zaiola.
pendiente_eu   

 

SEGURIDAD CIUDADANA Y CONVIVENCIA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRA
  • Jakinarazi dute droga trafikatzen dela Uranzu azokaren inguruetan. Leku horretan zaintza gehiago jartzea eskatu dute.
  • Udaltzaingoari helarazi zaio, zaintza gehiago jar dezan eta beharrezko neurriak ezar ditzan.

pendiente_eu 
  • Ertzaintzari eman behar zaio droga trafikoaren berri, jazarri egin diezaion. Nolanahi ere, Udaltzaingoari eman dakioke informazioa.Patruilek badute egoeraren berri, eta kontuan hartzen dute auzoan egiten duten lanaren barruan.
  • Zaintza gehitzea eskatu dute, txakurren gorozkiak jasotzeari dagokionez, eta jokabide horiek zigor daitezela. Arazoa auzo osoan dago. Irtenbide gisa, iradoki dute datu base bat sortzea Irunen erroldatutako txakur guztien ADNarekin, eta gorozkien ADNa analizatu dadila arau hausleak aurkitu eta zigortzeko.
  • Ulertzen da gizalege-arazoa dela, animalien jabeen jokabide zuzenari dagokiona.
    Neurriz kanpokotzat jotzen da, eta bideragarritasun konplexukoa, garestia izateaz gainera, txakurren ADN datuen banku baten proposamena. Kanpainak egingo dira agente zibikoen bidez, eta ahalegina egingo da zigorrak bultzatzeko, nahiz eta hori erraza ez izan.

pendiente_eu 
  • Herritar agente talde bat lanean ari da, herritarrak kontzientziatzeko eta ohartarazteko abereen gorozkiek arazoak sortzen dituztela hiriko hainbat tokitan, eta auzoan ere egingo du lan hori.Bestalde, udaltzainek akta egiten dute udal ordenantzaren arauak urratzen dituzten animalia jabeei buruz.
  • Fruta-dendek bide publikoan okupatzen dituzten mugak zaintzea ere eskatu dute. Iritzia da batzuetan espaloi gehiegi hartzen dutela, pasabidea oztopatuz.
  • Ikuskapenak egingo ditu Udaltzaingoak.
pendiente_eu 
  • Horrelako jokaerak zaintzen jarraituko du Udaltzaingoak, araudiarekin bat ez datozenak zuzentzeko.
  • Gehiago zaintzea Zubiaurre kalean, lerro bikoitzean auto askok aparkatzen baitute.
  • Zaintza gehiago egingo du Udaltzaingoak.
pendiente_eu 
  • Zirkulazio handiko kale bat da, eta udaltzainak etengabe zaintzen ari dira horrelako arau hausteak, egunero jazotzen baitira.
  • Oro har, esan dute beharrezkoa dela mahaitxoez bide publikoak okupatzea kontrolatu dadin, udalak emandako baimenak bete daitezen.
  • Ikuskapenak egingo ditu Udaltzaingoak.
pendiente_eu 
  • Mugikortasun Departamentuarekin koordinatuta, mahai hankabakarrak eta bestelakoak dituzten ostatuak ikuskatzen eta bisitatzen ditu Udaltzaingoak, egiaztatzeko baduten baimena eta, baiezkoan, ziurtatzeko instalazioa egokia dela eta xedapenekin bat datorrela

  • Bizikletak espaloietatik ibiltzea kontrolatu dadila.
  • Kontrol handiagoa egitea Udaltzaingoak.
pendiente_eu 
  • 2015eko azarotik, bi bizikleta kontrol egiten dira egunean, txirrindulariak kontzientziatzeko eta egiten dituzten arau hausteak detektatzeko.

    Gainera, agenteek eguneroko lanean ere hartzen dituzte kontuan horrelako arau hausteak, detektatzeko eta haien berri emateko

 

TXINGUDIKO ZERBITZUAK

Eskareak Konpromisoak EGOERA OHARRA
  • Eskatu dute bide-garbiketa gehiago egin dadila txakurren gorozkien sortzen duten zikinkeria kentzeko.
  • Ulertzen da gizalege-arazoa dela, animalien jabeen jokabide zuzenari dagokiona.
    Kanpainak egingo dira agente zibikoen bidez, eta ahalegina egingo da zigorrak bultzatzeko, nahiz eta hori erraza ez izan.
    Kale-garbiketa egungo maila altuetan mantenduko da.
pendiente_eu 
  • Txingudiko Zerbitzuek bidean aurkitzen dituzten gorozkiak biltzeko betebeharra gogorarazi die langileei.
  • Kexa, kaleak garbitzeko ordutegiari buruz, goizeko 8ak baino lehen egiten baita, gainera, batzuetan, 6 eta erdietan pasatzen da makina garbitzailea.
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatera helaraziko da, egoera hobetzeko aukerak aztertzeko.
pendiente_eu 
  • Espaloien eskobatze mekanikoa atzeratuko balitz, oinezkoak espaloietan dabiltzan orduetan eskobatuko litzateke, eta arriskutsua izango litzateke hori, eta ez hain eraginkorra.

 

HIRIGINTZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Caser egoitzako teilatu-hodiek gainezka egiten dute euri-sasoian. Haien titularrari konpon ditzan eskatzea.
  • Jabetzari eskatuko zaio.
en proceso 
  • Diziplina-Obrak Unitateari helarazi zaio eskaera, salaketa ikuska dezan eta, beharrezkoa bada, konponketa lanak egiteko eska diezaien jabeei.
  • Emigrazioko eraikinean dagoen hesia ken dadin eskatu dute, edo hesia konpontzea, orain dagoen egoera negargarrian egon ez dadin.
  • Harremanak izango dira Estatuko Gobernuarekin, eraikinaren egoera larria konpontzeko eta hura hobeto aprobetxatzea lortzeko.
en proceso 
  • Emigrazioaren eraikinaren lagapena eskatu dio Estatuari Irungo Udalak eraikina zaharberritzeko eta beste erabilera batzuk emateko.
  • Emigrazioko eraikinari dagokionez, aurreikusten al da jarduketaren bat egitea. Negargarria da auzoan eraikin bat horrela edukitzea.
  • Uso-habiak daude BBVAren kartelaren eta hurbileko balkoien artean, eta zikinkeria sortzen dute, eta bizilagunei enbarazu egin.
  • Hirigintza Arlotik garbitzeko eskatuko zaie jabeei.
en proceso 
  • Diziplina-Obrak Unitateari helarazi zaio eskaera, garbiketa lanak egiteko eska dezan.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52