Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Pinar # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Pinar

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

PINAR

Eguneratzea 2017/02/16

HIRI MATENTZEA / LOREZAINTZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Komun berri bat instalatu beharko litzateke Pinudiko parkean, edo, bestela, Hondarribia kalearen goiko aldean dagoena hara lekualdatu, gehiago erabiliko baita han.
  • Hondarribia kaleko komuna lekualdatzeko baldintza teknikoak aztertuko dira (ur- eta elektrizitate-azpiegiturak), lekualdaketa bideragarria dela egiaztatzeko.
Egin gabe
  • Aztertzeko dago. Bideragarri gertatzen bada (argi-harguneak, saneameandua eta hornidura edukitzea), Anzarango komuna deialdi berria hastean lekualdatuko litzateke (Irungo komun publikoetako 12 kabinen egungo alokairu-, mantentze- eta garbiketa-kontratua 2018ko azaroaren amaitzen da).
  • Mantentze-lanak egin beharko lirateke haurrentzako parkean; zehazki, zorua sendotu, haurrek ezbeharrik ez izateko.
  • Berritu egingo da parkea.
Egin gabe
  • Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazi dute berritzeko proiektua egikaritzeko 200.000 euro inguruko inbertsioa egin beharra dagoela. Beraz, jarduketa hori aurrekontu-zuzkidura erabilgarria edukitakoan egingo da.
  • Adinekoentzako mugikortasun-aparatuak jarri beharko lirateke El Rancho eta parkearen artean..
  • Adinekoentzako mugikortasun-aparatuak jarriko dira.
Egin gabe
  • Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazi dute jarduketa hori haur-parkea berritzen den aldi berean egitea planteatzen dela eta aurrekontu-zuzkidura edukitakoan egingo dela.
  • Pinudi kaleko zuhaitzak inausi beharko lirateke, gero eta altuagoak baitira –baten bat hirugarren solairuraino iristen da–, argia pasatzea galarazten baitute eta eltxoak erakartzen baitituzte –gero, etxebizitzetan sartzen dira eltxoak.
  • Zuhaitzak inausiko dira, datorren udazkeneko kanpainaren barruan baina, inausalditik kanpo baikaude.
Egin gabe
  • Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazten dute aurki formalizatuko dela Irungo arboladia mantentzeko eta hobetzeko kontratazioa. Kontratazioa eraginkorra denean egin ahal izango dira beharrezko azterketak.
  • Magnolien sustraiak agerian daude: lurra geldiarazi beharko litzateke, metakrilatoa erabiliz edo horma bat eraikiz,  ez baitira estetikoak..
  • Ez dago esku hartu beharrik, sustraien egoera zuhaitz mota honi dagokiona baita.
   
  • Bera kaleko aparkalekua asfaltatu beharko litzateke (patioa).
  • Asfaltatze-lanak egingo dira.
Amaituta
  • Udaleko zerbitzu teknikoek jakinarazten dute eskatutako asfaltatze-lana (Bera kaleko aparkalekua) oraingo aglomeratze-kanpainaren barruan sartu dela (2016-2. Fasea), eta 2017ko maiatzean egingo dela.

 

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Autobus-geralekuetako berinapeak aldatu beharko lirateke, egungoek ez baitute galarazten zain daudenak busti daitezen.
  • 2018ra arte itxaron beharko da, orduan amaituko baita egungo kontratua. Udala gabezia horien jakitun da, eta kontuan hartuko ditu kontratu berria egiteko.
   
  • Zergatik daude Pinudin desgaitasunen bat dutenek aparkatzeko hainbeste leku?.
  • Bat datoz araudiak aparkalekuak erreserbatzeko finkatzen dituen ratioekin.
   

 

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Jarduerak irekitzeko lizentziak eta bide publikoa okupatzekoak areago kontrolatu beharko lirateke; izan ere, usain txarra dario arrandegi bati, eta frutategi bateko erakustokiek bide publikoa okupatzen dute, eta gurpil-aulkiak eta kotxeak kaletik ibiltzea galarazten. Alegia, areago zaindu beharko litzateke baimenek ordenantzak betetzea. Bestalde, batzuetan ez dira errespetatzen lokalak irekitzeko eta ixteko ordutegiak.
  • Udaltzaingoak irmoago beteko ditu ordenantzak bete egiten direla ikuskatzeko funtzioak.
Prozesuan
  • Bisitaldiak egin dira urte osoan establezimenduetara, eta arazoak antzeman dira bide publikoa okupatzeari dagokionez. Horrenbestez, agindu zaie kendu ditzatela baimendu gabeko elementuak bide publikotik. 2016an, behin eta berriz egin ziren bisitak eta ikuskapenak. Udaltzaingoak jakinarazi du merkataritza-establezimendu horien jarraipena egiten jarraituko dutela.
  • Gaueko lokal batek goizaldera arte egiten du zarata, baina agenteei bertaratzeko eskatu, eta, batzuetan, ez dira bertaratu; gainera, inoiz, ezin izan da neurtu zarata, baliabide faltagatik. Edonola ere, agenteak bertaratzen direnean, zarataren intentsitatea txikitzen dute lokalek, eta agenteek alde egiten dutenean handitu egiten dute berriro. Alegia, gaueko zaintza-lana areagotu beharko litzateke.
  • Poliziak areago zainduko du ingurua, auzotarrek atseden har dezaketela ziurtatzeko.
Prozesuan
  • Ostalaritzako lokal bat da, eta gauetan, batez ere asteburuetan, ikuskatu behar direnekoen zerrendan dago. Aktak egin dira itxiera-ordutegiagatik, eta baita eragozpenak sortzeagatik edo beste hainbat arau-hauste egiteagatik ere. Sortutako zaratak neurtzeko, Udaltzaingoari eman ahal zaio abisua, zaratak neurtu ditzan.
    Denuncia por ruidos
  • Desgaitasunen bat dutenek aparkatzeko txartelen erabileran jazotzen den pikareska kontrolatu beharko litzateke.
  • Ordenantza aldatzeko asmoa dago; besteak beste, horrelako egoerarik ez jazotzeko.
Prozesuan
  • 2017ko otsailaren 6an, Udaltzaingoak kanpaina espezifiko bat hasi du desgaituen txartelak eta minusbaliatuek aparkatzeko tokiak egoki erabiltzen direla ikuskatzeko. Kanpaina horretan sartuta dago Pinudi auzoa. Kanpaina horren ondorioz, salaketak jarri dira, eta txartelak ere kendu dira, behar bezala ez erabiltzeagatik.
  • Droga-trafikoak auzoan sortzen dituen arazoak konpondu beharko lirateke.
  • Kontrol- eta zaintza-lanak egiten jarraituko du Poliziak.
Prozesuan
  • 2016ko uztailetik, prebentzio-ekintzak egiten ari dira gizabidezkoak ez diren ekintzetan esku hartzeko alde horretako droga-salerosketa xehea dela eta. Ekintza horietan, pertsona susmagarriak identifikatu eta txekeotzen dira, trena arriskutsuak edo substantzia debekatuak kentzen zaizkie eta aktak egiten dira Udal Ordenantzaren eta Herritarren Segurtasunaren Legearen arabera. Gaur egun ere bere horretan aplikatzen dira prozedura horiek.
  • Auzotarrak oro har kexu dira, jendeak ez dituelako biltzen txakurren gorozkiak. Horregatik, zaintza-lana areagotu beharko litzateke, eta isun gehiago jarri.
  • Kaleak garbitzeko maiztasuna egokia eta nahikoa da: gizalege falta da arazoa, eta herritarrek kontzientzia hartu beharko lukete.
Prozesuan
  • Agente zibikoek nahiz Udaltzaingoko UOko patruilak berak ikuskatzen eta zaintzen ditu jokabide horregatik egindako arau-hausteak, eta aktak egiten ditu. Martxoaren hasieratik, horrelako arazoetan ez ezik oinezko patruilatze-lanetan ere ardazten da arreta, txakurren jabeek izaten dituzten jokabide horiek zaintzeko asmoz. Agente zibikoak ere zaintze-lan horietan zentratuta daude.

TXINGUDIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Beste sistemaren bat bilatu beharko litzateke edukiontzi berriak irekitzeko ateen ordez, egungo sistema zaila baita erabiltzen.
  • Txingudiko Zerbitzuak lanean ari da dagoeneko edukiontzi marroia irekitzeko sistema aldatzeko.
   

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52