title>Alkatea auzoetan: Santiago

Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Irailak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Meaka # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Meaka

EGINDAKO EKARPENEN ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOEN LABURPENA

MEAKA

Gaurkotasuna 2017/11/23

HIRI MANTENTZEA / LOREZAINTZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Borda Txikitik Olarainoko zatian, errekak lurra jaten dio bideari, eta arriskua sortzen du, zehazki haurren jolaserako.
  • Egoera aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek, eta hobetzeko aukerak aztertuko dira.
Realizado 
  • Egiaztatu denez, leku batzuetan, ibaiak bazterra higatu du, eta bidegorriaren mugaraino iritsi da. Harri lubeta bat jarri behar da, bazterra babesteko. Baimena eskatuko zaio URA Uraren Euskal Agentziari, lanak egiteko.

  • LDOk egikaritu zituen lanak eta amaiera data 2018ko iraila izan da.

  • Olako ingurua eta haur parkea nola erabili azaltzen duten egungo kartelak berritzea.
  • Berritu egingo dira kartelak.
En proceso 
  • Haurrentzako parkean badira dagoeneko beharrezkoak diren seinaleak.
  • Borda Txiki inguruko hesia bukatzea, bukatu gabe dago eta.
  • Esandako hesiaren egoera aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek, eta horren arabera jardungo da.
En proceso 
  • Oharra helarazi zaio Obra Brigadari.
  • Auzoko auzo-elkartearen pareko espaloi ingurua konpontzea.
  • Konpondu egingo da.
En proceso 
  • Jabetza pribatua da.
  • Pista konpontzea Berrotik Saroiraino. Jende asko eta BTT bizikletari asko ibiltzen da bide horretan, eta urak jaistekoa hondatu egin da, eta lurrak lerratu egiten dira leku batzuetan.
  • Pistaren egoera aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek, eta hobetzeko zer egin litekeen baloratuko dute.
En proceso 
  • Pista ikuskatu, eta, beharrezkoa dela ikusten bada, hobekuntza lanak aginduko dira.
  • Bide-hezkuntzako pistako atearen ondoan ikusten den ur-jarioa konpontzeko eskatzen dute.
  • Konpondu egingo da.
En proceso 
  • Oharra helarazi zaie udal teknikariei, azterketa bat egin eta erabaki dezaten ea Txingudiko Zerbitzuei dagozkien konponketa lanak.
  • Berrorako igoerako zubian baranda jartzea. Kontuan hartu behar da maniobrak egiten dituztela traktore eta kamioiek.
  • Egoera aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek, eta hobetzeko zer egin litekeen baloratuko dute.
En proceso 
  • Komenigarri irizten zaio baranda jartzeari, eta lanak kontratatuko dira.
  • Olako zubiaren egoera aztertu. Junturen mantentzeko lana egin behar da.
  • Zubiaren junturak aztertu eta konpondu egingo dira.
En proceso 
  • 2013an egin ziren harlangaitzezko zubiko junturak berdintzeko eta hormigoizko zubiko zimenduak babesteko lanak, eta egungo egoera ikuskatu, eta ikusi da egoera onean daudela.
  • Farol okertua konpondu Gain Zazpin, Aldabeko igoeran.
  • Konpondu egingo da.
En proceso 
  • Oharra helarazi zaio ETRA enpresari, alegia, argiteria publikoa mantentzeko zerbitzua emateko azpikontratatutako enpresari.
  • Borda Txiki aldeak argi gehiago jarri beharra dago, argi gutxi dago eta.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute, eta hobetzeko zer egin litekeen baloratuko dute.
En proceso 
  • Eremua aztertu da eta argitasun gutxi dagoela baieztatu da. Hori hobetzea proposatzen da datozen kanpainetan.
  • Bidegorrian gauez argiak jartzeko eskatu dute.
  • Ez da beharrezkoa ikusten. Ibarlako errepidea eta espaloia daude, gauez egoki argiztatuta.
   
  • Galdetu dute ea aukerarik dagoen eguzki-panelekin farola jasangarriak jartzeko, kontsumoa gutxitzeko, eredu europarrei jarraituz.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute proposamen honen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.
En proceso 
  • Oharra helarazi zaie udal teknikariei.
  • Auzoan, kimaketako hondakinak sortzen dira, eta ez dakite non bota behar diren. Informazioa eskatu dute ea zer egin behar duten adar eta hondakin begetal horiekin.
  • Kimaketako hondakin-kopuru txikietarako Txingudi Zerbitzuek etxeko konpostatzaileak eskaintzen ditu, eta nola erabili azaltzen du (jarri harremanetan 900 119 384 telefonoan).
    Kimaketako hondakin ugariak Garbigunera eraman behar dira; handik kudeatuko dute konposta egiten espezializatuta dauden enpresetara nola eraman.
   
  • Berroa eta Arroboa artean, lursail publikoan, Berrotik Saroira doan pistaren ondoan dauden sastrakak garbitzea.
  • Aztertu egingo da egoera, eta horren arabera jardungo da.
En proceso 
  • Oharra helaraziko zaio Behemendi Landa Garapenerako Elkarteari, hura baita bide bazterrak garbitzeko arduraduna, hurrengo kanpainetan pista zati hori ere garbitu dezan.
  • Auto telegidatuen pista kentzeko eskatu dute, zaindu gabe eta ia abandonatuta baitago. Leku horretan, parking bat eta kirol-gune bat egitea proposatzen dute.
  • Pista hori kendu egingo da, eta kanpoko kirol-ekipamendu bat jarriko da.
En proceso 
  • Udala gaia aztertzen ari da.
  • Oinezkoentzako pasabide bat gaitzea bidegorritik sartzeko gunean, zubiaren ondoren.
  • Pasabide bat gaituko da harzolaz.
En proceso 
  • Bide hezkuntzako pistaren ondoko aparkalekuaren eta oinezkoek ibaia bidegorrirako noranzkoan gurutzatzeko pasarelaren artean, zoruren bat jarriko da, egungo bidea hobetzeko, lur naturalen gainean baitago eta euria egiten duenean lokaztu egiten baita.
  • Arbolak kimatzea Altzutik Errotazaharrerainoko espaloian, farolen argia kentzen baitute.
  • Kimaketa egingo da.
En proceso 
  • Mantentze inausketa da: joan den urtean egin zen, eta hurrengo kanpainan egingo da.
  • Eskatu dute auzo-bideak eskokatzeko makina ekain-uztailean pasa dadila bideak garbitzera.
  • Behemendi landa-zerbitzuen elkarteari helaraziko zaio eskaera, elkarte horrek egiten baitu lan hori.
En proceso 
  • Behemendi Landa Garapenerako Elkartea da bide bazterrak garbitzeko arduraduna, baliabideak arrazionalizatzeko eta lanak ahalik eta ekonomikoen ateratzeko. Andoain eta Irun arteko udalerriak biltzen ditu Elkarteak, eta Irungo Udala kideetako bat da. Bada, ezinezkoa denez gero lanak aldi berean egitea udalerri guztietan, bere garaian erabaki zenez, udaberri-udako kanpainan, sasiak garbitzeko makinak Andoainen hasten dira lanean, apiril edo maiatz aldean, eta Irunen eta Hondarribian bukatzen dute, abuztu edo irail aldean. Urte bakoitzeko eguraldiaren arabera, ordea, batzuetan, udalerri batzuetan, goizegi egiten dira lanak, eta belarra berriro hazten da udarako; beste batzuetan, berriz, hala nola Irunen, belarra nahi baino gehiago hazten da makinak iristen direnerako. Arazoaren berri emango zaio Behemendiri, ikusteko ea ba ote dagoen datak aldatzerik edo lanak beste nolabait kudeatzerik.
  • Zaborrak uzten dira Borda Txikiren eta autobidearen arteko bide zaharrean, hondakindegi bat da. Eskokatu eta garbitu beharra dago.
  • Pibote bat jarriko da zati horretan, ibilgailuak sartu ez daitezen, eta horrela ezingo dute materialik bota bertara.
Realizado 
  • Oharra helarazi zaie Txingudiko Zerbitzuei eta Gureak enpresari, sasiak garbitu ditzaten.

  • Lan horiek Gureak Berdeak egin zituen eta amaiera data 2018ko maiatza izan da

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Autobidearen bestaldean dagoen etxeak udalaren lursail bat dauka, bizilagun batek erabiltzen duena, eta arazoak sortzen dizkie ibilgailuei maniobretan.
  • Ez da inongo arazorik ikusi gai honetan.
   
  • Ispilua jartzea Telletxea aldeko bihurgunean, ikuspena hobetze aldera.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute egoera, eta eskatzen den ispilu hori jarri beharrik ba ote dagoen baloratuko dute.
Realizado
  • Eskatutako ispiluaren kokapen zehatza argitu du Meakako auzo-elkarteak: Olagaraitik errepide nagusira ateratzeko bidegurutzea, La Juanita jatetxearen parean eta Bide Hezkuntzako zentroaren parean.

  • Ikuskatu da, eta uste da komeni dela ispilua jartzea. Abisua eman zaio Hiri Mantentzeko Brigadari 2018ko irailaren hasieran.

  • Trafikoa mantsotzekoekin arazoak daude auzoan. Adierazi dute autobusak handik igarotzeak etxebizitzei eragiten diela, bibrazioak sortuz (19 zenbakikoa adierazten da bereziki). Eskatu dute hura kentzea edo trafikoa mantsotzeko irtenbideak jartzea, Arbeseko ikastetxe ondoan egin den antzera.
  • Aukera aztertuko da mantsotzekoak etxetik gehiago urruntzeko, oinezkoen pasabidea babesteko duten funtzioa galdu gabe.
En proceso 
  • Udal teknikariek jakinarazi dutenez, iradokitako banaketak ez luke lortuko pasabideko segurtasuna hobetzea.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Auzoan dauden Asiako liztor-habien hondakinak kentzea. Bizilagunek nekez joan daitezkeen tokiak daude.
  • Asiako liztor-habiak ikusi egiten dira neguan, arbolak hostoak galtzen dituztenean, baina ez dute arriskurik jendearentzat.
    Habi abandonatuak ez dituzte berriz erabiltzen hurrengo urtean, eta, denborarekin, zelulosaz eginak baitaude, desegin egiten dira; beraz, kendu beharrik ere ez dago urteko sasoi honetan.
  • Habietan bizi diren sasoietan (maiatza-ekaina artean sortzen dira, eta udazkenaren amaiera aldera uzten dituzte), Asiako liztor-habiren bat ikusten bada ezin duzu zirikatu edo zeure kasa kendu (Asiako liztorra ez da agresiboa bakean uzten bazaio), eta HAZ/010era deitu behar duzu; handik kudeatuko dute nola kendu behar den.
   

KULTURA ETA KIROLAK

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Kirol anitzerako pista bat egitea auzoan.
  • Toki bat gaitzea kirola kanpoaldean egiteko, orain auto telegidatuen pista dagoen tokian.
   
  • Auzo Sortzaileen programan sartzea izen bereko auzora sartzeko horma margotzea. Programa horretan sartzea bideragarria ez bada, eskatu dute udalak beste edozein ekimen gauzatu dezala jarduketa hori egiteko.
  • “Auzo Sortzaileak” programako hurrengo edizioetarako hautagaitza aurkezteko proposatu zaio auzoari. Programa horrek artelana eta auzolana konbinatzen ditu, eta badirudu oso egokia dela eskaera horri erantzuteko.

   

TXINGUDIKO ZERBITZUAK

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Borda Txiki ondoan dauden edukiontziak gehiago garbitzea.
  • Edukiontzian ingurua garbitzea eta hormigoizko oinarria egitea haren gainean jartzeko. Horrela, gerora erraztu egingo da garbitzea eta zikinkeria eta arratoiak saihestuko dira.
En proceso 
  • Lanak eginda daude dagoeneko.
  • Borda Txikiko edukiontzien ondoan dagoen lursaila garbitu beharra dago, arratoirik izan ez dadin.
 
  • Lanak eginda daude dagoeneko.
  • Edukiontzi bat jartzea kimaketa hondakin askokoa izaten denerako.
  • Ez da beharrezkoa ikusten.
  • Kimaketako hondakin-kopuru txikietarako Txingudi Zerbitzuek etxeko konpostatzaileak eskaintzen ditu, eta nola erabili azaltzen du (jarri harremanetan 900 119 384 telefonoan).
    Kimaketako hondakin ugariak Garbigunera eraman behar dira; handik kudeatuko dute konposta egiten espezializatuta dauden enpresetara nola eraman.
   
  • Adierazi dute 5. zenbakian edukiontziek ikuspena gutxitzen dietela oinezkoei.
  • Arazoa aztertuta, ez du irtenbide onik. Nolanahi ere, ahalik eta gehien doituko da edukiontzien kokapena.
Realizado  
  • Berroko edukiontziak ez dauka pedalik; eskuz irekitzekoa da. Aldatzeko eskatu dute.
  • Dagoenaren ordez, pedalez irekitzen den edukiontzi bat jarriko da.
En proceso
  • Lana eginda dago jadanik.
  • Eskatu dute Txingudiko langileek jakinarazi dezatela edukiontziak egoera txarrean daudenean, garbiketa bereziak egiteko.
  • Txingudiko Zerbitzuetako langile guztiei helarazi zaie jarraibide hori.
En proceso  
  • Edukiontzi marroia IRUN Txartelarekin irekitzeko sistema hobetzea. Esaten dute batzuetan huts egiten duela eta ezin izaten dela ireki, eta hondakindegi bihurtzen dela edukiontzien ingurua.
  • Hori hobetzen dihardugu.
Realizado  
  • Edukiontzietatik kanpoko zaborrak ez uzteko agintzen duten kartelak eskatu dituzte.
  • Ez da beharrezkoa ikusten. Argi dago zaborra edukiontzien barrura bota behar dela. Hori ez egitea, ez da gizalegez jokatzea.
   
  • Saneamendua aztertu beharra dago Siutzeko ikastetxean. Hobi septikoan jarioak egon litezke, Berroa aldera isurtzen direnak.
  • Arazo honen berri emango zaio Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari, egoera aztertu eta irtenbidea planteatu dezan.
En proceso 
  • Hobi septikoa eraikinaren instalazio partikularra dela jakinarazten da; dena den, zerbitzua lankidetzarako prest dago edozein kontsulta egiteko edo sor litekeen edozein zalantza erantzuteko.
  • Ur-hargune kopurua gehitzea auzoan. Bat parke aldean proposatzen da; beste bat, Olako zubi aldean, eta beste bat, Borda Txikiren ondoan.
  • Eskaera Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatera helaraztea, ur-hargune berrien beharrik ba ote dagoen baloratzeko.
No realizable
  • Gaur egun, inguru horretako hoditeriaren diametroa eta hoditeria mota direla-eta, ezinezkoa da Irunen homologatutako hidranteetako bat konektatzea. Hidrantearena baino diametro txikiagoa duen harguneren bat jar daiteke, baina inola ere ezin da katalogatu suteen aurka borrokatzeko elementutzat.
  • Erabiltzen ez diren uralitak eta hodiak kendu arrain-haztegi aldean.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak dagoeneko kendu ditu material arriskutsu edo kutsagarriak.
En proceso  
  • Udal arrain-haztegiaren paretan, diametro txikiko hodi bat dago, oso hustubide txiki bat sortzen duena, eta arazoak sortzen ditu.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatera helaraziko da arazoa, aztertu eta dagokin bezala jardun dezaten.
En proceso 
  • Lekua ikuskatu dute, eta ez dute aurkitu gorabeherak aipatzen duen hodia
  • Zaintza handiagoa hondakinak botatzen diren guneetan, jardunbide desegokiak izaten baitira.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari helaraziko zaio arazoa, hobetzeko zer egin litekeen aztertu dezaten.
No realizable
  • Txigudi Zerbitzuak praktika hauek kontrolatzeko baliabideak ez dituela adierazten du.

HIRIGINTZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Iberdrolaren lanek sortuta, Ibaira botatako "zaborra" garbitzea.
  • Egoera aztertu, eta, bidezkoa bada, zaborra kentzea.
En proceso 
  • Organikoki deskonposatzen ez den materiala kendu behar da gutxienez, edo ibilgua buxatzeko arriskua dakarrena.
  • Plano edo liburuxka bat prestatu eta hedatzea, baserriak eta establezimenduak identifikatzen dituen zenbakia jasoz.
  • Ibarla ezker eta eskuineko errepidearen norabideak batu ondoren egingo da. Hori ere bilera horretan eskatu dute.
En proceso 
  • Udalaren webguneko kale izendegian, Irungo baserrien izenak eta zenbakiak ageri dira. Paperezko kopia bat eskuratzeko, PDFra esporta daiteke, Irunen Bizi atalean (Kale izendegia > Jaitsi kale izendegia).

PARTE-HARTZEA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Auzo-elkartearen lokalak berritzea, hezetasun-arazoak konponduz.
  • Lokalaren azterketa teknikoa egitea, hobetzeko proiektu bat zehazteko, eta proiektu hori gauzatzeko kostua ebaluatzea.
pendiente 
  • Eraikinak Mantentzeko Zerbitzua, higiezinak hezetasun arazo larriak dituela jakinik, 2019an aurrekontua izateko esperoan dago, arazo horiek zergatik sortu diren jakiteko azterketa xehe bat egiteko eta haiek konpontzeko soluzio tekniko bat eta haren kostua zehazteko.

INFORMAZIO KORPORATIBOA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharra
  • Udalerriko kale-izendegitik kentzea Ibarlako Errepidearen eskuin aldeari eta ezker aldeari aipu egiten dion identifikazioa; orain Meaka (Ibarla Errep. Esk.) eta Meaka (Ibarla Errep. Ezk.) bezala azalduko dira, kale bakar gisa,  izen horrekin askoz gehiago identifikatzen baitira auzoko bizilagunak.

  • i kaleak batzeko prozesua egitea (biztanle-erroldan, Estatistikako Institutu Nazionalean eta beste erregistro ofizial edo kale-izendegietako operatibo batzuetan), kale bakar bezala "Meaka" geldituz zenbaki bikoitietarako zein bakoitietarako. Era berean jokatuko da Olaberria ezkerra eta eskuinarekin, egoera bera baita.
En proceso 
  • Izena aldatzeak zer-nolako ondorioak dituen aztertu dute udal zerbitzuek: aldatu beharreko datu base guztiak identifikatu eta identifikatu zer administrazio publiko, entitate, erakunde eta enpresari eskatu beharko zaien laguntza eta/ edo jakinarazi beharko zaizkien aldaketak. Hurrengo pausoa aldaketa erabakia tramitatzea eta aldaketa datu base guztietan modu koordinatuan egitea da, baita, aldi berean, aldaketa interesdun guztiei jakinaraztea ere.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52