Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Larreaundi  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : Larreaundi

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

LARREAUNDI

Eguneratzea 2016/02/25

HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Txabolismo arazoa Miguel de Ambulodi kalean, txakurrak eta zikinkeria dago.
  • Arazo hori IrunVira helaraztea, txabolismo arazoa horri begirako konponbideak bilatzeko.
  • Puianako ekobaratzeez baliatu behar da antolatu gabeko txabolismo arazoa arautzeko.
pendiente
  • IRUNVIra helarazi da Miguel de Ambulodiko txabolismo-arazoa.
  • Tamaina handiko zuhaitzak kentzeko eskatu da Francisco Javier kalearen ondoko etxebizitzetan zikinkeria eta molestiak.
  • Ez da bidezkotzat jotzen.
   
  • Santiago – Recondo bidegorrian komun publiko gehiago jartzeko eskatu da.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute komun publikoen egungo kokapena eta, baita instalatutako sarea handiagotzeko beharrik ote dagoen ere.
Realizado
  • Zerbitzu teknikoek azterketa egin dute, eta jakinarazi dute egungo 12 komun-kabinak alokatzeko, jartzeko, zaintzeko, mantentzeko eta garbitzeko egungo kontratua 2014/11/15ean hasi zela, 4 URTETARAKO. Beraz, ez da planteatzen kabina-kopurua gehitzerik 2018/11/16ra arte. Iradokizuna jaso dute, gero gainerako komun-eskaerekin batera aztertzeko.
  • Olaberria auzoko Zamora baserrirako errepidea hobetzeko eskaera eginda (oso egoera txarrean dago).
  • Erabilgarritasun ekonomikoaren arabera egingo da, kostu handiko jarduketa delako.
Pendiente
  • Aurrekontu-zuzkiduraren zain.
  • Prudencia Arbide kaleko garajeetan arazo bat dago, aldapan daudelako eta bertan jasotzen direlako kanpoko azalera handi baten euri-urak, eta bonben bidez atera behar da.
  • Obra eta Hiriko Mantentze-lanetarako udaleko zerbitzura helarazi da arazo hau aztertzeko eta eskumena pribatua edo publikoa ote den erabakitzeko, eta behar izanez gero, konponbidea emateko arazo horri.
Realizado
  • Udal zerbitzuek aztertu ondoren, jakinarazi dute partzela pribatua dela. Eraikinaren udal lizentzia baldintzatuta eman zen bere garaian; hain zuzen, barnean jasotako uren ponpaketa jabekideen kontura izango zela. Aukera dago irtenbide tekniko hori hobetzeko, baina era pribatuan egin behar da.

 

  • Iñigo de Loyola kaleak ez du irteerarik eta auzoaren erdialdean dagonez, oinezkoentzako izaera duela uste dut (betiere garajeetarako sarbidea errespetatuz). Horretarako, aipatutako kalea berriz urbanizatzea proposatzen dut, aparkalekuak kenduta, auzoko bizilagunak elkartzeko tokia izateko.

    Konponbideak eskatu dira Iñigo de Loyola kaleko patioetan sartzeko eskaileretarako.
  • Kalearen baterako azterketa bat egingo da, eta kaleko patioetan sartzeko eskaileretarako arazoa bereziki hartuko da kontuan.
Pe
  • Aztertzeko dago
  • Prudencia Arbide, Jesus eta Eguzkitzalde kaleen artean pasabide bat egiteko eskatu da; oinezkoak bertako gune berdetik pasatzen direnez, belarrik gabeko zerrenda lokaztu bat atera da toki horretan. Estetikoki itsusia da eta ez da praktikoa beti lokaztuta dagoelako y jende guztia ezin delako hortik pasa. Zerrenda gero eta lodiagoa da hortik pasatzen direnak belarra dagoen tokia hartzen duten neurrian, lokatza irristakorra delako. Eskailera estu batzuk egiteko proposatzen dut, hortik arazorik gabe pasatzeko, baina gune berde handirik kentzen ez dutenak.
  • Jesus eta Prudencia Arbide kaleean artean planteatzen den oinezkoentzako lotura ezin da orain egin lurzoru pribatuez baliatuz egin behar litzatekeelako.

    Bestalde, igogailu berriak konpontzen eta errazten du Alde Zaharra El Pilar ikastetxearekin eta Señor de Aranzate kaleen arteko loturan dagoen irisgarritasun arazoa.
   

 

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Mirarietako Amaren kalean dagoen ikastetxe-autobus geltokia: Ez da irizten kokapen egokian dagoenik.
  • Desadostasuna dago iritzi horrekin. Ikusten da proiektuak era egokian ezarri zuela kokapen hori umeen segurtasunari lehentasuna emateko.
   
  • Mirarietako Amaren kalean galtzadan abiadura moteltzeko gailuak jartzeko eskaera egin da (Santiago kalean jarri berri direnen antzekoak).
  • Oinezkoentzako gaineko pasabideak jartzeko aukera dago, Santiago kalean jarritako modeloaren arabera.
Pe
  • Eskaera jasotzen da gai horretako gainerako jarduketekin batera aztertzeko eta gero “Arkitektura-oztopoak kentzea 2016” programaren kargura egikaritzeko.
  • Abiadura kontrolak egiteko edo abiadura moteltzeko gailuak jartzeko eskatu da Olaberriako errepidean, gauean erabiltzen den gehiegizko abiadura dela eta.
  • Errepide horren eskumena Aldundiarena da eta, beraz, Ertzaintzari dagokio toki horretako abiadura kontrolatzea.

    Kexa hau Ertzaintzara helaraziko dugu, behar diren kontrolak egin ditzaten.
Pe
  • Kexa hau Ertzaintzara helarazi da, behar diren kontrolak egin ditzaten.
  • E-25 autobusak ordu-kontrol geldialdia erabiltzaileek irisgarritasuna duten toki batean egiteko eskatu dute.
  • E-25 linea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da (Ekialdebus).

    Arduradunekiko harremana egin da eta adierazi da eskari horri ezin zaiola baizkorik eman autobusak San Jose Obrero kalean egiten duen ordu-kontrol geldialdia ez delako egiten pasabide guztietan eta handik metro gutxitara dagoelako E-25 lineako Larreaundiko geraleku ofiziala.

    Ez da bideragarria toki horretara lekualdatzea erregulazio geldialdia galtzadan egiten delako (trafikoa moztuko litzateke), ezta geraleku ofiziala San Jose Obrero kalera, bertan aldaketa batzuk egiten direlako Urdanibia plazaren inguruan egiten diren jarduerak direla eta.
   
  • Informazioa auzoko autobusaren markesinetan jartzeko eskatu da lineen eta ibilbideen gaineko informazioarekin
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • Garraio publikoaren gaian informazioa berritzen ari da (ordutegiak eta ibilbideak) markesina guztietan. Gainera, maiatzaren 31n, erabiltzaile guztien aukeran jarri da APP IrunBus.

    Aplikazio horrek informazioa ematen du denbora errealean lineen, geltokien eta autobusen egoeraz, gorabeherei buruzko informazioaz, ...

  • Arkitektura mugak kentzea espaloietan, gurpil-aulkiak erabiltzen duten pertsonen mugikortasuna areagotzeko.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.

    Hirian oraindik dauden arkitektura mugak kentzeko plan orokor bat garatzen ari da.
Pe
  • 2016rako udal aurrekontuan zuzkidura bat sartuta dago “Arkitektura-oztopoak kentzeko”. Gai honetako jarduketak aurretik beharrak aztertuta egikarituko dira..

  • Aparkatzeko tokiak egokitzea hala egitea posible den tokietan, eta ez egitea parkeak eta lorategiak bakarrik tokiren bat libre geratzen denean.
  • Auzoan aparkatzeko toki gehiago egiteko aukerarik ez da ikusten.
   
  • Adierazten du San Juan plaza berrurbanizatzeko obrak auzoan nahigabea eragin duela, auzoan ibilgailuan sartzeko edo bertatik ateratzeko eginarazten dituen ibilbideak direla eta.
   
  • Oinezkoentzat egiteko erabakiaren arrazoia zera da, udalak hiriaren jarduera ekonomikoa eta soziala bultzatzeko helburua duela, eta San Juan aldea eremu berezi eta bizikidetzarakoa bilakatzea.

 

HIRI SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Kexa bat egin da bizikidetza arazoak direla eta (molestiak gauean, suntsitzeak, zikinkeria eta abar) eta horien kausa dira Iñigo de Loyola kaleko 15 eta 17 zenbakietan dauden gazteen lokalak.
  • Udala ahalegin handi bat egiten ari da Udaltzaingoaren jarduketak Hirigintza Arloarekin eta Gazteria Zerbitzuarekin arazo hori batera konpontzeko, gazteen lokalekin abian jarri den bitartekaritza zerbitzuaren bidez. Zerbitzu honek konponbide bat eman nahi die portaera arazo horiei.

    Elkarrizketaren bidez ezin bada konpondu, lokala itxiko da, eta hori egin izan da bitartekaritzarekin ez denean emaitzarik lortu.
Pe
  • Udaltzaingoak jakinarazi du lau bisitaldi egin direla auzokoek eskatuta, 2015eko urritik abendura. Agenteek ez dute antzeman ez eragozpenik ez zaratarik. 2016an, maiatzera arte, Udaltzaingoak 30 esku-hartze egin ditu, eta haietan ez da eragozpenik erregistratu. Gazteria Departamentuaren errekerimenduz, harremanetan jarri dira 23an irekitako beste lokal berri batekin, jakinarazteko Gazteria Departamentuko bitartekaria joango dela lokalak erabiltzeari buruzko protokolora atxikitzeaz informazioa ematera, eta ez dute inolako eragozpenik agertu horretarako.

  • Txipa edo maskotak identifikatzeko beste sistema bat jartzeko eskatu da, eta ez bakarrik txakurrei.
  • Animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko Udal Ordenantzan katuak txipaz identifikatzeko aukera ematen du jabeek horretarako interesa badute; dena den, derrigortasuna Eusko Jaurlaritzak bakarrik erabakitzen du, eta txakurrentzat bakarrik da derrigorrezkoa.
   
  • Kexa bat egin da uxoek eragiten duten arazoagatik, zikinkeria sortzen dutelako teilatuetan, besteak beste.
  • 2015eko Aurrekontu Parte-hartzaileetan azterketa egitea onartu zen antzutzea bideragarria ote den ikusteko.

    2015eko urrian esleitu zitzaion azterlana Plaiaundi Albatari Klinikara, 2.178 €-ko zenbatekoarekin. Azterlanak proposatzen dituen konponbideek 20.000 €-tik gorako gastu bat dakarte. Kopuru hori ez da esleitu 2016ko Udal Aurrekontuan eta ez da sartzen Herritarren Segurtasuna eta Bizikidetza Arloko aurtengo lehentasunen artean.
   

 

HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA / BIDE-GARBIKETA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Txumi-Erreka eta San Francisco Javier kaleen artean dauden etxeak. Txakur gorotzak daude gune berdeetan, eta usain txarra darie.
  • Udala kontzientzia hartzeko kanpaina ugari egiten ari da agente zibikoen eta komunikabideen bidez; gainera, Ordenantzan ezartzen diren isunak aplikatzen ari da txakurren jabeek dituzten aztura desegoki horiek desagerrarazteko.
   
  • Kexa bat egin da garbitzeko gailuak erabiltzeagatik eta horien ordez, eskuzko garbiketaz ordezkatzeko eskatu da.
  • Une honetan haize-makinak eta beste makina batzuk isilagoak diren garbiketa-ekipoez ordezkatzea aztertzen ari da.
Pe
  • Kale-garbitzeko makinen ordez eskuz garbitzea ez da bideragarria ekonomikoki. Hala ere, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko asmoz, haizagailu elektrikoak erabiltzen hasi berri dira, lehengo gasolinazkoak baino isilagoak baitira.

 

GIZARTE ONGIZATEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Adinekoen Egoitza handiagotzeko eskatu da. Egoitza mantentzeko eskatu da, nahiz eta Irunen beste berri bat egin.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena da.

    Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik etengabe eskatzen ari zaio Aldundiari egoitza plaza berriak lortzeko Irunentzat.
   

 

HEZKUNTZA ETA GAZTERIA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Eguzkitza BH Ikastetxeko parkeak eskola ordutegitik kanpo erabiltzeko eskaera egin da auzokoek erabil dezaten (orain hesia itxita dago) Lurzoru xede horretarako laga zela adierazi da.
  • Lehen mailako ikastetxeetako patioak erabilpen irekia egiteko plan bat du Udalak, baina hori ez da gertatzen Bigarren Mailakoekin (hori da Eguzkitza BH Ikastetxearen kasua), horien eskumena Eusko jaurlaritzarena da eta.
   
  • Kexa bat aurkeztu da Eguzkitza ikastetxe berriko patio estalian umeen jolasek eragiten dituzten molestiak direla eta.
  • Kexa hori ez da partekatzen. Udaletik ulertzen da kalean jolasteak eta horrek berekin dakarren sozializazioa erabat osasungarria dela umeen garapen pertsonalerako.
   
  • Aisialdirako gune estaliak eskatu dira gazteentzako jarduerak garatzeko (ludotekak eta aisialdiko heziketarako guneak)
  • Aisialdirako gune berriak aurreikusten dira Palmera-Montero Zentro Zibikoan, zehazki, ludoteka bat.
Pe
  • Auzo-etxe berriaren erabilera sozialen aukerak eta bateragarritasunak aztertuta, erabaki da gune horretan ludoteka berri bat irekitzeko konpromisorako tokirik egokiena ez dela zentro hori, baizik eta Arbes aldeko beste lokal bat; eta horretarako kudeaketak egiten ari dira. .

 

HIRIGINTZA ETA BARATZEAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Udal araudi bat eskatu da etxolen instalazioa eta hiriko baratzeak arautzeko.
  • Irungo Udala ordenantza arautzaile bat lantzen ari da Puianako aisialdiko ekobaratzetarako, zeinak lurzoru publikoan gauzatzen ari baitira. Kanpoaldean edo lur marjinaletan instalatzen diren baratzeetarako ez dago araudi espezifikorik egoterik, baina Udalean esku-hartzea planteatu da gabeziak antzematen diren kasuetan, hirigintza araudiek xedatzen dutena aplikatuz eta betiere proportzionaltasun eta interes orokorreko irizpideekin jokatuz.
   

 

UDALEZ KANPOKO ESKUMENEI BURUZKO KUDEAKETAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Ibilgailuak hirian sartzeko errepideak hobetzeko eskaera egin da, A-8ren liberazioa eta sarbide berriak egitea Aldundiarekin gestionatuz.
  • Gipuzkoako Aldundiarekin A-8rekiko lotura berri bat gestionatzen ari da Katea eta Behobiaren artean, Txenperenearen parean, baita Hego Saihesbidea ere.
Pe
  • Ekainaren 1ean, akordio bat lortu da Foru Aldundiarekin Hego Ingurabidea eta Oñaurre gunearen parean A-8rako sarbide berria egiteko.
  • Kexa bat aurkeztu da Iberdrolaren transformadore bat dagoelako Mirarietako Amaren kaleko lokal batean. Kezka adierazi da segurtasun arrazoiengatik eta bertan egiten diren mantentze lanek eragiten dituzten molestiengatik.
  • Transformadore horren egoerari buruzko azterketa bat egingo dute Hirigintza Arloko teknikariek eta Iberdrolari errekerimendu bat egingo zaio transformadore horrek hutsuneren bat edukiz gero, edo, beste kokapen batera lekualdatzeko eskatuko da.
Pe
  • MT/BT Transformazio Zentroak zerbitzu-azpiegituren erabilera gisa hartzen ditu Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak, eta baimenduta dago bizitegi-erabilerako partzeletan jartzea. Azpiegitura horiek eraikinen sustatzaileek egin zituzten, alde horretako etxebizitzetara elektrizitatea hornitzeko, eta nahiko zabalduta daude hirian. IBERDROLA enpresari dagokio Transformazio Zentroa mantentzea eta zaintzea. IBERDROLA enpresari jakinaraziko zaio segurtasun-arrazoiak direla-eta auzokoek duten kezka, eta kexa ere helaraziko zaie mantentze-lanak egin bitartean sortutako eragozpenengatik.

 

AUZOARENTZAKO EKIPAMENDUAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Lokal gehiago edukitzeko aukera planteatu da, bertako Auzo Elkarteari lagatzeko, jarduera programa handiagotzeko, kontuan izanik gaur egun elkarteari lagatako lokala txikia delako. Lehengo Haurreskolaz galdetu da bereziki.
  • Bertako Auzo Elkartearekin aztertuko da Udalak lagatako egungo lokala handiagotzeko aukeraren bat ote dagoen, edo, bestela, azalera handiagoko beste lokal bat edukitzeko aukerak baloratuko dira.
Pe  

PARTE-HARTZEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Iberdrolako azpiestazioa Txenpereneara lekualdatu denez eta haurtzaindegiaren eraikinaren eraisketaren ondorioz, lurzati bat izango da bertan. Auzokideen arteko prozesu parte-hartzaileren bat egiteko proposamena egin da lurzatiaren erabilera aukeratzeko.
  • Prozesu parte-hartzaile bat egitea auzokideei entzuteko, toki horretako aprobetxamendurako adostasunik handiena lortzeko.
Pe  

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52