Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. L. EZKURRA
    Harmugarrieta Kalea, 9
    T. 943627342

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Dunboa # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Dunboa

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

DUNBOA

Eguneratzea 2016/05/26

HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak Egoera Konpromisoak
  • Arbolak handiak direlako eragozpenak daude Poxpologile kaleko 7an eta 10ean (pinu bat eta pago bat), eta beste hirugarren bat kale bereko 3ko atzealdean. Hainbat kexa erregistratu dira HAZen, horri dagokionez, adieraziz zikindu egiten dutela, txingurriak ekartzen dituztela eta leihoak jotzen dituztela haizea denean. Urtero kimatzea eskatzen da, edo ale txikiagoak landatzean haien ordez.
  • Auzoko arboladi osoaren berrazterketa integrala. Iritzia da bere garaian hirigunerako egokiak ez ziren arbolak landatu zituztela eta haien egoera azter dadin eskatzen da.
  • Azterketa bat egiten ari dira hiriko arboladiaren egoeraz, eta kentzen ari dira argi egoera txarrean dauden aleak.

  • Eragozpen bereziak sortzen dituzten aleen egoerak baloratuko dira, adierazten direnena kasu,, haiei ekiteko, bidezkoa bada.

Pe
  • Inausaldiarekin batera, eskaera Udaleko Lorezaintza Zerbitzuari helarazi, eta hura aztertzen ari da Zerbitzua.

    Eskaera aztertu, eta abisua helarazi zaio lorezaintzaren esleipena duen enpresari, bi pago inaus ditzan. Pinuari dagokionez, berriz, zedro bat omen da egiaz, arretarik behar ez duena.
  • Lore gehiago auzoan; lorategiek kolore gehiago izan dezatela.
  • Loreak landatzea auzoko leku batzuetan.
Pe
  • Eskaera Udaleko Lorezaintza Zerbitzuari helarazi zaio, eta hura aztertzen ari da Zerbitzua.

    Eskaera aztertu, eta abisua helarazi zaio lorezaintzaren esleipena duen enpresari, dagokionean eskaerari erantzun diezaion..
  • Espaloiak berritzea.
  • Une hauetan ez dago planteatuta Dunboarako berrurbanizazio-proiektu bat egitea.
 
  • Abisua udal-teknikariei helarazi, eta Udaleko Mantentze Brigadari agindu zaio lanak egiteko.
  • Baztango harrizko oinezkoen guneak aldatzea, beren egoeragatik eta iristakorrak direlako. Gunekako konponketa bat egin da, baina ez osoa. Konponketa integrala egiteko azterketa orokor bat egitea eskatzen da
  • Jarraitzea oinezkoen guneak pixkanaka hobetzen, azkenaldian egiten ari den bezala.
Pe
  • 2017ko otsailean dira esleitzekoak Osinbiribil argiztatzeko eta Pío XII inguruko argiztapena hobetzeko obrak, eta martxoan dira hastekoak.

  • Farolak jartzea N-1 errepidearen paraleloan doan bidegorrian.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • Eskaera Udaleko Lorezaintza Zerbitzuari helarazi zaio, eta hura aztertzen ari da Zerbitzua.

    Eskaera aztertu, eta abisua helarazi zaio lorezaintzaren esleipena duen enpresari, dagokionean eskaerari erantzun diezaion.
  • Txakurrentzako gune berriaren parean, farolak 50 metroko tartea dute batetik bestera. Bi farola bakoitzeko beste bat jartzea eskatzen da, gune batzuk ilun samar geratzen baitira.
  • Ez da bidezkotzat jotzen.
 
  • Abisua udal-teknikariei helarazi, eta Udaleko Mantentze Brigadari agindu zaio lanak egiteko.

  • Picnic mahairen bat jartzea Oxinbiribileko Parkeko urpetzen ez diren guneetan.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • 2017ko otsailean dira esleitzekoak Osinbiribil argiztatzeko eta Pío XII inguruko argiztapena hobetzeko obrak, eta martxoan dira hastekoak.

  • WC publiko bat jartzea bidegorrian.
  • Aztertu egingo da WC publiko gehigarri bat jartzea Azken Portu - Behobia oinezkoen pasarela berriko ibilbidearen erdi aldean.
Pe
  • Udal-teknikariei helarazi zaie abisua, azterketa egin dezaten urpean geldi daitezkeen lekuetan jarri aurretik..

  • Haur-parkea berritzea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • Inguruan ez dago hornikuntza- eta saneamendu-hargunerik.  Hala ere, udal-teknikariei helarazi zaie abisua, azterketa egin dezaten, kontuan izanik Azken Portu eta Behobia arteko pasealekuaren eta bidegorriaren lehenengo faseko lanak egingo direla..

  • Asfaltoa berritzea egoera okerrenean dauden auzoko kaleetan.
  • 2016ko urteko Asfaltatze Planean sartutako Dunboako kaleak asfaltatuko dira.
Pe
  • 2016ko asfaltatze-kanpainaren lehenengo fasearen barruan, Ramon Iribarren kalea eta Osinbiribildik Dunboara sartzeko tarteak asfaltatu dira.

    Bigarren fasean, 2017ko apiriletik maiatzera bitartean, Erlaitz kalea asfaltatzeko lanak eta, batetik, Dunboa kalearen eta Aixin-Zolua ibilbidearen eta, bestetik, Nafarroa hiribidearen arteko bidegurutzeak asfaltatzeko lanak dira egitekoak.

  • N-1ean jarritako pantaila akustikoei buruz, huntza jartzea moztu diren arbolak zeuden gunean.
  • Horren bideragarritasuna aztertuko dute Udal Zerbitzu Teknikoek.
Pe
  • Udal-teknikariei helarazi zaie abisua, Dunboara ematen duen aldeko pantaila akustikoetan huntza jartzeko aukera azter dezaten.

  • Salbamenduko gailu batzuk jartzea Dunboa kanalaren gaineko zubian, eroriren bat gertatuz gero ere.
  • Horren bideragarritasuna aztertuko dute Udal Zerbitzu Teknikoek
Pe
  • Gipuzkoako Kosta Zerbitzu Probintzialaren eskumena da, zeina Ingurumen Ministerioaren mende dagoen.

 

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak Egoera Konpromisoak  
  • TAO gunearen arazoa bertan bizi ez diren auzoko merkatarientzat.
  • Autonomoentzako TAO txartel espezifikoak eta FICOBAko doako parkingak eskaintzen dituen aukerak gogorarazten dira.
Pe
  • Parkimetro pertsonalaren tarifa erabiltzeko moduan dago, etxez etxeko zerbitzuak ematen dituzten profesionalentzat eta automobilaren sektorearekin lotutako lantegien titularrentzat.  Era berean, gogoan izan FICOBAko parkinga doan erabiltzeko aukera dagoela.
 
  • Bigarren TAO egoiliar-txartela eskatzea, nahiz eta kostu handiagoa izan, ibilgailu bat baino gehiago dituzten etxebizitzetarako.
  • Ezin da bete eskaera hori.
    Etxebizitza bakoitzeko gutxienez ibilgailu batek aparkatu dezan bermatu behar da.

     

 

HIRI SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak Egoera Konpromisoak
  • • Bizikidetzako eta ordena publikoko arazoak, ijito etniakoek sortuak, Pelegrin de Uranzu kalean. Herritar batek aurkeztutako gutuna.
  • Eskaera honen azterketa espezifikoa Alde Zaharreko “Alkatea auzoetan” bilkurara helaraziko da.
    Hala ere, une hauetan, bizikidetza-arazo hau lantzen ari dira udaleko zenbait departamentutan

   
  • Txakur-kaken arazoa Pilar kaletik Santiago kalerako lorategietan.
  • Arazoak Istillaga plazan, gizabidez jokatzen ez duten pertsonek sortuak, beren txakurrek atarietan egiten baitituzte beren beharrak eta ez dituzte jasotzen. Baita larunbatetako boteiloiagatik ere, bizilagunei eragozpenak sortuz, zikinkeria asko utziz eta hormetan pintadak eginez, baita pilotalekuan ere. .
  • Zaindu eta salatu egingo dira ekintza horiek.
Pe
  • Zaintza zorrotza izaten ari da: kexak iritsi dira, eta mandatua eman zaio Poliziari, goizeko txandetan lehenengo orduan arazoa konpontzeko bisitak egiteko. Bi astetan jarraian, ez da detektatu txakur askerik inguruan.
    50 aldiz esku hartu da inguruan: 31, ofizioz, eta, gainerakoan, auzotarren eskariz. Horren ondorioz, dagozkion ikuskapen-aktak egin dira hiru aldiz.

    Egun, kontrolatu egiten ari dira arazo hori, baita frontoia desordutan erabiltzeagatik sortzen ari dena ere.
  • Eskatzen da Udaltzaingoko bizikletako agente-brigadak gizalege-arazoetan ardaztea eskatzen da (txakur solteak, gorotzak jasotzea, etab.).
  • Bizikletan patruilatzen duten udaltzainek agente gisa berezkoak dituzten herri-segurtasunaren gaiko eginkizun guztiei erantzun behar dire, aipatzen diren gizalege-arazoak barne.
Pe
  • Hasieratik, bizikletaz patruilatzen duten agenteek atal honetan proposatutako egitekoak dituzte egokituta, besteak beste.

    Idatziz jasotako gorabeheren arabera eta haiek esandakoaren arabera, agenteok Osinbiribileko parkean bakarrik ikusi dute ez dela betetzen animaliak edukitzeko ordenantza; ohartarazi egin dituzte txakurren jabeak, Guau parkera iritsi bitartean txakurrak aske izateagatik.

 

EKONOMI SUSTAPENA, PLAN ESTRATEGIKOA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak Egoera Konpromisoak
  • Erromes plazako bizilagunek kezka agertu dute, aurtengo edizioari begira, iaz Erromatar Azokak plazan sortu zituen arazoengatik. Adierazi dute, plaza azpian garajeak egonik, ezin dela onartu hainbeste furgoneta egotea haren gainean, eta gaueko zaratak eta eragozpenak ere saihestu egin behar direla. Bizilagunen laguntza eskaintzen da jarduera horiek hobeto antolatzeko eta plaza zaintzeko.
  • Ekonomi Sustapeneko Udal Departamentutik, dagoeneko kolaboratzen ari dira bizilagunekin, jarduera hori alde guztientzako asegarri gerta dadin.
Pe
  • Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko Bulegoak hitzordua egin zuen auzotarrekin Dies Oiassonis ospatu aurretik. 2016an, ibilgailu bat ere ez zen sartu Erromes plazan: zamalanetarako gune bat egokitu zen plazaren ondoan. Ildo beretik, Erromatar Zirkua muntatzeko ibilgailuak Dunboako kanaletik sartu ziren frontoira, eta, horrela, ez zuten garajeetatik sartu behar izan.

 

UDALEZ KANPOKO ESKUMENEI BURUZKO KUDEAKETAK

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak Egoera Konpromisoak
  • Kexak, N-Iean jarritako pantaila akustikoen motagatik. Adierazten da etxebizitzen parean material gardena jarri behar zela, egungo hormak sortzen duen eragina ez sortzeko. Aldatzea eskatzen da, haren goialdeko zati erdian material gardena jarrita, argi gehiago eta ondorio ez hain agresiboa lortzeko
  • Eskaera Bidegira helaraziko da.
Pe
  • Helarazi egin da eskaera.

  • Bidasoa ibaia dragatu beharra dagoela adierazten da, uholde-arriskua baitago.
  • Kanaleko hondoa garbitzea. .
  • Eskaera horiek URA Uraren Euskal Agentziara eta Kostetako Departamentura (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren mendekoa) helaraziko dira..
Pe
  • Helarazi egin da eskaera.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52