Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Belaskoenea # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Belaskoenea

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

BELASKOENEA

Sesión realizada el 28/04/2016

HIRI MATENTZEA / LOREZAINTZA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak EGOERA OHARRAK
  • Alboko itxitura bat jartzea auzoko ikastetxeko jolastokiaren estalkian.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • 2016ko amaieran enkargatu ziren BELASKOENEA HLH ikastetxeko patioko estalkiaren alboko itxitura. Obra horiek gauzatzen ari dira eta partzialki itxiko dira 2,5 metroko alturaraino estalkiaren bi albo, euria ez sartzeko estalkiaren azpian haizea dabilenean.
  • Ikastetxearen ondoan dagoen arbola baten egoera aztertzea (Marinel kalea), itxura denez lehortuta baitago, eta agian, kendu egin behar da, segurtasunagatik.
  • Eraikinetatik oso hurbil dauden arbola handien arazo orokorra; kimaketa egin beharra. •
  • Elizaren inguruan eragozpenak sortzen dituzten arbola handiak .
  • Lorezaintzako Zerbitzuak azterketa orokor bat egingo du auzoko arbolen egoeraren inguruan eta planteatzen diren arazo zehatzen inguruan.
Pe
  • Azterketa egon ondoren, oharra bidali zaio lorezaintzaren mantentzeaz arduratzen den enpresa esleipendunari, eskatutakoa egiteko. Lanak 2017/02/07an egin dira.
  • Baranda erdoildua, Auzolan kalean, Olagizon kalearekiko izkinan; mantentze-lana egin beharra.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • Mantentze-lanetarako udal langileen talderi pasa zaio oharra lan horiek egiteko, 2017ko ekitaldiaren kargura.
  • Espaloiak konpontzea Baleazale kalean, baldosak egoera txarrean daude eta.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei aipatutako kalean, Euskotren entitatearen jabetzako lurzoruetan aurreikusitako jarduketa bat datorren aurretik konprobatzeko.
  • Espaloia zabaltzea Baleazale kalean, eta espaloia beheratzea zebra-pasabidean, mugikortasuna errazte aldera.
  • Espaloia beheratzea.

    Espaloia zabaltzeko, Euskotrenekin gestioak egin behar dira, garraio-operadore horren lursailak erabili behar baitira horretarako.
Pe
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei aipatutako kalean, Euskotren entitatearen jabetzako lurzoruetan aurreikusitako jarduketa bat datorren aurretik konprobatzeko.
  • Baleazale kalean eserlekuak jartzea eskatzen da, espaloia estua izan arren.
  • Egitea, betiere espaloia zabaltzeko Euskotrenen baimena lortzen bada.
Pe
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei aipatutako kalean, Euskotren entitatearen jabetzako lurzoruetan aurreikusitako jarduketa bat datorren aurretik konprobatzeko.
  • La Salle ikastetxearen ondoan (Arturo Campion kalea)  eta Armagile kalean eserlekuak jartzea.
  • Bideragarritasuna aztertzea, jartzeko tokirik badagoen ikusteko.
Pe
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei, aztertzeko.
  • Marinel kaleko berdeguneak hobetzea, txakurrek beren beharrak egiteko baino erabilera gehiago izan dezaten.
  • Ez da beharrezkoa ikusten.
   

 

HIRI MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak EGOERA OHARRAK
  • Auzo osoan TAO ezartzeko eskaera, egungo gunea zabalduta, auzokoak ez direnek alde horretan aparkatzen baitute Topoa hartzeko eta arazoak sortzen dira.
  • Gogoeta-prozesu bat egitea, auzoko auzo-elkarteak dinamizatuta, TAO jartzearen abantailak eta eragozpenak aztertzeko.
Pendiente
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei, aztertzeko.
  • Aparkatzeko arazoak Olagizon kalean, tamaina erdiko ibilgailuak aparkatuta egoten baitira, eta garajearen irteeran ikuspena zailtzen dute. Gutxienez ispilu bat jartzea eskatzen da, garajetik segurtasunez irtete aldera. HAZen abisu bat erregistratu dutela adierazi dute.
  • Udala arduratzen da ikuspenerako ispiluak jartzeaz, betiere haien beharrak erabiltzaileei orokorrean eragiten badie, hau da, bide publikoen arteko bidegurutzeetan edo sarbideetan. Eskaera hori Olagizon kaleko bizilagunen komunitatearen erabilerarako bakarrik da, eta, beraz, komunitate horri legokioke ispilua jartzea.

    Komunitate horrek ispilu hori jarri nahi badu, aurretik obra txikirako eskaera aurkeztu behar du HAZen. Horren ondoren, onargarria den aztertuko litzateke, eta, hala balegokio, dagokion obra-lizentzia emango litzateke, eta komunitateak hartu beharko luke bere gain, esan bezala, eskatutako jarduketaren kostu ekonomikoa.licencia de obra, asumiendo la comunidad, tal y como se ha dicho, el coste económico de la actuación solicitada..

   
  • Abiadura murriztekoak jartzea Topoaren kurbaren parean.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek horren bideragarritasuna/egokitasuna aztertuko dute.
Pe
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei, aztertzeko.
  • Irteera adierazteko geziak jartzea Gabarrari plazatxoaren ondoan.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek horren bideragarritasuna/egokitasuna aztertuko dute.
Pe
  • Gabarrari plaza berrurbanizatzeko proiektua  erredaktatzea aurreikusita dago 2017an zehar. Oharra pasa zaie udal teknikariei, egoerari buruzko aurreko azterketa bat egiteko.

  • Orientatzeko seinaleztapena eskatzen da, Landetxa -> Erdigunea norabidean bizikleta-erreitik zirkulatzen duten bizikletek errei horretatik jarrai dezaten Elizatxo hiribidearen bestaldera pasata, La Salleren parean, espaloitik zirkulatzea saihestuz.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek horren bideragarritasuna/egokitasuna aztertuko dute.
Pe
  • Eskaeran jaso diren portaerak badaudela egiaztatu da.

    Oharra pasa zaie udal teknikariei, seinalea jarri aurretik azterketa bat egin dezaten.
  • Arriskugarritasuna, Elizatxo hiribidean jarritako semaforo berria dela eta. Istripu batzuk gertatu direla esan dute.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek egoera aztertuko dute.
Pe
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei, ezbehar-kopuruari buruzko aurreko azterketa bat egin dezaten.
  • Olagizon kalearen eta Arturo Campión kalearen arteko bidegurutzean, piboteak jartzea espaloi gainean aparkatzea galarazteko, ikuspen-arazoak saiheste aldera.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei, mutiloiak ezarri  aurretik azterketa bat egin dezaten.

  • Bolardoak jartzea Marinel kalean. Piboteak jartzea ikastetxe aurreko bakoitien espaloian, aparkatu ez dadin.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pe
  • Oharra pasa zaie udal teknikariei, mutiloiak ezarri aurretik azterketa bat egin dezaten.

 

HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA / BIDE GARBIKETA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak EGOERA OHARRAK
  • Arturo Campión kale aldean arratoi-garbiketa egitea.
  • Abisua helaraziko zaio Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari.
Pe
  • Mankomunitateak Belaskoeneara igorri du arratoiak hiltzen dituen enpresa.

 

UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak EGOERA OHARRAK
  • Arazoak daude Ferli lokal zaharrean; errumaniarrek okupatuta dago, eta zikinkeria eta eragozpenak sortzen dira.
  • Jabeekin harremanetan jarriko gara, egoera horri irtenbidea bilatzeko.

    Gainera, maiz ibiliko dira patruilak handik, alde horretan bizikidetza bermatzeko.
Pe
  • 2016ko abendutik hutsik dago pabiloia. Inork ez du okupatu.

HIRIGINTZA ETA INGURUMENA

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak EGOERA OHARRAK
  • Arazoak daude Ferli lokal zaharrean; errumaniarrek okupatuta dago, eta zikinkeria eta eragozpenak sortzen dira.
  • Jabeekin harremanetan jarriko gara, egoera horri irtenbidea bilatzeko.
Pe
  • Hirigintza eta Ingurumen Arloaren Ebazpenaren bidez, Gobaraginen kaleko 8.ean kokatutako eraikinaren jabeari agindua eman zaio aipatutako pabiloian sartzea ahalbidetzen duten toki guztiak ixteko eta hormatzeko, eta eraikinaren barrukoa zein kanpokoa garbitzeko ere bai.

    2016ko abendutik hutsik dago pabiloia. Inork ez du okupatu.
  • La Palmera fabrikak sortzen duen zarata, gauez lanean ari direnean; bizilagunei atsedena galarazten diete. Auzo-elkarteak enpresari jakinarazi dio, baina enpresak ukatu egiten du arazoa dagoenik. Zarataren neurketa egitea eskatzen da.
  • Egoera aztertuko da, eta balizko neurri zuzentzaileak planteatuko dira.
Pe
  • Irungo Udalak duen zarata maparen arabera, Eurotools (Palmera) lantegiak eragiten duen zaratak ez du eraginik  Belaskoeneko bizitegi-gunean; izan ere, eremu horretan dauden pabiloi guztiek pantaila akustikoaren funtzioa betetzen dute.

UDALEZ KANPOKO ESKUMENEI BURUZKO KUDEAKETAK

Eskaerak Konpromisoak eta oharrak EGOERA OHARRAK
  • EuskoTrenek alde horretan egindako garbiketa eta kimaketaren ondoriozko hondakin guztiak kentzea, geltoki ondoko gunean utzi baitituzte (38aren parean).
  • Geltokiko horma egoera txarrean dago. Konpontzeko eskatzen da.
  • Arbola dago EuskoTrenen lurretan, udal gordailutegiaren parean, eta eragozpenak sortzen ditu.
  • Topoak sortzen dituen zaraten arazoa; azkenaldian gehitu egin dira gauez ere. Eragozpen hori murrizteko neurriren bat jartzea eskatzen da, bereziki irailetik aurrera aurreikusi den maiztasun-handitzearen aurrean.
  • Euskotrenen baimena bere jabetzako lursaila erabiltzeko, Baleazaleak kaleko espaloia zabaltzeko.
  • Eskaera horiek guztiak Euskotreni helaraztea, dagokion bezala landu ditzaten.
Pe
  • Hau da Euskal Trenbidea Sareak emandako erantzuna:
    Lehenengo bi puntuetarako, beren gain hartzen dute horiek egitea.
    Eragozpenak sortzen dituen zuhaitza ez dago Euskotrenen lurzoruan. Proposamen hau aztertzen ari da Irungo Udaleko Lorezaintza Zerbitzuan.
    Zaraten arazoari buruz, www.ets-rfv.eus  webgunean argitaratutako Zarata Mapa eta Ekintza Plana Euskotrenek igorri ditu. Bertan, Belaskoenea ez da agertzen lehentasunezko jarduketa-eremu gisa  (65 dbA egunez eta  55 dbA gauez)

    Espaloia zabaltzeari buruz, Informazio grafikoa eskatu da.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52