Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    F. ECHEVESTE
    Luis Mariano, 4
    T. 943621441

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Behobia # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Behobia

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

BEHOBIA

Eguneratzea 2016/09/29

HIRI MATENTZEA / LOREZAINTZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Mendipe pilotalekua estaltzea planteatzen da, auzoan instalazio estaliak behar baitira.
  • Eskatutako estaltze horren bideragarritasun teknikoa aztertu.
pendiente
  • Mendipeko pilotalekua estaltzea garrantzi eta irismen handiko obra da. Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko.
  • Komun-kabina bat eskatu dute Euskadi plaza inguruan, hango merkatarien onurarako.
  • Eskaera EZ da onartzen. WC publiko bat dago oso hurbil.
   
  • Hazi diren arbolak eta “zubi-etxea"ren fatxadan jotzen duten adarrak kimatzea.
  • Lorezaintzako Zerbitzuak aztertuko du egoera.
pendiente
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko.
  • Arazoa konpontzea Dario de Regoyos kaleko 20 eta 21ean utzitako lurzoruan. Autoen azpiek jo egiten dute.
  • Bai. Egiteko konpromisoa hartu da.
pendiente
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie aurreko azterketa egiteko.
  • Parkeko eserlekuak eta mahaiak margotu.
  • Bai. Egiteko konpromisoa hartu da.
realizado
  • Hiriko Mantentze-lanetarako udal langileen taldeak pintatu ditu parkeko eserlekuak eta mahaiak, eta lanak 2016/11/29an amaitu dira.
  • Lineako autobusa pasatzen den errepide-zatia hobetzea Dario de Regoyosetik aurrerago, baratzeetatik Zaisako errotondara, eta baita Txantretik pasatzen den gunean ere. Arriskutsua da oso estua delako eta ez dago behar bezala egokitua autobusa pasatzeko. Autobusaren barruan nabaritzen da zuhaixken adarrek jo egiten dutela eta ematen du kristala hautsi behar dela. Zati estua, autobusak pasatzeko adina, justu. Gainera, ez dago oinezkoentzako espaloirik, eta oso arriskutsua da. Eta pertsonak ibiltzen dira, debekatuta egon arren. Txantre aldean, autoek gelditu eta alderatu egin behar izaten dute, busa pasa dadin; bi norabideko errepidea da, baina oso estua.
    Begiratu batean, ez du ematen hain zaila errepide hori zabaltzea, lursail horiek aspalditik utzita baitaude eta ez dira aprobetxatzen.
  • Gune hori berrurbanizatzeko dago, eta orduan zabalduko da bidea. Hori gauzatzen den arte, garbitu egingo da, eta, behar izanez gero, jabe pribatuei ere eskatuko zaie hala egiteko.
pendiente
  • Eremu hori Azken Portu eta Behobia arteko ibilbidea eta bizikleta-erreia gauzatzeko 1. Faseko obren eraginpean dago.

    Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko.
  • Juan Thalamas Labendibarretik Dario Regoyosera joateko dagoen aldapa arintzea, hain zuzen, orain itxita dagoen gasolindegiaren atzean.
    STOP bat dago aldapa horren goian, eta euria egiten duenean, zaildu egiten da STOPetik ateratzea; autoek irrista egiten dute, eta motoek are gehiago. Ezin bada, proposatu dute lehentasuna ematea aldapan gora doazenei, Dario de Regoyosetik datozenen aurrean.
  • Asfaltatze berezia egitea aztertzea, lehenik eta behin irristatze horiek saihesteko, eta, gero, bidegurutze hori hobetzeko beste aukera batzuk aztertzen jarraitzea.
realizado
  • Lorezaintzako mantentze-lanez arduratzen den enpresa esleipendunak egin du garbiketa (soilketa) autobusaren ibilbidean, hain zuzen ere Darío de Regoyos kaletik, baratzeetatik Zaisako biribilgunera eta Txantretik pasatzen dena. Lanak 2016/10/20an amaitu dira.

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Merkatarientzako TAO txartela edukitzeko proposamena.
  • Egoera hori dagoeneko aurreikusita dago: PARKIMETRO PERTSONALAREN TARIFA ERABILTZEKO BAIMENA izapidetzea etxeetan prestazioak edo zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalentzat eta Automobilaren sektorearekin lotutako tailerren titularrentzat.
   
  • Irisgarritasun/mugikortasun arazoak daude gurpil-aulkientzat Mendipetik auzoko erdigunerako bidean
  • In situ azterketa bat egingo da arazo hori duten pertsonekin, horrela irtenbideak planteatzeko.
pendiente
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko.
  • Mendipeko autobus-geltokia aurreraxeago jarri beharko litzateke, pasatzen uzteko (arrapala katigatu egiten da batzuetan).
  • Proposamena aztertuko dute udaleko zerbitzu teknikoek.
pendiente
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko.
  • Markesina txiki bat eskatzen dute eskola-autobusen geltokian.
  • EZ da onartzen eskaera.
    Ez da markesinarik jartzen eskola-busetarako bakarrik diren geltokietan, aldatu egin ohi baitira ikasturte bakoitzean.
   
  • Desgaituentzako soinua jartzea auzo-elkartearen pareko oinezkoen pasabidean, eta irisgarritasuna hobetzea (ez dago arrapalarik). Gainera, semaforoaren denbora luzatu egin behar da oinezkoak pasatzeko; ez da nahikoa.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
realizado
  • Argiteriaren eta semaforoen mantentze-lanez arduratzen den enpresak seinale akustikoak instalatu ditu Behobia Auzo Elkartearen aurreko pasabidearen semaforo-bidegurutzean. Gainera, handiagotu da semaforoaren denbora, lan horiek guztiak 2016/11/22an amaitu dira.
  • Abiadura gehiegi M. Junkal Labandibar kalean. Abiadura murriztekoak jartzea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
pendiente
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie aurreko azterketa egiteko, abiadura gailu batez baliatuz.
  • Herritar batek jakinarazi du bere garaian akordio bat egon zela merkataritza gunearen eta auzokoen artean, eta horrela, abuztuan turistek aparkatu ahal dute plazatxoaren erdia erabiliz. Urteak dira hori egiten dela, eta onuragarria da merkatarientzat eta TAOrako. Bere iritziz, akordio horrek ez dio onurarik ekarri ez auzoari ez bertako bizilagunei. Adierazi dute badaudela guneak plazatxotik oso hurbil erabat hutsik daudenak eta erabilerarik gabe, eta aurrekontu txiki batekin, aparkatzeko gai litezke. Horrela, plazatxoa libre utziko litzateke, umeek gozatzeko eta jolasteko eta auzorako.
  • EZ da egokia.
    Dagoen bezala mantenduko da, alde  horretako merkataritza-jardunari laguntzeko.
   
  • Bizikletarien abiadura kontrolatu bidegorrian.
  • Abiadura murrizteko seinale horizontalak jartzeko aukera aztertu.
pendiente
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie seinaleak jarri aurreko azterketa egiteko (gehienez, 5 km/h oinezkoentzat eta 10 km/h bizikletentzat).
  • Mendipe guneko lorategietan txakurren gorotzek sortzen duten arazoa saihestea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
    Debekatzeko seinale gehiago jarriko dira, txakurren jabeak kontzientziatze aldera.
realizado
  • Hiriko Mantentze-lanetarako udal langileen taldeak "txakurrak debekatuta" seinalea  jarri du Mendipe eremuko lorategietan. Lanak 2016/12/21ean amaitu dira.
  • Seinaleztapen argira eta hainbat hizkuntzatan, kamioak Mendipen sar ez daitezen, errore batengatik, ZAISA III gunera joan nahi dutenean.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
realizado
  • Galibo bat ezarri da eskatutakoari konponbidea emateko, 2016/12/13an.

PARTE-HARTZEA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Irungo beste auzo batzuek badute lokala adinekoentzat (ordenagailuekin eta jokoetarako mahaiekin), jardueretarako. Behobian lokal bat dago, eta bertan jarduera askotarikoak egiten dira: zumba, helduentzako gimnasia, umeen dantzak, helduen dantzak, auzokoen batzarrak, urtebetetzeak... eta ez da nahikoa auzoan ditugun eskaera guztiak asetzeko. Jarduera gehiago egin nahi dituzte, eta beste auzoetan dituzten aukera berberak eduki.
  • Guardia Kidegoaren eraikina gaituko da helburu horretarako, auzoko adinekoentzako gizarte gunea izan dadin.
   

EKONOMI SUSTAPENA, PLAN ESTRATEGIKOA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Udal-lokal bat eskatu dute auzorako, aisialdirako elkarte gisa erabiltzeko (kartetan jokatzeko, ...). Erabilera hori Guardia Kidegoaren eraikinean gauzatzeko aukera planteatzen da.
  • Guardia Kidegoaren eraikina gaituko da helburu horretarako, auzoko adinekoentzako gizarte gunea izan dadin.
en proceso
  • Mugikortasun eta Obra Publiko Arloa ari da egiten egokitzapen lanak. Obrak amaituta, zerbitzua Udalak Ematen badu, ez da inolako administrazio tramiterik egin behar lokalari buruz.
  • Errotondaren gunea garbitzeko eskatzen da, ijitoak egon ziren inguruan. Klubaren ondoko gunea ere bai. Gune horretan aparkalekua eraikitzeko aukera planteatu dute, eta horrela zaborrak bota daitezen saihestea.
  • Egiaztatu egin behar da lursail horien jabetza-egoera, eta ekin, udalarenak baldin badira, edo, bestela, jabeei eskatu..
en proceso
  • Eraikina eta eraikinaren inguruko eremua 540 m2koa da guztira, eta hiriko katastroaren arabera, jabego pribatukoa da. Gainerakoa jabari publikokoa da, zehazki Gipuzkoa Foru Aldundiarena.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Kezka sortu du Behobian cannabis zentro bat haur-parke baten aurrean ireki berri izanak, eta saldu egiten dutela uste da.
  • Lokal horien jarduera arautuko duen ordenantza bat sustatzeko aukera aztertuko da.
    Nolanahi ere, areagotu egingo da zaintza, jardun desegokiak saiheste aldera .
en proceso
  • Lokalaren zaintza mantentzen da, eta 2017ko martxoaren 12 ez da inolako gorabeherarik jaso.
  • Garraio-enpresa batek paletak espaloiak uzten ditu (trinketaren aurrean eta M. Junkal Labandibar kalean). Edozein ordutan deskargatzen da makina elektrikoekin biltegi-funtzioa egiten duten lokaletan, eta horrek oztopatu egiten du oinezkoen zirkulazioa.
  • Udaltzaingoak gehiago ikuskatuko du, egoera hori zuzentzeko.
en proceso
  • Agenteak toki zehatz horretara joan dira eta ez dute portaera hori antzeman.
    Ondoko komertzioekin hainbat kontsulta egin ondoren, praktika horiek ez direla ohikoak adierazi dute, unean uneko kontua izan litekeela.
  • Pilotalekuaren gunean zaintza-kamerak eskatu dituzte, arazoak sortu baitira Zaisa III gunera joateko bidean ibilgailuetan txikizioak egiten dituztelako.
  • EZ da onartzen proposamen hori.
    Auzoan dauden zaintza-sistemak nahikok direla uste da..
   
  • Eskatzen dute manten dadila Udaltzaingoak droga-salmentan egin duen lan ona; ez dadila lasaitu zaintza.
  • Egiteko konpromisoa hartu da. Zaintza mantenduko da.
en proceso
  • Jarduera zehatz horrekiko polizia ikerketa amaitutzat eman da. Beste edozein ikerketa ekintza bat eginez gero, Ertzaintzak bideratu du, kontuan izanik harekiko etengabeko koordinazioa dagoela Udaltzaingotik.
    Udaltzaingoak egunero mantentzen ditu patruilako prebentzio ekintzak auzoan.
  • Kale-katu gehiegi dago Mendipe gunean. Batzuek jaten ematen diete.
  • Ikuskapena eta zaintza areagotu Udaltzaingoaren aldetik, animalia horiei jaten ez emateko, horrek arazoa areagotu egiten baitu.
pendiente
  • Katuei jaten ematen dieten pertsonak identifikatzeko kanpaina egiten ari da, eta Ikuskapen akta jasotzen ari da. Pertsona horiei joera horrekin amaitzeko eskatzen zaie.
  • Etxebizitza batek arazoak sortzen ditu M. Junkal Labandibar kaleko 5ean, prostituzioa egiten baita bertan, bereziki gauez (goizeko 3rak aldera), erabiltzaileen jokabideagatik (zaratak, atarian pixa egin, …).
  • Udaltzaingoaren ikuskatze-lanak areagotu.
pendiente
  • Informazio biltzen da auzokoekin hitz eginez. Ikuskapen ikustaldia egin da M. Juncal Labandibar kaleko 5.ean kokatutako etxebizitzara eta jabekideen erkidegoak aipatutako molestien berri eman da. Jabekideen erkidegoaren arauak ezagutzea eta errespetatzea derrigorrezkoa dela adierazi zaie.
    2017ko martxoaren 12an ez da esku-hartzea justifika lezakeen inolako gorabeherarik jaso.

KULTURA ETA KIROLAK

Eskarerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Kirol gune bat sortzea auzoan.
  • ZAISA III guneko goialdean kirol gunearen proiektu bat egiteko aukera aztertuko da..
pendiente  

HIRIGINTZA ETA INGURUMENA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Hiri-baratzeak eskatu dituzte auzorako.
  • Ez da onartu proposamena.
    Ez dago toki publikorik gune horretan, eskaera hori betetzeko adina behintzat
   
  • Sergio tabernaren inguruan, pasabideko baldosak oso egoera txarrean daude. Eskatu dute udalak eska diezaiela titularrei arazoa konpon dezaten.
  • Gune pribatu bat da. Jabeei eskatuko zaie arazo horren konponketa bidera dezaten.
pendiente
  • Errekerimendua egingo zaio jabeari.
  • Mendipe aldean espaloietarako ateratzen diren adarrak eta sasiak moztu.
  • Sasiak lursail pribatuetatik ateratzen dira. Jabeei eskatuko zaie.
proceso
  • Adarrak udaleko lurzoru batetik sartzen dira. Horren ondorioz, Hiriko Mantentze-lanetarako Unitatera helarazi da eskaera, eta oharra pasa zaio lorezaintza kontratari, espaloia hartzen duen belarra mozteko.

TXINGUDIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Gabeziak hiri-garbiketan. Esan dute paperontziak ez direla husten behar adinako maiztasunez. Garbiketa gehiago egitea eskatu dute.
  • Txingudiko Zerbitzuei esango zaie toki horretako garbiketa hobe dezaten
realizado
  • Eremuaren segimendua eginda, ikusi da paperontzien kopurua eta husteko maiztasuna egokia dela eta ez da ikusi gainezka daudenik.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52