Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Artia # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Artia

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ARTIA

Eguneratzea 2016/03/17

HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Dario de Regoyos kalean, hormaren maila igotzea, eta hortik, aparkalekua bateria izatetik lerrokoa izatera bihurtuko da, begiratoki bat sortuz Bidasoa aldera eta horrela toki gehiago izateko aukera emanez.
  • Azterketa teknikoa egitea proposamenaren bideragarritasunari buruz.
No realizable 
  • Jarduketa horretarako murru berri bat egin behar litzateke (dagoenak ez luke balioko). baterian aparkatzeko tokia handiagotzeko eta 2,5 metroko espaloi bat edukitzeko, 3 metroko alturakoa izan behar luke, gaur egun duen altura baino gehiago. Hori egiteak eragina izango luke Aldundiko eskumenekoa den Juan Thalamás Labandibar kaleko GI-636 errepidean, eta erreia moztu egin behar litzateke. Era berean, egungo ezponda berritu behar izanez gero, horrek Darío de Regoyos kalean bertan ere eragina izango luke: horrela, espaloia eta aparkalekua itxi behar lirateke obra gauzatzen den bitartean. Aipatutako ezpondan edozein jarduketa egiteko arazorik ez duen lursailetara iritsi behar da, kontuan izanik pisu gehiago jarriz gero, ezegonkortu egingo lukeela. Aipatutako ondorioei gehitu behar zaie dauden zuhaitzak kendu behar liratekeela. Jarduketa Darío Regoyos kaletik egiten bada, Juan Thalamás Labandibar kalean dagoen murruan eraginik ez lukeen lursailetara iristea beharrezkoa litzateke, eta mikrozutoinezko pantaila batez egin behar litzateke goian lursailari eusteko eta, geroago, plataformaren handiagotzea bertan eusteko egitura bat egiteko, eta horretarako aipatutako egiturak Juan Thalamas kalearen mailara iristeko sakonera eduki behar luke. Kasu horretan, bi kaleetan eta zuhaitzetan ere izango litzateke eragina. Ez da aholkatzen aipatutako jarduketa egitea aldi bateko eta afekzioak eta afekzio iraunkorrak neurrigabeak direla irizten direlako eta hori egitea ekonomikoki oso garestia litzatekeenez, plaza kopurua handiagotzeko kostua proportziorik gabea litzateke.
  • César Figuerido kalean, 5 zk-tik aurrera, ez dago espaloirik. Eskatzen da 20 metro horietan espaloia egitea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
No realizado 
  • Egiteko dago, gauzatzeko behar adinako aurrekontu-zuzkidura lortzeko zain
  • Teodoro Murua kalearen hasieratik Beti Lagunak Elkarteraino ez dago argirik eskuinaldeko espaloian. Jartzea eskatzen da.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
En proceso 
  • Teodoro Murua kalean argiteria hobetzeko proiektu bat dago eta 2016ko ekainean esleipena egiteko zain dago, baita Pio Baroja kalea eta Portu plaza berrurbanizatzeko obrena ere.
  • Kexa adierazi da, argiteria-arazoak daudelako auzoko zenbait tokitan (San Blaseko aldapa, Artiako ibilbidea, Artigako Aritza kalea,...), eta maiz matxurak izan dira, gune zabalak argirik gabe uzten dutenak.
  • Azterketa tekniko bat egitea adierazten den arazoari buruz.
pendiente 
  • Aztertzeko dago.
  • Parke biribileko lurreko goma aldatzea, Pio Baroja kalearen ondoan, oso hondatuta dagoelako.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
en proceso 
  • Udaleko Hiri Mantentze Zerbitzuan PIO BAROJA KALEAN SEGURTASUN LURZORUA ETA HAURRENTZAKO JOLAS GAILUAK BERRITZEA aurreikusten da. 2016an gauzatzekoa da.
  • Ezkiak gehiago kimatzea Dario de Regoyos kalean, haien adarrek ia autoen sabaia ukitzen baitute.
  • Lorezaintzako Udal Zerbitzuak aztertuko du.
en proceso 
  • 2016ko maiatzaren 16an oharra pasa zaio lorazaintzako mantentze lanez arduratzen den enpresari behe aldeko adarrak kimatzeko lana egiteko. Lan horiek 2016ko uztailaren amaieran egiteko aurreikuspena dago.
  • Portu plazara jaisten diren eskaileretan euri askoko egunetan ur asko eta lokatza ere jaisten dira, eta hori konpontzea.
  • Gune horretan jardungo da, baina Portu plaza Berrurbanizatzeko Proiektuaren barruan.
en proceso 
  • 2016ko Udal Aurrekontuan zuzkidura bat dago “PIO BAROJA KALEA ETA PORTU PLAZA BERURBANIZATZEKO“ obretarako eta 2016ko ekainean esleipen hori egiteko dago
.
  • César Figuerido kaleko arbolak kimatzea, adar gehiegi baitituzte.
  • Lorezaintzako Udal Zerbitzuak aztertuko du horren beharrik badagoen.
en proceso 
  • 2016ko maiatzaren 16an oharra pasa zaio lorazaintzako mantentze lanez arduratzen den enpresari behe aldeko adarrak kimatzeko lana egiteko. Lan horiek 2016ko uztailaren amaieran egiteko aurreikuspena dago
  • Gazteluzarreko bidean zabaldu gabe dagoen zatia zabaltzea.
  • Proiektu hori Auzoetako Plana osatzen dutenen artean dago, agintaldi honetarako Gobernu Programaren barruan.
pendiente 
  • EProiektua Gobernu Programaren barruan kokatzen da (Auzoetako Plana); nolanahi ere, 2016ko ekitaldian ez dago aurrekontu-zuzkidurarik eta gauzatzeko geratzen da.
  • Teodoro Murua kalean, arazoak sortzen dira atzeraka aparkatzeagatik, eta istripuak gertatzen dira oinezkoekin. Espaloia zabaltzea eskatzend a, horma murriztuz, eta argiteria gehiago ere bai.
  • Azterketa tekniko bat egitea adierazten den arazoari buruz.
pendiente9 
  • Eskatutako guneko espaloia zabaltzea izan liteke konponbidea, baina horretarako aparkatzeko plazen kopurua erdira murriztuko litzateke, baterian aparkatzetik lerroan aparkatzera pasatzeagatik. Argiteriari buruz, auzoaren azterlan bat egiten ari da dagoen argiteria hobetzeko.
  • Berroeta Margolariaren kaleko espaloia zabaltzea, zati batzuetan oso estua baita.
  • Ez da aurreikusten jarduketa hori.
   
  • Teodoro Murua kaleko aparkalekutik futbol-zelairaino, oso espaloi estua dago, eta zabaldu beharra dago.
  • Azterketa tekniko bat egitea adierazten den arazoari buruz.
pendiente 
  • Obra zibila egitea eskatuko duen jarduketa baloratuko da
  • Belartzako parkeak arbola gutxi dituela uste da, eta proposatzen da beste ale batzuk landatzea bide nagusiaren ondoan, bereziki Berrueta Margolariaren kalearen alboan. Bestela, Gain Gainean parkea amaitu ondoren Prudencia Arbide kaleko 10etik 16rakoaren parean jarri zen antzeko zuhaixkak landatzea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
en proceso 
  • 2016ko maiatzaren 16an oharra pasa zaio lorazaintzako mantentze lanez arduratzen den enpresari landaketa berria egiteko. Lan horiek 2016ko amaierarako aurreikusten da landatzeko datekin bat etorriz.
  • Eskatzen da Berrueta Margolaria/Pío Baroja gunea berrurbanizatzea, haur-parkearen inguruan, espaloiak berrituz eta baterian aparkatzeko tokiak gaituz.
  • Ez da aurreikusten.
   
  • Adierazi da Harrobieta kaleko espaloiak egoera txarrean daudela, bereziki etxe elkarri atxikien lehenengo eta bigarren fasean.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
realizado 
  • 2016ko maiatzaren 16an oharra pasa zaio udaleko langile taldeari espaloietako pitzadurak konpontzeko. Lana 2016/05/26an egin da.
  • Zurbaran kalearen ondoko parkea zabaltzea, haur-jostailuak jarrita, bertako umeek erabil ditzaten.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
pendiente 
  • Udaleko Hiri Mantentze Zerbitzuari oharra pasa zaio lan hori gauzatzeko; nolanahi ere, 2016ko ekitaldian ez dago aurrekontu-zuzkidurarik eta gauzatzeko geratzen da.
  • Iparraguirre kaleko eta Teodoro Murua kaleko lehen zatiko espaloia konpontzea.
  • Iparragirre kalean aurki jarduketa egitea aurreikusten da.
pendiente 
  • Baloratu eta kontuan hartuko da espaloietako hurrengo kanpainetan sartzeko.

 

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Torino tabernaren parean, ibilgailuek espaloi gainean aparkatzen dute, eta zulo bat dago oinezkoen, ume-aulkien eta abarren bidea zailtzen duena. Eskatzen da sareto bat jartzea eta toperen bat jartzea espaloian aparkatzea galarazteko.
  • Espaloian aparkatzea saihesteko piboteak jartzea aztertzea.
Pendiente 
  • Aztertzeko dago.
  • Eskatzen da Pio Baroja kalerako proiektu berriak galaraz dezala autoak oinezkoen gunera sar daitezen, horrek arriskua baitakar leku horietan jolasean dabiltzan umeentzat.
  • Proiektuak kalea oinezkoentzat bihurtzea ezartzen duenez, larrialdiko ibilgailuetara murriztuko da sarbidea.
   
  • Jose María Franco kaleko 2aren parean dagoen oinezkoentzako pasabidean “irtengune" bat eskatzen da, toki horretan ibilgailuak abiadura handian igarotzen baitira, oinezkoak arriskuan jarriz.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
pendiente 
  • Toki horretako abiadura erreala aztertuko da radar aforadore bat ezarriz eta emaitzen arabera, abiadura murrizteko eskatutako sakangunea ezarriko da.
  • Artaleku-Behobia bidegorria egitea, hirian dagoen bidegorrien sarea hobetzeko, Artiako eta Behobiako herritarrak erdigunera segurtasunez joateko bidea hobetuz eta ibilgailu motordunen erabilera murrizten lagunduz.
  • Sartuta dago agintaldi honetako Gobernu Programan. Aurki egingo da.
En proceso 
  • Bestalde, 2014ko abuztuan alternatibak aztertzeko eta Azken Portu eta Behobia arteko proiektua aztertzeko lanak esleitu ziren. 2015eko apirilaren 29an AZKEN PORTUREN ETA BEHOBIAREN ARTEAN IBILBIDEA ETA BIZIKLETA ERREIA EGITEKO OBRAREN 1. FASEA GAUZATZEKO Proiektu Teknikoa onartu zen, Eta 2016ko ekainean beste administrazioetako baimenak emateko daude oraindik.
  • Teodoro Murua kalearen amaieran, kirol-instalazioen gainean dagoen parkingaren eta hilerriko errotondaren artean, aparkaleku batzuk daude beti hutsik daudenak eta auzoko bizilagunek aprobetxatzen ez dituztenak. Teodoro Murua kalea hobetzea proposatzen da, César Figuerido kalearekin gurutzatzen den tokitik hilerriko errotondoraino (zabaldu, espaloiak hobetu, argiteria hobetu...). kaleari jarraitutasuna emanez eta auzoko egoiliarrak beren ibilgailuak aparkatzera animatuz.

  • Ez da aurreikusten. Inbertsio handia litzateke, eta ez du ziurtatzen aipatutako aparkalekuak gehiago erabiliko direnik.
   
  • Eskailera mekanikoek zailtasunak eragiten dizkie adinekoei eta haur-aulkiei. Igogailu bat jartzea eskatzen da, eta hobetzea ere planteatzen da presentziaz abian jartzeko sistema automatizatuak jarrita.
  • Ez da aurreikusten. Ez da bideragarri ikusten, aldaparen portzentajea oso altua baita.
no realizable 
  • Ez dago aurrekonturik toki horretan igogailuak jartzeko. Eskailera mekanikoei buruz, abian jartzeko-gelditzeko sistema abantailaduna izan liteke elektrizitatearen kontsumoa murrizteko, baina horretarako erabilera gutxiko ordu-tarteak izan beharko lirateke (%30eko aurrezpena lortu liteke). Eskailera horiek jarraian eta aldizka erabiltzen direnez, ezin da justifikatu inbertsio hori, eta behin eta berriro abian jartzeak eragin negatiboa edukiko luke kontsumoan eta mekanismoaren iraunkortasunean. Azkenik, jakinarazi behar da eskailera mekanikoak ez direla erabili behar.
  • Arrapala bat eskatzen da eskailera mekanikoen alternatiba gehigarri gisa, umeen aulkiak, bizikletak eta adinekoak igo eta jaistea errazteko.
  • Ez da aurreikusten. Ez da bideragarri ikusten, aldaparen portzentajea oso altua baita.
   
  • Dario de Regoyos kaleko 12-14aren parean beste autobus-geltoki bat jartzea eskatzen dute.
  • Ez da ikusten geltoki hori beharrezkoa denik. Bus-lineek distantzia minimoak ezarrita dauzkate geralekuen artean, zerbitzua bideragarri izan dadin joan-etorriaren denbora aldetik.
   
  • Mikrobusaren beste geltoki bat Cesar Figuerido kalearen amaieran. Adierazi da behealdean geltokiak oso segituan daudela eta auzoaren goialdean, berriz, ez.
  • Proposamenaren azterketa teknikoa egitea.
No realizable 
  • Ikuspegi teknikotik proposamena ez da beharrezkotzat jotzen. Cesar Figuerido kaleko geltokitik urrunago dauden etxebizitzak 220 m-ko eremu batean daude eta distantzia horretatik aurrera ez dago etxebizitzarik (Cesar Figueridoko zuzena – aparkatzeko eremua).
  • Abiadura murriztailea jartzean Berroeta Margolaria kalean, eskailera mekanikoaren parean.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Pendiente 
  • Toki horretako abiadura erreala aztertuko da radar aforadore bat ezarriz eta, emaitzen arabera, abiadura murrizteko eskatutako sakangunea ezarriko da.
  • Berroeta Margolaria kalean, haur-jostailuen parean, espaloiak aldatzea, ibilgailuen aparkalekuaren eta oinezkoen pasabidearen antolamendua alderantzikatuz.
  • Hobetzeko aukerak aztertzea.
pendiente 
  • Gauzatutako egin ahal izateko, aipatutako eremua berrurbanizatu behar litzateke. Aztertu eta baloratu egingo da geroagoko jarduketei begira
  • Eskatzen da berriz ere uztea ezkerretara hartzean Juan Thalamas Labandibar kalean, kiroldegiaren parean, ibilbide luzeagoak egitera behartzen baita. Abiadura murriztekoak ere jartzea, oinezkoak gehiago babesteko.
  • Ez da aurreikusten. Iritzia da bira hori galaraziz egindako aldaketak abantaila gehiago dituela desbantailak baino.
   
  • Kiroldegi aurreko semaforoaren programazioa aldatzea; ez dadila hain azkar aldatu, sakatzen denean.
  • Ez da aurreikusten. Egokitzat hartzen da oraingo programazioa.
   
  • Semaforo-radar bat jartzea kiroldegiaren aurrean, gaur egun ibilgailu askok gorrian pasatzen baitute.
  • Ez da aurreikusten.
   
  • Gurutze-bide alternatibo bat eskatzen da Kiroldegi aurreko errepidean, pasabide jaso baten bidez, semaforoak eragiten dituen trafiko-ilarak saihesteko.
  • Ez da aurreikusten gaur egun.
   
  • Dario de Regoyos kalean, pibote baxuak daude, 50cm ingurukoak, eta aparkatzeko arazoak sortzen dituzte. Altuagoak eta malguagoak eskatzen dira, ibilgailuetan kalteak saihesteko.
  • Udaleko Zerbitzu Teknikoek aztertzea.
pendiente 
  • Aztertzeko dago.
  • Cesar Figuerido kaleko aparkalekua zabaltzea ezkerraldean, Buena Vistako muinoko ezponda garbitu ondoren.
  • Ez da aurreikusten, jarduketa oso garestia bailitzateke.
   

 

HIRI SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Moto gehiegi aparkatuta, Pio Baroja kaleko espaloietan, espaloiko gune estalietan, oinezkoei bide oztopatuz. Motoak estalkipean uzten dira, eta pertsonak busti egiten dira euria denean.
  • Pio Baroja kalea berrurbanizatzeko prozesuak lagundu egin behar du arazo hori saihesten. Udaltzaingoak ere gehiago zainduko du.
Pendiente   
  • Kexa, txakur-kakengatik, jabeek gizalegez jokatzen ez dutelako, eta gainera, modu txarrean erantzuten dute, arreta deituz gero. Antzeko jokabideak ere ikusten dira (zabor-poltsak paperontzietan utzita, txikleak espaloietan, zaborrak edo katuentzako janaria botatzen da  leihoetatik, etab.).
  • Udala kontzientzia hartzeko kanpaina ugari egiten ari da agente zibikoen eta komunikabideen bidez; gainera, Ordenantzan ezartzen diren isunak aplikatzen ari da txakurren jabeek dituzten aztura desegoki horiek desagerrarazteko.
pendiente   
  • Pio Baroja kaleko 28 eta 30 artean, zaborrak edo katuentzako janaria botatzen da leihoetatik, zikinkeria eta usain txarrak sortuz eta arratoiak erakarriz. Informazio-jarduketa bat eskatzen da, eta zigortzailea, hark emaitzarik ematen ez badu
  • Udaltzaingoko gizalegearen agenteek ikuskapenak egitea, gizabidearen aurkako jardun horiek errotik kentze aldera.
pendiente   
  • Recondo fabrikatik hurbil bizi diren bizilagunek kexa agertu dute, fabrika horretako kamioek sortzen dituzten arazoengatik, gune publikoa okupatzen baitute, handik ibiltzea eta aparkatzea zailduz bizilagunei eta Azken-Portu kiroldegiko erabiltzaileei. Irtenbideak eskatzen dira.
  • Udaltzaingoari enkargatzea fabrikaren eta bizilagunen artean neurketa egiteko mekanismoa bat bila dezan.
pendiente   
  • Azterketa bat egitea eskatzen da auzoan aparkatzeari buruz, aparkatzeko tokiak hobetzeko eta oinezkoentzako guneak eta autoak aparkatzekoak argitzeko.
  • Egin zen eskatutako azterketa hori, eta jarduketa garrantzitsuak egin dira auzoak aparkatzeko gaian.
   

 

HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA / BIDE GARBIKETA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Azken Portun banaka zeuden edukiontzi berde batzuk kendu dira; horrek zaborra kalean uztea eragiten du leku batzuetan “edukiontzi-irlarik” ez dagoelako etxadi batzuetatik hurbil. Berriz jartzea eskatzen da.
  • Egina dago.
realizado   
  • Kexa, espaloiak gaizki garbitzeagatik. Gutxiago garbitzen den sentsazioa dago, gune belztuak sortuz (Artiako ibilbidea jarri da adibidetzat), eta auzoan, edukiontziak berriak ez direnekin ordezten direla, Irungo beste leku batzuetakoak berrerabiliz.
  • Lan horiek egiteko abisua Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari helarazteko konpromisoa hartu da..
realizado
  • Maiatzean garbiketa sakona egiten da. Edukiontziak hornitzeari buruz, modu berean jokatzen da Irungo gune guztietan: konpondu eta pintatu egiten dira berriro erabiltzeko.
  • Marea biziak direnean, arratoi asko agertzen da. Arratoiak hiltzeko jarduketa gehiago eskatzen da.
  • Arratoiak hiltzeko jarduketak egiten dira, herritarrek hala eskatzen dutenean.
   
  • Artigako Haritzako 2ko garajeen irteeraren ondoan jarri berri diren zabor-edukiontziak leku hobean kokatzea eskatzen da, ikuspen-arazo handia sortzen baitute garajeetatik irteterakoan.
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari helaraztea, arazoa aztertu eta irtenbidea bila dezan.
realizado
  • 2016/05/06an oinezkoen babesgunea jarri da garajeko irteeratik eskuinaldean.

 

GIZARTE ONGIZATEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Adineko Gizarte Zentroa eskatzen da auzorako.
  • Iritiza da Palmera-Monteroko Auzo Etxe berrian gaituko den adinekoentzako Gizarte Guneak funtzio hori beteko duela Artia auzorako.
   

HIRIGINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Eskatzen da udal baimenak arintzea, Movistarren zuntza zabaltzea ahalik eta lasterren gauza dadin.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
realizado 
  • Telefonia lizentziak prestutasunez tramitatzen dira administrazioaren aldetik. Kontuan hartu behar da azpiegitura horiek ezartzeak bide publikoan garrantzia duten jarduketak dakartzala eta planteamendu desegoki batek arazo larriak ekarri ahal dituela herritarrentzat. Horrela, obren garrantziak hala eskatzen duenean, telefonia konpainiek beharrezkoa den dokumentazio teknikoa aurkeztu beharra daukate proiektatutako obra eta eraginpeko urbanizazioa behar den moduan gauzatuko direla bermatzeko. Errazteko asmoz, orain arte dauden ohiko bitartekoez gain, Irungo Udala bitarteko batzuk eskaintzen ari da eskaerak eta dokumentuak bitarteko telematikoen bidez aurkezteko (Administrazio Elektronikoa), eta, gainera, gestiorako barruko prozedurak arrazionalizatu dira espedienteen tramitazioa ahalik eta azkarrena eta eraginkorrena izan dadila. Hala ere, kasu jakin batzuetan prozedura horiek luzatu ahal dira arrazoi desberdinengatik, eta ez dira beti udalari leporatzekoak.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52