title>Alkatea auzoetan: Santiago

Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2019 Azaroak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    A. CORCUERA
    Gipuzkoa, 28
    T. 943612904

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Arbes # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Arbes

EGINDAKO EKARPENEN ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOEN LABURPENA

ARBES

Gaurkotasuna 2018/01/25

HIRI MANTENTZEA / LOREZAINTZA

Eskaera Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Auzoko zuhaitzak aztertu beharra dago, eta espezie txikiagoez ordezkatu. Gainera, ez lirateke landatu beharko bola txikiak botatzen dituzten zuhaitzak, oinezkoak erortzeko arriskua baitakarte.
  • Udal zerbitzu teknikoek aipatutako egoera bakoitza aztertu, eta eskaerei erantzungo zaie.
Realizado
  • Auzoko zuhaitzak aztertu dira eta jarduketa egin da molestiak eragin litzaketen zuhaitzak kimatuz edo kenduz, hala nola Alzukaitz kaleko 9., 7. eta 11. zenbakietatik aurrean zeuden likidanbar batzuk.
  • Alzukaitz kaleko (zehazki, 7., 9. eta 11. zenbakien pareko) eta eraikinaren atzealdeko zuhaitzak inausi beharra dago; izan ere, neurriz kanpo hazi dira, eta argia kentzen diete lehenengo solairuetako etxebizitzei. Gainera, zuhaitz horien lurra tratatu beharra dago, euria egiten duenean trinkotu eta lokaztu egiten baita.
  • Meazuri kaleko 1. zenbakian bada bananondo bat zazpigarren solairura ere iristen dena eta etxebizitzei bistak eta argia kentzen dizkiena.
Realizado
  • Meazuri kaleko 1.ean kokatutako tamaina handiko platanoak ez du eraginik kale horretako 1. eta 3. zenbakietako etxebizitzetan. Hala ere, daukan tamaina handia dela eta, kimatzeko garaian aztertuko da arriskutsuak izan litezkeen eta fatxadetara gehiegi hurbiltzen diren adarrak kentzeko.
  • Arbesko Errota kaleko 10. eta 12. zenbakien pareko zuhaitzen sustraiek ur beltzak biltzeko hodiei kalte egiten diete, handiegiak baitira.
Realizado
  • Arbesko Errota kaleko 10. eta 12. zenbakien aurrean azterketa bat egin da eta horren ondorioz, ale bat kendu eta gainerakoak kimatu ziren. Ez dago ziurtasunik sustraiek hondakin-uretan eragina izan ote dezaketen.
  • Alzukaitz kaleko 19. zenbakiaren pareko haritzen garaiera aztertu beharra dago, argia kentzen baitiete etxebizitzei.
Realizado
  • Alzukaitz kaleko 19.ean udareondo gazte batzuk daude, eta une honetan ez da pentsatzen molestiaren bat eragin dezaketenik Egin beharreko jarraipena egingo zaie.
  • Arbesko Errota kaleko 13. zenbakiaren parean kendutako zuhaitza ez litzateke ordezkatu beharko.
  • Eskaera kontuan hartu da.
  • Haurrak jolasteko leku gehiago behar da.
  • Espazioa berrantolatuko da, eta adinekoen jarduera fisikorako ekipamenduaren zati bat mugituko, haurrek jolasteko leku gehiago izateko.
  • Haurrentzako jolas-gunea ongi mugatuta dago erabilera horretarako eta gainerako gune libreak beste adin-tartekoen aisialdirako erabili dira. Beraz, ez da egokia azken horiei tokia kentzea.
  • Arbesko Errota kaleko parkean, erorikoak izaten dira, lurreko pintura dela eta. Bestalde, adinekoek ariketa fisikoa egiteko makinek leku gutxi uzten dute haurrak jolasteko.
  • Arazoa konponduko da, ez labaintzeko pintura emanda edo udal teknikariek ebazten duten beste edozein soluzio aplikatuta.
Realizado
  • 2018-05-22an brigadari pasa zaion oharra: eremu hori berriro pintatuko da, erabilera horretarako testura egokiaz. Lan hori 2018-06-01ean amaitu da.
  • Meakarantz daraman bidegorriaren ingurua areago argiztatu beharra dago; batez ere, parkearen parean.
  • Ez da beharrezkoa.

    Gauez, bidea eta espaloia ezin hobeto argiztatuta daude, eta ez da beharrezkoa bidegorria argiztatzea.
   
  • Eguberrietan, argi gehiago jarri beharko lirateke auzoan.
  • Datozen Eguberrietarako, kontuan hartuko da.
   
  • Plazatxoaren ingurua hobeto argiztatu beharra dago.
  • Udal zerbitzu teknikoek argiztapenaren egungo egoera aztertu, eta dagozkion neurriak hartuko dituzte.
Pendiente
  • Eremu horretako argiteria aztertuko da.
  • Errekaren eta bidegorriaren arteko eremuan mantentze lanak egin behar dira.
  • Garbitu egingo da.
Realizado
  • Ibarlako bidegorrien ertzetako belar moztea programatuta dago eta aldiro egiten da. Urtearen aro jakin batean baliteke nahi baino altura handiagoa hartu izana; dena den, mantentze-lana programatuta dago eta ezarritako egutegiaren arabera egiten da.
  • Uztapide Bertsolaria kaleko plaza sakonki eraberritu beharra dago; izan ere, etxebizitzen ondoko espaloiak hondoratuta daude, eta “Baztango harri” delakoa dagoen plaza ez dago egoera onean.
  • Udal zerbitzu teknikoek plazaren egoera aztertu, eta ikusiko dute ea ba ote dagoen aurrekontuaren barruan sail ekonomiko bat sartzerik beharrezkoak diren neurriak hartzeko.
Pendiente
  • Kreditua egotearen mendean dago esku-hartzea

 

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Autoak abiada handian sartzen dira Meazuri kalean, eta, horregatik, abiadura erreduktore bat jarri beharra dago.
  • Kaleko zirkulazio arazoak aztertuko dira, ikusteko ea beharrezkoa ote den proposatutako neurria hartzea.
 
  • Kreditua egotearen mendean dago esku-hartzea
  • Beharrezkoa da Santa Elena karrikan abiadura erreduktore bat jartzea.
  • Kaleko zirkulazio arazoak aztertuko dira, ikusteko ea beharrezkoa ote den proposatutako neurria hartzea.
 
  • Kreditua egotearen mendean dago esku-hartzea
  • Auzoan zirkulazio handia dago, eta auzoaren erdialdetik ibilgailu gutxiago pasatzeko aukeraren bat hausnartu beharra dago.
  • Antonio Valverde kalearen antolamendua aldatzerik dagoen eta ibilgailuek bi noranzkoetan zirkulatzerik duten aztertuko da, Juan Wollmer plazako zirkulazioa arintzeko.
   
  • Auzoko zirkulazio aukera guztiak aztertu beharra dago, denak Juan Wollmer plazatik pasatu behar ez izateko.
  • Behin eta berriro aipatu denez, aparkatzeko arazoak daude auzoan; ustez, beste auzo batzuetako ibilgailu asko aparkatzen direlako Arbesen. TAO sistema ezartzerik dagoen aztertu beharra dago; izan ere, bere garaian, Dunboan ezarri zenean, desoreka sortu zen Arbesen.
  • Auzoan TAO sistema ezartzeko azterketa bat egingo da, eta auzotarren esku utziko da emaitza.
   
  • TAO sistema ezarri beharko litzateke auzoan, inguruko auzoetan ezarri zenetik inguruan aparkatzen zutenek Arbesen aparkatzen baitute orain.
  • Zirkulazioa aztertu beharra dago, eta herritarrek parte hartzeko prozesu bat abiarazi, TAO sistema ezartzeko.
  • TAO sistema ezarri beharra dago, eta aparkatzeko leku gehiago sortu; izan ere, Juan Wollmer plazako biribilgunea jartzen dutenean, ezinezkoa izango da auzoan aparkatzea.
  • TAO sistema ezarri beharra dago; hartara, bertakoek aparkatzeko aukera gehiago izango dituzte TAO sistema duten inguruko auzoetako erabiltzaileek baino.
 
  • Aparkatzeko lekuak sortu beharra dago. Adibidez, berriki aparkaleku publiko bat eraiki zen lekuan, bada sasiz betetako eremu handi bat, aparkaleku hori zenbait bider handitzeko aprobetxa daitekeena.
  • Lehendik dagoen aparkaleku publikoa handitzeko proposatzen den lekuan zahar etxe berri bat eraikitzeko asmoa dago..

   
  • Juan Wollmer plazako biribilgunearen zati bat aparkaleku publikotarako egokitu beharko litzateke.
  • Ez da egokia.

  • Auzotarrek parte hartzeko prozesu bat abiarazi zen, eta, haren ondorioz, Juan Wollmer plaza parketarako eta egoteko egokitzea erabaki zen.

   
  • Toki Alai aurreko espaloia zabaltzeko lanen ondorioz, aparkatzeko lekuak motzagoak dira, eta, horren ondorioz, furgonetek arazoak dituzte aparkatzeko, eta espaloira sartu edo errepidera irten behar dute.
  • Mugikortasun urriko pertsonen (gurpil aulkien eta haurren kotxeen) beharrei erantzuteko egin ziren lanak. Furgoneta oso luzeek beste lekuren bat bilatu beharko dute aparkatzeko.
   

 

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Ostiraletan, areago zaindu behar dira Alzukaitz kaleko 7., 9. eta 11. zenbakietako arkupeak, gazteak litroak edaten egoten baitira.
  • Herritarrek gizabidez jokatzeko kanpaina bat prestatzen ari gara, hainbat jarduera esparrutan; tartean, gazteen jokabideak sortzen dituen arazoen esparruan, horrelako jokaerek zikinkeria eta eragozpenak sortzen baitituzte.
Realizado
  • 5 astez, zaintza berezi bat egin da toki horretan eta agenteek toki horretan ez dute inor kalean edaten, ezta horren hondakinik ere. Era berean, ez da inolako abisurik jaso auzokoengandik ustezko kaleko edate horri buruz. Amaitutzat ematen da udaltzaingoaren jarduketa.
  • Beren txakurren gorozkiak biltzen ez dituzten jabeak zaindu eta zigortu behar dira; zehazki, arkupeetan jazotzen da arazoa, euria egiten duen egunetan.
  • Herritarrek gizabidez jokatzeko kanpaina bat prestatzen ari gara, hainbat jarduera esparrutan; tartean, txakurren jabeen jokabideak sortzen dituen arazoen esparruan, horrelako jokaerek zikinkeria eta eragozpenak sortzen baitituzte.
En proceso
  • Prebentziozko hainbat ekintza egin dira martxoan eta apirilean, eta gehienetan, jabeek txakurrekin izan duten portaera zuzena izan da. Gaur egun prebentziozko ekintza horiekin jarraitzen da.
  • Monterotik Ibarlara daraman zuzenean, autoek ez dute errespetatzen abiadura muga.
  • Radar finko bat jarriko da Artiako zubitik Meakara bitarteko tartean.
En proceso
  • Antzeman da azken urte hauetan zirkulazioaren abiadura jaitsi egin dela eta gaur egun orduko 47 km-koa da batez beste. Udaltzaingotik lehentasuna ematen da errepide horretan Abiadura kontrolak ezartzeko xedeko hainbat kanpaina egiteko , abiadura moteltzeko.

KULTURA ETA KIROLAK

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Auzoak kirolean aritzeko leku bat behar du.
  • Auzoan aire zabaleko kirol eremu bat egokitzeko proiektu bat idatziko da.
   
       

TXINGUDIKO ZERBITZUAK

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Alzukaitz kaleko 7., 9. eta 11. zenbakietako arkupeak zikin egoten dira, gazteak litroak edaten egoten direlako, usoen zirinak eta txakurren gorozkiak daudelako, etab. Adibidez, ostiraleko litroen hondarrak ez dira garbitzen astelehenera arte.
  • Txingudiko Zerbitzuei helaraziko zaie kexa, garbiketa lanak areagotu ditzaten.
Realizado
  • Larunbatetan garbiketa egiten hasi da.
  • Arbesko Errota kaleko parkea zikina dago, eta, areago, arratoiak daude.
  • Sakon garbituko da.
Realizado
  • Garbiketa areagotzen da. Astelehen, astearte eta ostiralera pasako da.
  • Meazuri kaleko 3. zenbakiaren parean, desgaituek aparkatzeko lekuaren inguruko estolderia aztertu beharra dago; izan ere, euri dezente egiten duenean, lekua urez betetzen da, hostoak pilatzen direlako. Nafarroa hiribidearen eta Erlaitz kalearen elkargunean SEYBE ondoan euri urak biltzeko dauden estoldetan aplikatutakoaren antzeko soluzio bat aplikatu beharko litzateke.
  • Udal zerbitzu teknikoek arazoa aztertu, eta dagozkion neurriak hartuko dituzte.
Realizado
  • Aipatutako estolda-zuloa ordezkatu dela jakinarazi da.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52