title>Alkatea auzoetan: Anaka-Puiana

Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. T. OLAZABAL
    Pintor Berrueta, 3
    T. 943622335

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Anzaran # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Anzaran

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ANZARAN

Eguneratzea 2017/03/23

HIRI MANTENTZEA / LOREZAINTZA

Eskaerak Konpromisoak
  • Lehentasuna ematen diote Anzaran auzotik Irungo erdialdera irtenbide bat emateari, egun zaila gertatzen baita adinekoentzat.
  • Hiri-autobusen zerbitzuen kontratazio berria egiten ari da, eta berritasunen artean dago bus elektrikoak sartzea pixkanaka. L4 linea berria sortzea planteatu da, Anzaranera joango litzatekeena, eta horrek asko hobetuko ditu irisgarritasun-arazo horiek.
  • Iradoki dute espaloietako baldosak garbitu egin behar direla edo tratamendu bat eman, eroriak saihesteko.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute egoera, eta emaitzaren arabera jardungo da.
  • Hendaia kaleko espaloiaren ondoan, geralekuaren alboan dauden zuhaitzak gehiago mantendu beharra dago, adarrekin eta hosto-eroriekin kalteak saihesteko.
  • Arazoa aztertuko du udaleko lorezaintza-zerbitzuak, eta, bidezkoa bada, jardun egingo dute.
  • Anzaran plazan zuhaitz bat berriz jarri gabe dago.
  • Udaleko lorezaintza-zerbitzuari esan zaio arazoa aztertu dezan eta behar bidez jardun dezan.
  • Lope de Irigoyen 4an dauden magnoliak kimatu egin behar dira. Sustraiak kanporantz ateratzen ari omen dira, eta horrek arriskua sortzen du.
  • Arazoa aztertuko du udaleko lorezaintza-zerbitzuak, eta, bidezkoa bada, jardun egingo dute.
  • Teniseko kantxako kanalizazioek arazoak ematen dituzte; hustubideak dauden bezala, lorategiek ezin dute xurgatu ur-kopuru hori. Zenbait bizilagun-komunitateri eragiten die.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute arazoa, eta irtenbideak bilatuko dituzte.
  • Mondragon Unibertsitatea atera ondoren Ducourau-ko aparkalekua nola geratuko den galdetu dute.
  • Aurreikusita dago toki horretara zabaltzea TAO eremua, erabilera jabearekin adostu ondoren (RENFE).
  • Ducourau eraikinaren eranskina botatzea eskatu du.
  • Ez da aurreikusten. Aurreikusita dago Bidasoa biziriken bulegoak eta zerbitzuak horra lekualdatzea.
  • Parke estaliak eskatu dituzte, auzoko umeentzat.
  • Ez dago aurreikusita.
  • Umeentzako parkea eraberritu beharra dago.
  • Berritu egingo da parkea.
  • Auzoan plaza itxi bat izatea eskatu du ekitaldiak egiteko.
  • Ez dago aurreikusita.
  • Paperontzi gehiago eskatu ditu Anzaran plaza alderako, bertako jende asko ibiltzen baita bertan.
  • Egin egingo da. Eskaera hori Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari helaraziko zaio.
  • Hendaia kalearen sarreran, baranda bat dago margotu beharra dagoena.
  • Egin egingo da.
  • Hendaia kaleko 17aren parean asfaltatzea eskatu du.
  • Udaleko zerbitzu teknikoek egoera aztertuko dute.
  • Lope Irigoyen 4ko atariak irisgarritasun-arazo bat dauka kanpoaldeko espaloian. Jakin nahi dute ea arazoa gune publikoan edo pribatuan dagoen. Publikoa baldin bada, konpondu dadin eskatu dute.
  • Arazoa eta titulartasunaren egoera aztertu, eta horren arabera jardun.
  • RENFEra joateko bidean pibote giltzaduna jartzeko iradoki du, espaloian aparkatzea saihesteko.
  • Proposamena RENFEri helaraziko zaio.
  • Bizikleta-erreia eskatu du Plaiaundi norabidean.
  • Aurreikusita dago Plaiaundi eta Santiago zubia bizikleta-erreiaz lotzea.
  • N-1 errepidearen zatia zabaltzea Administratibaren eta Hondarribiranzko irteeraren artean. Horrek errepidea blokeatzea saihestuko luke eta, ondorioz, Hondarribira auto asko doan egunetan sortzen diren ilara larriak.
  • Gipuzkoako Foru Aldundira helaraziko da eskaera.
  • BM parean, erromesen aterpetxearen ondoan, garaje batera sartzeko espaloian dagoen areka konpontzea.
  • Konpondu egingo da.
  • Eskatu du argia konpontzeko Anzaran plazan, urtebete baino gehiago darama-eta argirik eman gabe. Badira argiak arkupetik kanpo plazarantz  piztu gabe daudenak (tarteka pizten da).
  • Konpondu egingo da argi hori.
  • Eskatu du argia konpontzeko Anzaran plazan, urtebete baino gehiago darama-eta argirik eman gabe. Badira argiak arkupetik kanpo plazarantz  piztu gabe daudenak (tarteka pizten da).
  • Ez dago aurreikusita une hauetan, oraindik, argiteria publikoaren kudeaketa adimendunaren sistema batera aldatzea.
  • Argiteria publikoa hobetzea patio pribatuetan.
  • Ez da bidezkoa. Eremu pribatua da.

MUGIKORTASUNA

Eskaerak konpromisoak
  • Autobus-geltokia eskatu dute, auzotik erdialdera joateko behin betiko irtenbide bat eman arte.
  • Hiri-autobusen zerbitzuen kontratazio berria egiten ari da, eta berritasunen artean dago bus elektrikoak sartzea pixkanaka. L4 linea berria sortzea planteatu da, Anzaranera joango litzatekeena, eta horrek asko hobetuko ditu irisgarritasun-arazo horiek.
  • TAO txartel murriztuaren irtenbidea, auzoan bizi ez baina auzoko bizilagunen familiarrak direnentzako.
  • Ez dago aurreikusita.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak
  • Kexa agertu du txakur-kakek espaloian erortzeko arriskua sortzen dutelako. Txakurren jabeak gehiago zaintzea eskatu du.
  • Udaltzaingoari helaraziko zaio eskaera, zaintza areagotu dezan eta beharrezko neurriak ezarri ditzan.
  • Txakur handi batzuk solte ibiltzen dira. Agenteen aldetik oinezko zaintza areagotzea eskatu dute (zehazki, 20:00ak aldera, orduan ateratzen baitira txakurrak paseatzera), txakur horien jabeen jokabidea kontrolatu dezaten.
  • Udaltzaingoari helaraziko zaio eskaera, zaintza areagotu dezan eta beharrezko neurriak ezarri ditzan.
  • Saihestea bizikletak espaloietatik ibili daitezen.
  • Udaltzaingoaren kontrola areagotzea.
  • Ibilgailuak Anzaran plazara sartzea zaintzea; zehazki, Lanbide ondoan eta plazako tabernetan aparkatzen duten motoak eta alde horretako dendetarako zama-lanak egiten dituzten ibilgailuak.
  • Udaltzaingoaren kontrola areagotzea, jardunbide desegoki horiei dagokienez.
  • Gazteak gauez mugitzen diren leku bat dago, Frantziako pertsonak ere erakartzen dituena. Esaten dute “trapitxeoa” egon litekeela. Auzoan zaintza areagotzea eskatu dute.
  • Udaltzaingoak zaintza areagotu egingo du, jardunbide desegokiak edo ilegalak desagerrarazteko.

 

KULTURA ETA KIROLAK

Eskaerak Konpromisoak
  • Informazioa eskatu du Plaiaundiko atletismoko pistak birkokatzeari buruz.
  • Udal Gobernua irtenbide bila ari da, eta konpromisoa du irtenbidea abian egongo dela 2019ko maitzerako.
    Lehendabizi, Zubietako eremura lekualdatzeko inplikatuta dauden instituzioak lehenbailehen posizionatzea da nahia. Ondoren, elkarrizketak egingo lirateke elkarte inplikatuekin, talde politikoekin eta elkarte ekologistekin, posizionamendu hori kontuan hartuta egin beharreko urratsak zehazte aldera.

HIRIGINTZA

Eskaerak Konpromisoak
  • Erreten bat dago Lope de Irigoyen kaleko 3an (Telepizzaren ondoan), espaloietara ur asko isurtzen duena. Eskatzen du jabeari eskatzea arazoa konpondu dezan.
  • Jabeari eskaera egingo zaio Hirigintza Arlotik.Realizar un requerimiento al propietario desde el Área de Urbanismo.
  • Kexa, ADIFeko maniobrek zarata eta, ondorioz, eragozpenak sortzen dituztelako. Esan dute 310-037 makinak sortzen duela zarata gehien. Zarata arinduko duten irtenbide alternatiboak aztertu daitezen eskatu du: pantailak, zuhaitzak…
  • Bi kexak ADIFi helaraziko zaizkio.
  • Etxeetatik oso hurbil dauden trenbideetan egunetan aparkatuta geratzen diren tren zisternadunen aparkalekua lekualdatzea eta irtenbide bat aurkitzea nahi du.

TXINGUDIKO ZERBITZUAK

Eskaerak Konpromisoak
  • Egun askotan, Eulalia Infanta kalean ez da biltzen zaborra.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari helaraziko zaio abisua.
  • Edukiontzi bat jarri beharko litzateke etxeen inguruan, beren zuhaitz eta lorategiak inausten dituzten auzotarrek erabiltzeko.
  • Ez zaio irizten beharrezkoa edukiontzi berezi gehigarri bat jartzeari. Inausketaren hondakin txikiak edukiontzi marroian bota behar dira, eta handiak, berriz, Garbigunera eraman.
  • Edukiontziak leku egokian jarri beharko lirateke, etxebizitzetatik urrun, etxebizitzetan usain txarrik ez sartzeko.
  • Abisua helaraziko zaio Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari, azterketa bat egin dezan.
  • Kale-garbitzaileek etxeen inguruan erabiltzen duten espaloi-haizagailuak inguruko etxebizitzetara bidaltzen du zikinkeriaren parte bat.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari helaraziko zaio abisua.
  • Aldabe Mendia kaleko 7. zenbakian halako moduan daude jarrita edukiontziak, non errepidera jaitsi beharra dagoen haiek erabiltzeko; ez daude leku seguru batean. Gainera, edukiontzi batek pasatzea galarazten du.
  • Abisua helaraziko zaio Txingudi Zerbitzu Mankomunitateari, arazoa konpon dezan.
  • Lekuona Misiolaria kalean gora, bada oso itxia den bihurgune bat, eta bertan badira ikuspena murrizten duten edukiontziak.
  • Abisua helaraziko zaio Txingudi Zerbitzu Mankomunitateari, arazoa konpon dezan.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52