title>Alkatea auzoetan: Anaka-Puiana

Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Anaka-Puiana # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Anaka-Puiana

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ANAKA-PUINANA

Eguneratzea 2017/01/26

HIRI MANTENTZEA / LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Aldabe Mendia eta Anaka kaleen elkarguneko zuhaitzak duela 30 bat urte landatu ziren, eta neurriz kanpo hazi dira, haien loraketak alergia larriak eragiten dizkie ingurukoei, inguruko etxebizitza eta atariak zikintzen dituzte, eta inguruko etxeetako erretenak ixten dituzte, eta jabeak haiek maiz garbitzera behartzen. Hori dela eta, gutxiago hazten diren eta eragozpen gutxiago sortzen dituzten espezieetako zuhaitzek ordezkatu beharko lituzkete.
  • Aldabe Mendia kaleko 35. zenbakiko zuhaitz batzuek teilatuak gainditzen dituzte, eta erretena ixten; ataria zikintzen dute; eta, zikinkeria sartzen dela-eta, leihoak ezin irekitzea  dakarte.
  • Jaizkibel kalean badira tamaina handiko zuhaitzak, eta, beren pisua dela-eta, adarrak erori egiten dira. Zuhaitzok inausi beharko lirateke, arriskurik ez izateko.
  • Pagogaina kaleko zuhaitz batzuk etxebizitzak baino altuagoak dira, eta alergiak eta zikinkeria eragiten dituzte.
  • Letxunborro hiribideko biribilguneko makalak arriskutsuak dira.
  • Udal-teknikariek inguruko zuhaitz guztiak aztertuko dituzte, eta zehaztuko dute zer ale komeni den moztea eta gutxiago hazten diren espezieetako zuhaitzek ordezkatzea.
Egin gabe
  • 2017ko ekainaren 7ko bilkuran, besteak beste, erabaki hau onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak: JARDINERIA TECNATURA SL enpresari esleitzea IRUNGO ZUHAITZAK MANTENTZEKO, ZAINTZEKO ETA HOBETZEKO kontratua, eskainitako prezio unitarioen trukean, urteko 255.000,00 euroan gehienez ere, BEZaren % 21 barne.

    Kontratazioa eraginkorra denean, dagozkion azterketak egingo dira.

    Esteka honetan eskuratu daiteke kontratatzailearen atarian argitaratutako kontratazio espedientea.
  • Anakako etxeen inguruan zuhaitz ugari zeuden, baina, egun, 150 bakarrik daude: 50 urtean behera egin du zuhaitzen populazioak, eta arazoak sortzen dituen espeziearen ordez besteren bat landatu beharko litzateke.
  • Etxeen inguruan mantentze-lan sakonak egin beharra dago, hala nola espaloiak konpondu eta argiteria egokitu; izan ere, beren altuera dela-eta, farolek ez dute ematen argirik, zuhaitzak gainditzen baitituzte.
  • Etxeen ingurua erabat berritzeko plan bat prestatuko da, espaloiak, galtzadak, zuhaitzak eta lorategiak sartuta.
Egin gabe
  • Inguruaren azterketa bat dago egiteko, proiektua faseetan gauzatzeko (saneamendua, zuhaitzak, espaloiak, argiteria…).
  • Espaloiak beheratu beharko lirateke, oztopo arkitektoniko gutxiago izateko, Anaka eta Puiana osoan.
  • Konponketa-lanak egingo dira.
Amaituta
  • Puianako espaloia beheratu da dagoeneko. Anakako gainerakoak kontuan hartuko dira inguruaren azterketa egiterakoan.
  • BMtik behera, eskolarako bihurgunean, bada behin betiko konpondu beharreko zulo bat, askotan petatxatu dena.
  • Konponketa-lanak egingo dira.
Egin gabe
  • Abisua helarazi zaio espaloi eta galtzadetako zoladurari buruzko abisuei berehala erantzuteaz eta berehalako konponketa lan txikiak egiteaz arduratzen den enpresari, eskaerari erantzun diezaion.
  • Jaizkibel kalean, Mariño ondoan, futbolean jokatzen dute haurrek, eta baloikada ugari izaten dira. Baloiarekin ibiltzea debekatzeko kartel bat jartzeko eskatu dute.
  • Ez zaio iritzi beharrezkoa
   
  • Ipurua eta Zumea kaleetan badira auzotarrek oinezkoen guneak eta errepidea bereizteko jarritako loreontziak: batetik, kale horien itxura desberdina da loreontzirik ez dutenen aldean, eta, bestetik, loreontziek kalteak eragiten dituzte ibilgailuetan. Konponbideren bat bilatu beharko litzateke, leku batzuetan oztopoak baitaude pasatzeko.
  • Udal-teknikariek kexa honek azaltzen duen egoera aztertu, eta ez diote iritzi egokia neurririk hartzeari.
   
  • Zer egiteko asmoa du Udalak Anaka kalean Sancheski parean? Espaloiak oso estuak dira eta.
  • Aurreikuspenen arabera, San Migel eta Anakako plangintzak konponduko du behin betiko espaloi horien egoera txarra.
   
  • Julián Gayarre ibilbidean bankuak eta txakurren gorozkiak biltzeko edukiontziak jarri beharko lirateke.
  • Eskaera aztertu, eta ez zaio iritzi egokia.
   
  • Pedro Arístegui Enbaxadorea plazan argiztapena hobetu beharko litzateke.
  • Plazako argiteriaren azterketa tekniko bat egingo da, hobetu beharra dagoen ala ez ebazteko.
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, azterketa egin dezaten.
  • Zergatik ez da sortzen parke bat San Migeleko baratzeen inguruan?

  • San Migel eta Anakako plangintzak zehazten ditu auzo horietan behin betiko aurreikusten diren jarduketak.
   

 

MUGIKORTASUNA

Eskaerak konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Leka-Enea ikastetxearen ondoan aparkatzeko gune bat egokitu beharko litzateke, San Migeleko auzotarrek bigarren autoa aparkatu ahal izateko.
  • Ez zaio iritzi beharrezkoa.
   
  • Aparkalekuak sortu beharko lirateke orubeetan, eta, tren- eta topo-geltokien ondoan eta leku estrategikoetan, ibilgailuak hirigunean ez sartzeko aparkalekuak. Izan ere, TAO guneak ez ditu konpontzen aparkatzeko arazoak.
  • Eskaerak ez du loturarik auzoarekin, eta ez da hartu kontuan.
   
  • Desagertu egingo al da Agerre inguruko aparkalekua?
  • Agerreko kalezuloa aparkatzeko egokitu beharko litzateke.
  • Jaizkibel kalean aparkatzeko arazoak daude, auzotik kanpoko ibilgailuak aparkatzen baitira bertan. Hori dela eta, TAO sistema ezartzea nahi dute auzotar batzuek.
  • Zergatik jarri dira Agerre kalean piboteak? Aparkatzeko lekuak desagertzea ekarri dute eta…

 

  • Agerre kalean arazoak sortzen ziren etengabe ibilgailuen eta etxebizitza baten jabeen artean; izan ere, bidearen zati bat etxebizitzaren lursail pribatuaren barruan dago, eta inguruan aparkatzen ziren autoak lursailean sartzen ziren, aparkatzeko eta maniobrak egiteko.
    Bertako eraikuntzak eraitsi, eta berdegune bat sortu zen, baina ibilgailuak han sartzen ziren, eta lokaztu egiten zen etengabe. Hori dela eta, Udaleko lorezaintza-zerbitzuek “konponketa-lanak” egin behar izaten zituzten etengabe. Gainera, San Migeleko baratzeak garbitu zirenetik eta bidexkak sortu eta argiteria jarri eta ingurua bere onera etorrarazi zenetik, oinezko asko ibiltzen dira kale horretan; izan ere, ibilgailuak ibiltzea eta aparkatzea debekatu zen orduan, ibilgailuak sartu-irtenean ibiltzea eta aparkatzeko maniobrak egitea arriskutsua zelakoan oinezkoentzat, baina debekua oso gutxi errespetatzen zen.
   
  • Beilatokiko irteeran bada errespetatzen ez den marra etengabe bat, eta, horri aurre egiteko, eliza ebanjelikoaren ondoan bada semaforo bat. Bada, mugitu egin beharko litzateke, beilatokitik Anakarako irteera erregulatzeko.
  • Ingurua bertatik bertara aztertu, eta semaforoa lekurik egokienean dagoela ondorioztatu da. Izan ere, gorako noranzkoan ezin da lekualdatu, handik 4 metrora espaloia 1 metro zabal bakarrik delako, eta beheranzko noranzkoan ere ez, alde bateko espaloia murruaren gainean dagoelako. Semaforo keinukariek eta seinale bertikalek iragartzen dute semaforo hori.
   
  • Julián Gayarre ibilbideko zirkulazioa Anaka kalerantz bideratu da. Bada, antolamendu hori aztertu beharko litzateke, kaleko bi bidegurutzeetan eta garajeetako sarreran arriskurik ez izateko.
  • Udal-teknikariek proposamena aztertu eta kaleko mugikortasun-baldintza guztiak ebaluatu, eta egungo antolamendua egokiena dela ondorioztatu dute.
   
  • Lekuona Misiolaria kaleko zirkulazioaren abiadura handiegia da, eta zirkulazioa arintzeko neurriak hartu beharko lirateke.
  • Kaleko asfaltoa berrituko da, eta abiadura jaisteko elementuren bat jarriko.
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, azterketa egin dezaten: berrikuntza plana edo, oso egoera txarrean badago, berehalako adabatzea.
  • Sorozarretako biribilgunearen eta Letxunborro hiribidearen artean zirkulazioaren abiadura oso handia da, eta abiadura jaisteko elementuak jarri beharko lirateke.
  • Abiadura jaisteko elementuak jarriko dira.
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, aurretiko azterketa egin dezaten.
  • Eskualdeko Ospitaletik Anakaranzko bidean ibilgailuen zirkulazioaren abiadura jaitsi beharko litzateke.
  • Bidearen trazadurak berez behartzen du abiadura jaistera.
   
  • Gaineko zebra-bideak hobeak dira abiadura jaisteko elementuak baino, ez baitiete kalterik egiten ibilgailuei eta zarata txikiagoa eragiten baitute.
  • Auzoko bideetan gaineko zebra-bideak jartzeko aukera aztertuko da. Alde horretatik, Udala pixkanaka egiten ari da aurrera, Irun osoko hainbat tokitan..
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, aurretiko azterketa egin dezaten.
  • Ipurua kaletik inguruko hiru kale paraleloetako zirkulazioaren % 100 igarotzen da, eta, hori dela eta, galtzada-harriak mugitu egiten dira, eta harea botatzen duten hutsarteak sortzen. Aitzitik, kale paraleloetan (Zumea eta Lizarra kaleetan), ez dago hain zirkulazio handia.
  • Galtzada-harrizko zoladura konponduko da.
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, Ipurua kalearen aurretiko azterketa egin dezaten, baita Zumea eta Lizarra kaleena ere, paraleloak baitira
  • Egungo berinapeek ez dute babesten euria ari duenean.
  • 2018ra arte itxaron beharko da, orduan amaituko baita egungo kontratua. Udala gabezia horien jakitun da, eta kontuan hartuko ditu kontratu berria egiteko.
   

 

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Nahiz eta kale-garbitzailea etengabe pasatu, zigarro puntak daude beti tabernen parean. Konponbideren bat bilatu beharko litzateke.
  • Kaleak garbitzeko maiztasuna egokia eta nahikoa da: gizalege falta da arazoa.
Amaituta
  • Inguruan esku hartu da, herritar agenteekin elkarlanean, eta Anaka-Puianako taberna eta ostatuak bisitatu dira, arazoa konpontzen laguntzeko eskatzeko.
    Gerora, salbuespenak salbuespen, eskaerari erantzun diotela ikusi da. Jarraipena egingo da.
  • Auzoko segurtasuna handitu beharko litzateke, eta, horretarako, patruilek maizago pasatu beharko lukete.
  • Abisua helaraziko zaio Udaltzaingoari, maizago patruilatu dezan
Bihurgarri ez dena
  • Finkatutako maiztasuna eta denborak une honetan beharrezko jotzen direnak dira, eta ez dago benetako arrazoirik Poliziak gehiago patruilatu behar izateko.

 

GIZARTE ONGIZATEA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Consulta sobre la situación en la que se encuentra el proyecto del Centro Social de Jubilados de Anaka.
  • Está previsto incluir su realización en el Presupuesto de 2018
Egin gabe
  • Gizarte zerbitzuek dena delako gunea prest eta hornituta dagoenean dinamizatzen dituzte gizarte zentroak. Aurreikuspenen arabera, 2018an esku hartuko da.

 

KULTURA ETA KIROLAK

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Kiroldegi baten beharra dago, diziplina anitzeko pista batena.
  • San Migel eta Anakako plangintzak aurreikusi egiten du horrelakorik sortzea..
   

 

HIRIGINTZA

Eskaerak konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Aldabe Mendia kaleko 15. zenbakian bada Telefónicaren antena bat, auzotarren ustez osasunarentzat arriskutsua dena
  • Jabetza pribatua da, eta jabeen erkidegoak erabaki du antena instalatzea.
   

TXINGUDIKO ZERBITZUAK

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Egun askotan, Eulalia Infanta kalean ez da biltzen zaborra.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari helaraziko zaio abisua.
Amaituta
  • Gune honetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan biltzen da. Ez da ikusten maiztasuna handitzera behartzen duen gainezkatze arazorik.
  • Edukiontzi bat jarri beharko litzateke etxeen inguruan, beren zuhaitz eta lorategiak inausten dituzten auzotarrek erabiltzeko.
  • Ez zaio irizten beharrezkoa edukiontzi berezi gehigarri bat jartzeari. Inausketaren hondakin txikiak edukiontzi marroian bota behar dira, eta handiak, berriz, Garbigunera eraman.
   
  • Edukiontziak leku egokian jarri beharko lirateke, etxebizitzetatik urrun, etxebizitzetan usain txarrik ez sartzeko.
  • Abisua helaraziko zaio Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari, azterketa bat egin dezan.
Bhurgarri ez dena
  • Ahalik eta erabiltzaile gehienei zerbitzu egiteko eta ahalik eta traba gutxien egiteko moduan daude kokatuta edukiontziak, eta, bere garaian, Anakako auzo elkartearekin adostu zen kokalekua.
  • Kale-garbitzaileek etxeen inguruan erabiltzen duten espaloi-haizagailuak inguruko etxebizitzetara bidaltzen du zikinkeriaren parte bat.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari helaraziko zaio abisua.
Bhurgarri ez dena
  • Langileei gogorarazi zaie hondakinak biltzeko pilatzeko balio behar duela haizagailuak eta, ahal dela, hondakinak eremu pribatuetan sartzea galarazi behar dutela.
  • Aldabe Mendia kaleko 7. zenbakian halako moduan daude jarrita edukiontziak, non errepidera jaitsi beharra dagoen haiek erabiltzeko; ez daude leku seguru batean. Gainera, edukiontzi batek pasatzea galarazten du.
  • Abisua helaraziko zaio Txingudi Zerbitzu Mankomunitateari, arazoa konpon dezan.
Bhurgarri ez dena
  • Aparkalekurik kendu gabe egokitutako bilketa leku bakarra da kale osoan, kaleak ez baitu irteerarik eta bilketa ibilgailuek ezin baitute bira egin.
  • Lekuona Misiolaria kalean gora, bada oso itxia den bihurgune bat, eta bertan badira ikuspena murrizten duten edukiontziak.
  • Abisua helaraziko zaio Txingudi Zerbitzu Mankomunitateari, arazoa konpon dezan.
Amaituta
  • Oinezkoen babesgunea beheratu da, 5 m libre uzteko zebra bidetik

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52