Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: Elitxu # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Elitxu

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ELITXU

Eguneratzea 2016/10/20

HIRI MANTENTZEA / LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK Egoera Oharrak
  • Jolo kalean zuhaitz handi batek arazoak sortzen ditu. Kimatzea edo moztea eskatu da.
  • Elatzeta kalea eta Lapitze kalearen artean hiru enbor daude errepiderantz irteten direnak. Konponbide bat eskatu da.
  • Gutxien zaindutako auzoko lorategi eta parterre haien mantenimendua hobetu.
  • Lorezaintza zerbitzuan aztertu zuhaitzekin eta parke eta lorategien kontserbazioarekin lotutako era honetako arazoak, jarduera egokienak erabakiz.
Amaituta
  • Eskaerak Udal Lorezaintza Zerbitzuari igorri ondoren (zuhaitzek eragindako arazoak eta berdegunea hobetzea), horiek ikerketa fasean aurkitzen dira.

    Horiek aztertu ondoren lorategiak zaintzeko enpresa esleipendunari abisua pasatzen zaio egindako eskaria atenditu dezan. Lanak 2017/02/01eko datarekin egin ziren. Hala ere, udal zerbitzuetatik informazio gehiago eskatu da Jolo kalean dagoen zuhaitzari buruz.
  • Abandonatutako parkea Alei kalean, Karmeliten ondoan. Mantenimendu egokia eskatzen da landareak ipiniz eta zuhaitzak kimatuz, izan ere noizean behin belarra moztu besterik ez da egiten.
  • Egin. Lorezaintza lantaldeak parkean mantenimendu-lan egokiak egingo ditu.
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei helarazi zaie abisua, aurretiko azterketa egin dezaten. Apaintzeko zuhaixkak jartzeko eskatu dizkiete teknikariek lorezaintzaren mantentze-lanez arduratzen den enpresari.  
  • Alei kale ondoko lorategian, transformadore bat eta kolektore bat jartzeko obra egin ondoren, konpondu gabeko zonalde bat geratu zen eta euria egiten duenean lokaztu egiten da. Lorategia berritzea eskatu da egoera onean gera dadin.
  • Egin. Lorezaintza lantaldeak lorategian mantenimendu-lan egokiak egingo ditu.
Prozesuan
  • Hiri Mantenimenduko Udal Brigadari abisua pasa zaio lanak egin ditzan.
  • Gain-gainean parkean WC publikoa jartzea.
  • Egin. Parkearen inguruan WC bat jarriko da.
Prozesuan
  • Irungo komun publikoen 12 kabinak alokatu, mantendu eta garbitzeko egungo kontratua amaitzean, hau da, 2018ko azaroan, Olaketako Gain Gainean parkean jartzeko komun berri baten eskaera jasoko da eta hartuneak zer-nola dauden kontuan hartuta egingo da (argia, saneamendua eta hornidura).
  • Obretako kamioiek arrakalak sortzen dituzte Olaketa zonaldeko galtzadan. Konpontzea eta asfaltatzea eskatu da.
  • Aipatu galtzadaren egoera aztertu eta konpontzeko lanak egin.
Egina
  • Konponketa egin da 2017/02/16an. 
  • Pio XII plazako eta Serapio Mugica kaleko argiztapena hobetu.
  • Egiten. Zonaldeko argiteria publikoa berritzen ari dira.
Prozesuan
  • 2017ko otsailean dira esleitzekoak Osinbiribil argiztatzeko eta Pío XII inguruko argiztapena hobetzeko obrak, eta maiatzean zehar dira hastekoak.
  • Juan Arana kaleko behe aldeko eserleku batzuk kendu, ekintza desatseginetarako baino balio ez dutelako. Zonaldeko argiztapena hobetzea ere eskatu da.
  • Egin.
Amaituta
  • Hiri Mantenimendurako Udal Brigadari abisua pasa zaio lanak egiteko, 2017/02/13 egunez eginikoak.
  • Lapitze kalean eserlekuak jartzea eskatu da.
  • "Estandar" tamainako eserlekuak jartzeko tokirik ez dago. Hala ere, beste mota bateko eserleku txikiagoak jartzeko aukera aztertuko da.
Egin gabe
  • Etorkizunean kale horretan egingo den berrurbanizazioan kontuan hartuko da.

 

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK Egoera Oharrak
  • Diana kalean, 3, 5, 7 eta 9 zenbakiko ezkaratz guztiek eskailerak dauzkate sartzeko eta horrek zailtasun handiak eragiten dizkie adin nagusikoei edo mugikortasun arazoak dituztenei. Irisgarritasuna erraztuko duen konponbideren bat eskatu da.
  • Jabeekin zuzenean harremanetan jarriko gara soluzioak bilatzeko..
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko eta espaloiei buruzko hurrengo kanpainetan sartuko dela adierazi dute teknikariek. 
  • Gipuzkoa hiribideko anbulatorioaren parean autobus geltoki bat jartzea Lurraldebusen E-25 linearentzat.
  • Foru Aldundiarekin kudeaketak egingo dira geltoki hori jartzea lortzeko.
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko, eta dagokion eskaera Gipuzkoako Foru Aldundira bidali dela erantzun dute, eta erantzunaren zain daude.   

  • Jolo kalean adin nagusiko jendea erori egiten da zonaldean eskailera asko dagoelako. Soluzio bat eskatu da.
  • Arazo hau jada aztertu izan dute udal teknikariek eta arrazoizko soluziorik ez da aurkitzen.
   
  • Lapitzetik eskualdeko ospitalera joateko aukera emango duen autobusa.
  • Aztertu behar da
Egin gabe
  • Egiten ari den hiri-autobusen zerbitzuen kontratazio berrian, berritasun batzuen artean dago bus elektrikoak sartzea pixkanaka. L4 linea berria sortzea planteatu da, Euskal Herria hiribidean geratuko litzatekeena, eta horrek asko hobetuko ditu irisgarritasun-arazo horiek
  • Piketazaharra kalera sartzeko arazoak aipatu dira, Alei kaletik soilik ahal delako. Jada 18 bloke dira kale horretatik igaro behar dutenak. Oñaurre auzo berrian bizilagun kopurua handitzean zonaldeko zirkulazioan arazoak sortzen dira, alegia, Alei, Belitz, Muinoa eta Piketazaharra kale inguruetan.
  • Zonaldeko mugikortasunari buruz ikerketa sakona egitea.
Egin gabe
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko, eta Oñaurreko urbanizazio berriaren zatian zirkulazioaren norabide bikoitza gaitzea bideragarritasuna aztertzen ari direla jakinarazi dute.           

  • Martindozenea parean Belitz kalera sartzeko semaforoaren sinkronizazioa hobetu.
  • Semaforoaren programazioa begiratu eta ajustatuko dute udal teknikariek.
Ezin de egin
  • Udaleko teknikariei oharra pasa zaie azterketa egiteko. Teknikariek adierazi dute dagoen programazioa zuzena dela.   

  • Aduana kaletik ibilgailuen joan-etorria etengabea da baina ez da batere arina, Elizatxo hiribideko biribilguneak ataskoak sortzen dituelako ordu puntetan. Gainera, biribilgunea baino lehen dagoen semaforoak are eta gehiago oztopatzen du trafikoa, jende gutxik gurutzatzen duelako hortik, eta aldatzen hainbeste denbora ematen duenez, oinezkoek aprobetxatzen dute ibilgailuak geldirik daudela errepidearen 2 metro horiek  gurutzatzeko. Jende gutxik itxaroten du semaforoa berde jarri arte eta gehienetan ibilgailuek alferrik itxaron behar izaten dute semaforoa berriz ireki arte. Semaforo horren ordez zebra-bide bat jarriko balitz, oinezkoek arriskurik gabe gurutzatu ahal izango lukete eta hainbeste itxaron gabe; eta bitartean bide horretan trafikoa arindu egingo litzateke. Biribilgunea hortik metro pasatxora dagoenez, ibilgailuak beti polikiago doaz puntu horretan eta, beraz, oinezkorik harrapatzeko aukerak minimoak dira.
  • Aipatutako arazoa udal teknikariek aztertu eta bere kasuan egokitzat jotzen diren jarduera zuzentzaileak aurrera eraman.
Egin gabe
  • Udal teknikariei abisua pasa zaie aztertu dezaten.

 

HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA / BIDE GARBIKETA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Hirian arratoiak ezabatzeko kanpainak areagotzea eskatu da.
  • Egin.
   

 

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Pio XII, Serapio Mugica eta Juan Arana zonaldean poliziaren gaueko zaintza areagotu.
  • Udaltzaingoak aztertu eta erabakiko du zaintza areagotzeko beharra dagoen ala ez zonalde horretan.
Prozesuan
  • Bai Ertzaintza eta bai Udaltzaingoa zainketa prebentiborako lanak egiten ari dira zona horretan, bai bereizgarri polizialeko ibilgailu patruilen bitartez eta bai ibilgailu kamuflatu eta oinezko agenteen bitartez.
  • Pio XII plazan herritarren portaeretan arazoak, borroka batzuk izaten dira eta neska-mutilek (eta helduek ere bai) baloiarekin jolasten dute (larruzko baloiarekin batzuetan) eta oinezkoei eta terrazetan trabak eragiten dituzte. Kamerak jartzeko aukera planteatu da.
  • Bizikidetzako arazo hauen inguruan aztertuko da abian jarri berri den agente zibikoen talde berriarekin.
Amaituta
  • Auzo Elkarteari aholkuak eman zaizkio plazako zona estrategikoetan kartelak ipini ahal izateko arautegia gogoratuz eta bizikidetzarako deia eginez. Kartela egiten lagundu zaie eta Udaltzain buruaren zigilua eta sinadura ere gehitu zaie.

    Erabakitzen da kamerak jartzea ez dela bidezkoa ulertzen delako ez dagoela arrazoi juridiko nahikorik horiek instalatzea justifikatzen dutenik.
  • Alfonbrak astindu, landareak ureztatu eta abarrerako ordutegiei buruzko zirkular bat egin eta hedatzea.
  • Jada badago Udal Ordenantza bat gizalegezko portaerari buruz eta bide publikoa erabili, okupatu eta garbitzea arautzen duena, eta gorabehera horiek jasotzen ditu eta udal web atarian argitaratuta dago.
   
  • Alai Txoko parkean zakurren gorotzekin arazoak. Zaintza handiagoa eskatu da.
  • Bizikidetzako arazo hauen inguruan aztertuko da abian jarri berri den agente zibikoen talde berriarekin.
Prozesuan
  • Agente zibikoen talde bat kontratatu da eta hiriko zona desberdinetan lanean ari da. Bere zereginen artean dago herritarrak kontzientziatu eta ohartaraztea etxeko abereen gorotzek sortzen dituzten arazoen inguruan. Lan berori egiten ari dira baita ere Elizatxo-Lapitze auzoan eta zehazki Alai-Txoko parkean.

    Bestalde, Udaltzainek aktak jasotzen dizkie Udal ordenantzako arauak hausten dituzten animalien jabeei.
  • Ecuador taberna inguruan eta Elitxuko gasolindegiaren atze aldean gizalege faltagatik sortutako arazoak direla eta kexa, eta Udaltzaingoko agenteen aldetik jarduera eskasa dela uste da. Hala ere aitortzen dute egoera dezente normalizatu dela azkeneko urteetan.
  • Udaltzaingoak zaintza-lanak egitea eta, egokitzat jotzen bada, abian jarri berri den agente zibikoen talde berriak esku hartzea.
Amaituta
  • 2017ko lehen hilabetetan eta martxoaren 16ra arte, Ecuador tabernan ez dago poliziaren aldetik inongo esku-hartze garrantzitsurik, martxoko lehen asteburuan izan ezik. Egoera puntuala izan da.

    Elixatxo hiribideko gasolindegian ere ez da inongo esku-hartzerik izan eta molestiarik ere ez da detektatu. Eguneko 24 orduetan aktibo dagoen gasolindegia da eta bertako langileek ez dute inolako gorabeherarik gertatu denik transmititu.

GIZARTE ONGIZATEA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Irunen hirugarren adinekoentzat egoitza bat irekitzea, egun daudenak baino merkeagoa.
  • Arbes auzoan egoitza berri bat eraikitzea aurreikusita dago, Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren adinekoentzako egoitzen kudeaketan sartuta. Prezioak aipatu erakunde horrek jartzen ditu.
Egin gabe
  • Bi erakundeen artean hitzarmen bat dago 2017-2019 denboraldian gauzatzeko konpromisoarekin. Adinekoentzako egoitzaren eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena da ondorengoak markatzen duenez:

    185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzuen karterari buruzkoa.

HIRIGINTZA ETA BARATZAK

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Lope de Primaut kaleko 2 zenbakiko eraikinaren kanpo aldean igogailu bat jarri ahal izateko soluzioak ematea eskatu da, barnetik eraikitzea ezinezkoa delako.
  • Jabeekin bilera bat egingo da arazoa aztertu eta soluzioak bilatzeko.
enproceso
  • Hirigintza arloan tramitatzen ari dira Jabeen Komunitateak eginiko eskaera.
  • Bidasoa institutuak kanporako estrakzio-motor bat dauka, Aduana kaleko 48 zenbaki parean, eta egun osoan funtzionatzen egoten da eta inguruko bizilagunei traba eragiten die. Arazo honen konponbidea Udalak institutuarekin kudeatu dezala eskatu da.
  • Bidasoa institutuarekin harremanetan jarriko gara arazoaren berri emateko eta arazoa konpontzeko zerbait egin dezala eskatzeko.
enproceso
  • Diziplina-Jardueren unitatetik abisua ikuskatu egingo da eta, bidezkoa bada, errekerimendu bat egingo da.
  • Aduana kaleko atze aldean RENFEko eraikin batzuk daude uralitazko teilatua oso hondatuta dutenak. Kezka agertu da hondatutako teilatu horiek sor dezaketen kutsaduragatik, eta Udalak kudeaketa-lanak egin ditzala ADIF enpresak arazo hori konpondu dezan.
  • Arazo hauen soluzioa Trenbide Espazioaren Proiektuan kokatu behar da.
Egin gabe
  • Egiteke dago trenbide zonaldearen berrikuntza arte.
    Ingurumenetik adierazten da uralitazko teilatuak berez ez direla arriskutsuak eta ez dutela airea edo eror litezkeeneko lurra kutsatzen.

    Arrisku potentziala daukana da berori manipulatzea, batez ere piezak ebakitzerakoan edo hondakinak eramaterakoan sortzen den hautsa behin eta berriz arnasten bada. Hori dela eta, langileek behar besteko neurriak hartu behar dituzte eta horien manipulazioa baimendutako kudeatzaile baten bitartez egin behar da.
  • Alei kaleko baratzetan zikinkeria pilatzen da eta zonalde berri baten ondoan itxura txarra ematen dute.
  • Eusko Jaurlaritzari errekerimendu bat egin ebaluatu eta esku hartu dezan gune horien egoera hobetzeko.
Prozesuan
  • Elizatxo hiribidean eta Alei kalean (Eusko Jaurlaritza) dagoen partzelako titularraren asmoa da ahalik eta azkarren eraikina eraistea eta partzela egokitzea. Horretarako dagoeneko aurkeztu da eraisteko proiektu bat eta Udalak txostena egin du.

    Prozedura judizial baten erabakiaren zain gaude obrak egiten hasteko.
  • Topoaren zonaldean sastraka ugari egotean zonalde degradatua dago, Amaia parean, Iturria atze aldean.
  • Euskotreni errekerimendu bat egin egoera hori konpondu dezan.
Prozesuan
  • Hirigintza arloan errekerimendu bat tramitatzen ari gara Mourlane Michelena kaleko partzeletako jabeei bidaltzeko, topo ondoan kokatuak, txukundu ditzaten.
  • Piketazaharra kalean jabeen komunitateari utzi zaio lorategi-zati bat eta komunitateak ez du nahi, horrek mantenimendu lanak egitera behartzen dituelako.
  • Erreklamazio hori IRUNVI elkartera bideratu, egoeraren inguruan erabakitzeko.
Amaituta
  • Piketazaharra kaleko 33 eta 35 zenbakietako blokeen partzela bere garaian promotorearena zen, ez da inoiz izan publikoa eta beraz Udalak ezin du utzi.
  • Aduana kaleko 48 zenbakiaren ondoan abandonatutako baratzetan sastrakak
  • Titularitate egoera begiratu eta Lorezaintzako lantaldea ariko da espazio publikoa bada eta bere titularrari errekerimendua egingo zaio lur pribatua bada.
 
  • Eusko Jaurlaritzaren 43 zuzkidura bizitokiko eraikin bat egiteko erabiliko da lursaila.
    Berehala hasiko dira lanak, eta, hori dela eta, garbitu egingo da lursaila.

HIRI BULTZADA

Eskaerak Konpromisoak Egoera Oharrak
  • Udalak zerbait egin dezala eskatu da gazte langabetuentzako formazio ekintzak eta lan eskaintzak garatzeko.
  • Egin. Era horretako ekintza gehiago kudeatzea Bidasoa Bizirik erakundearen bitartez.
Prozesuan
  • Hemen atarian Irungo Udalaren diru-laguntzak jasotzen dira, Irungo gazteei zuzenduak.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52