Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : San Miguel  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : San Miguel

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

SAN MIGUEL

Bilkura egina: 2013/01/31

HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA

 

ESKAERAK KONPROMISOAK egoera OHARRAK
  • Txanaleta plazako iturriko grisela handiagotzeko. Modu horretan, euri zaparrada bortitzetan jasotzen den ura gainezka egitea ekidingo da eta plazatik Aguirre gozodendaraino doan aldapa blaitzea, jendea erortzeko arriskua handiagotuz.
  • Grisela hori handiagotzeko bideragarria den aztertzea.
amaituta
  • Euri-erauntsia botatzearen ondoriozko gainezka egitea gertatzen da plazako biltzeko ubideak husteko duen edukiera gainditzen denean. Horrelakorik ez gertatzeko, Txingudi Zerbitzuak Mankomunitatea SA enpresari helarazi zaio husteko sistema horretako aldiroko garbiketak egiteko beharra.
  • Julián Sánchez parke berrian landaresiak kentzeko, jokorako gunea handiagotzeko helburuarekin.
  • Ez da zilegitzat hartzen gune berdeak kentzea.
  • Geltokiaren inguruko eskaileren egoera hobetzeko, ADIFeko murruaren ondokoak: murrua garbitzeko, pintatzeko eta abar.
  • Murruaren mantentze-lanak egitea nori dagokion aztertu eta Txingudi Zerbitzuak Partzuergora lekualdatzea eskaileren garbiketa.
amaituta
  • Hirigintzara helarazi zaio ADIFen titulartasuna duen murruaren egungo egoerari buruzko txostena, enpresa horrek elementu horrek duen polizia baldintzak hobetzeko (2013DIUR0048S salaketa espedientea ireki da). Txingudi Zerbitzuak SA enpresari helarazi zaio oharra Gaztainondo kaleko 5. Zenbakian dauden eta udalaren titulartasuna duten eskaileretako murrua garbitzeko.
  • Beste gai batzuen inguruan, Geltokiko kalea Gaztainondo kalearekin eta Geltokiarekin komunikatzen dituzten eskaileretan 4 zuhaitz moztu dira (zumar 1, 2 aranondo japoniar eta gaztainondo japoniar 1) eta laster konponduko dira parterreak eta estaltzeko begetazioa landatuko da.
  • Gaztainondo kaleko koadro elektrikoko kaxan ura sartzeak argindarra moztea eragiten du.
  • Udala teknikariek arazoa azatrtuko dute, jar litezkeen konponbideak baloratzeko..
Bihurgarri ez dena
  • TITULARTASUN PRIBATUA
  • Gaztainondo kaleko 5. zenbakian kokatutako higiezinean dago udal koadro elektrikoa eta bertan sartzen den urak eragina du eraikinaren estaldurako ur-hustearekin, oso era nabarmenean ikusten baita euria egiten duen egunetan. Euri-urak biltzeko instalazioa higiezinari dagokionez eta ubide hori handiagotu egin denez duela gutxi higiezinaren jabeek egindako hobekuntza obretan, beraiek egin beharko dituzten egin beharreko konponketak beren higiezinean ura ez sartzeko. Higiezinaren barruan dauden koadroaren eta argiteria linea elektrikoen instalazioan zortasunak ekiditeko, instalazio hori ezeztatzeko aukera ote dagoen aztertzen ari da , argiteria elementuak gune horretako bide publikoan instalatuta dauden beste koadro elektrikoetan banatuz.
  • Julián Sánchez parke berrian hainbat hobekuntza eskatu dira; horiez gain, hesi edo sareren bat jartzeko eskatu da parketik Donostia kalerantz ateratzen diren pilotak eta baloiak eusteko, egoera arriskutsua delako horien atzetik doazen umeentzat.
  • Eskudel bat jarri umeak korrika atera ez daitezen errepidera.
amaituta
  • Hiri Mantentzeko Udaleko Langile Taldeak eskudel bat instalatu du 2013/05/31n.
  • Auzoan maldan dauden kaleetan ez irristatzeko tratamendu bat emateko, bereziki, Luis de Uranzu kalean, erortzeak ekiditeko.
  • Análisis de la situación de los pavimentos.
Bihurgarri ez dena
  • Bide publikoan erabiltzeko zoladura homologatua dauka aipatutako kaleen zoladurak. Ongi garbitu beharko da eta horretarako, eskaera hori helaraziko zaio Txingudi Zerbitzuak Mankomunitatea SA enpresari. 
  • Kanaloi puskatuak daude Caser Egoitzean; hori dela-eta ur asko erortzen da espaloian euria gogor botatzen duenean.
  • Enpresari eskaera egitea.
procezesuan
  • 2013/05/15ean Hirigintza Diziplinako Unitate Teknikoak egindako errekerimendu bat tramitatu zuen Hirigintza Arloak. Bertan, Anaka kaleko 8.ean kokatutako “Caser Egoitza” eraikinaren kanaloiak konpontzeko eskatzen zen.
  • 2014/01/27an, udaleko aparejadoreak jakinarazi du ikuskaritza bisita egin ondoren, egiaztatu duela dagoeneko gauzatua dagoela 2013/05/15eko errekerimendua.
  • Argiteria ez da nahikoa Anaka kalean, zehazki, Anakara igotzen duen aldapan.
  • Kaleko argiteriaren egoera aztertzea.
Bihurgarri ez dena
  • Aipatutako tarteak duen argiztapen mailak bide horrek duen tipologiarako onartzen diren paramatroen barruan daude. Ezin da argiztapena areagotu. Iparreko espaloiko argiztapena oso doitua dago espaloi horretako neurriengatik ezin delako farol aberririk jarri.
  • Utzikeria eta argiteria exkaxa dago Plaiaundiko parkearen sarreran eta kirol instalazioetan.
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari garbiketa berezi bat egiteko eskatzea.
Amaituta
  • Plaiaundi kirol instalazioetako sarrerako argiztapenean babespean dauden ingurumen batean bete behar diren baldintzen pean dago, eta hori dela-eta ezin zaio gune horri argiztapen maila handiago eman. Txingudi Zerbitzuak enpresak garbiketa bat egin du jarduteko ahalmena duen tokietan; Eusko Jaurlaritzak titulartasuna duen tokietan, ez.
    Nolanahi ere, 2014ko maiatzean argiteria publikoa hobetzeko lanak egin dira Plaiaundiko en Pierre Loti Ibilbidean.
  • Egoera txarrean dagoen espaloia konpontzea Geltokiko eta Anakak aleen arteko bidegurutzean.
  • Egitea
amaituta
  • Asfaltatzeko azken kanpainan konpondu zen bidegurutze horretan zegoen zuloa. Asfaltatzeko hurrengo kanpainan Geltokiko kaleko zatia sartu da, hain zuzen Pasiotarren elizaren eta Renfe geltokiaren arteko tartea.

  • Sasiak garbitzeko Donostiako kaleko ezkerreko aldean.
  • Ondoko lurzatien jabetza egoera aztertzea eta jardutea zilegi den tokian.
Amaituta
  • 2014ko uztailean eta abuztuan SAN MIGEL-ANAKAN TXABOLAK KENTZEKO ETA BARATZEAK GARBITZEKO obrekin (1. FASEA) Donostia kalearen aparkalekuaren ondoko gune osoa garbitu da.
  • Geltokiaren inguruko lorategiak – Zuhaitzak mozteko eskaera espaloietan eraginik ez izateko.
  • Udal teknikariek zuhaitzen egoera aztertzea.
Bihurgarri ez dena
  • Ez dago kausa harremanik aurkitu zuhaitzen artean eta aipatutako espaloiek eduki dezaketen lesioen artean. Zuhaitzen egoera ona da.
  • Alberto Anguera plaza - Gehiegizko hostotasuna dute kioskoaren atzean dauden zuhaitzek. Horiek kimatzeko eskatzen da.
  • Ale batzuetan kimatze lanak egitea komeni den aztertzea.
Amaituta
  • 5 xarmaren eta 3 parrotiaren eratze-kimaketa egin da.
  • Luis de Uranzu kaleko atzeko aldeko zuhaitzak kimatzeko.
  • Ale batzuetan kimatze lanak egitea komeni den aztertzea.
amaituta
  • Forma emateko kimaketa bat egin zen joan den neguan.  Jarraipen bat egin zaio ale horien hazkuntzari, datorren denboraldian esku-hartzeren bat egin behar ote den erabakitzeko.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Kexa bate gin da gazteen lokaletako segurtasunari eta funtzionamenduari buruzko araudiri kez dagoelako eta Luis de Uranzu kalean horrelako lokal gehiegi daudela azpimarratu da eta gazteen aldetik; gainera, lokal haietatik kanpoan dauden espaloien erabilpenak eragozpenak sortzen dizkie auzokoei.
  • Diziplina askotariko lan-talde bat osatu da, udaleko arduradun politikoek eta udal teknikari eskudunek (Hezkuntza eta Gazteria, Udaltzaingoa, Hirigintza Diziplina eta Parte-hartzea) osatuta, arazoak aztertzeko eta gazte-lokalen araudia eta gizalegezkoak ez diren eta bizilagunei arazoak sortzen dizkien gorabeheren aurrean protokoloa egiteko; bestalde, lokal horietako jarduera koordinatzeko dinamikak ere jarriko dira gazteei begira, horien erabilpena bultzatzeko eta aberasteko. Edozein modutara funtsezkoa da etorkizunari begira lokalak kontzentratuta egon daitezen saihestea.
prozesuan
  • Udaltzaingoa eguneroko konprobazioak egiten ari da  Luís de Uranzu kaleko 18 eta 20 zenbakietako lokalek eragiten dituzten molestiei buruz; hala ere, ez da inolako arazorik antzeman arazo gehiago ekarri zituzten lokalak itxi ondoren.

  • Gainera, Gazteria Departamentuak bizikidetzarako eta kudeaketarako protokolo bat ezarri du gazteen lokalei buruzko arazoari ekiteko, eta bitartekaritza prozesuak egiten ari dira bizikidetza konpromisoak lortzeko lokalen jardueraren eta bizilagunek deskantsatzeko duten eskubidearen artean.

  • Arau-hausteak antzeman dira agenteek aldiro egiten dituzten errondetan. Horien berri eman da Gazteria eta Hirigintza arloan. Zaintza lanekin jarraitzen da.
  • Kexa bat izan da edukiontzietatik gauzak ateratzen dituzten pertsonek edukiontzien ondoan uzten den zikinkeriagatik.
  • Zaintza areagotzea udaltzaingoaren aldetik eta arazo horiek sartzea gizalegeari buruz egingo diren hurrengo programetan.
prozesuan
  • Auzoetan egindako errondetan Udaltzaingoa portaera horiek konprobatzen ari da eta egin beharreko aktak egin ditu.
  • Portaera hori vetasen eta saltasen jarraitzen dute. Asko murriztu da pertsona horien presentzia auzoan.

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Ibilgailuak espaloietan, bidearteetan eta oinezkoentzako pasabideetan ez sartzeko babesak jartzeko Uranzu Azokaren inguruan.
  • Egitea
amaituta
  • Linea jarraituaren bidez seinaleztatuta dago horizontalean, eta bertikalean, bira egiteko debekua adierazten duen seinalearekin.
  • Nolanahi ere pibotak ezarri dira.
  • Kexa bat aurkeztu da bizikletak espaloietan ibiltzeagatik ; gainera, gehiegizko abiaduran omen dabiltza. Zaintza gehiago eskatzen da.
  • Poliziaren zaintza areagotzea arazo hori kontrolatzeko.
prozesuan
  • Auzoetan egiten diren errondetan bereziki arreta jarri da espaloietan dabiltzan bizikletetan eta egindako arau-hausteen salaketak jarri dira.
  • Arau-hauste horiek vetasen jarraitzen da eta auzo hori kontuan hartu da dagoeneko programatuta dauden poliziaren kontrolak egiteko.
  • Kexa bat aurkeztu da Ibilgailuen gehiegizko abiaduragatik Donostia kalean.
  • Abiadura murrizteko gailu bat jartzea egokia den aztertzea.
amaituta
  • Irungo kaleetan, 30eko EREMUAK I. Eraskinean adierazitako eremuan sartzen diren kaleetan orduko 30 km-ko abiadura-muga ezartzea onetsi da (2013/07/08ko 134 zenbakiko Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloko Ordezkariaren Ebazpena)
  • Bizikleta-errei bat ezartzeko eskatu da Letxunborro hiribidean.
  • Bizikleta-errei horren azterlana HMIP Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planean agertzen da.
prozesuan
  • Letxunborro ibilbidetik bizikleta-errei bat jartzeko proiektua aztertzen ari da (kopuruak, EGINAK) eta gai hori tratatu da 2014/03/27ko Mugikortasun Mahaian.
  • Pinudi aparkalekura sartzekoa tea ezin da erabili txartelaren bidezko sarbide kontrolarekin arazoak daudelako. Kontrolik gabe irekitzen da (neska-mutilak barruan jolasean, aparkalekuarekin zerikusirik ez duten pertsonak, eta abar). Ur kopuru handia ere sartzen da aparkalekuan euria gogor botatzen duenean.
  • Lan egiten ari da behin betiko konponbidea emateko aparkalekuko ur-sarrerari isurbideak garbituz eta egokituz.
amaituta
  • Aparkalekurako sarbidean dagoen arazoa konponduta dago: Bidasoa kaleko 1. zenbakiko sarrerako atea konponduta dago eta berriro jarri da oinezkoentzako sarrera kontrolatzeko makina (bandalismo arazoagatik erauzi egin zena).
  • Ura sartzeko arazoa kainu-zuloen garbiketa ezak ekarri zuen. Hori konpontzeko, ubideak etengabe garbitzeko programazioa egin da, eta hala egiteko agindua eman da arazo hori ekiditeko.

BIDEAK GARBITZEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Txingudi Zerbitzuetako garbiketa makinak Alberto Anguera plazako garbiketa 7etan egitean eragiten dituen eragozpenak.
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateko Partzuergora helaraztea arazo hori, aztertzeko.
amaituta
  • 8ak baino lehen ez dela inolako zerbitzurik pasatzen konprobatu da.
  • Geltokiaren inguruko espaloietako garbiketa.
  • Txingudiko Zerbitzuek garbiketa berezi bat egiteko eskatzea.
amaituta
  • Garbiketa garbitzaile batekin egin da.
  • Paperontziak jartzea Plaiaundi Parke Ekologikoaren / Plaiaundi Institutuaren sarreran.
  • Txingudiko Zerbitzuak entitateak egingo du.
Bihurgarri ez dena
  • Une horien jabea Eusko Jaurlaritza da. Txingudi Zerbitzuak enpresak ezin du lan egin lurzoru horietan.

HIRIGINTZA ETA BARATZAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Ingurune berde bat sortzea (baratzeen antolamenduarekin) San Miguel – Anaka urbanizazio berrirako aurreikusten den gunean, horia urrera eramatea bideragarria den arte.
  • Aurrekontuei buruzko Osoko Bilkuran zuzenketa bat aurkeztu da 2013an toki horretako paisaiaren egokitzapen bat egiteko eta leku batzuk aisialdiko gune gisa erabiltzeko.
prozesuan
  • San Miguel Anakako urbanizazio lanak eta etxebizitzak eraikitzeko lanak egiten hasi bitartean etxola batzuk kenduko dira eta txukunduko da toki hori. Jarduketa hori egin behar da gune hori oso egoera txarrean dagoelako eta lurzoruaren kutsadura dela-eta Eusko Jaurlaritzak bertan baratzeak ez jartzeko egin duen gomendioagatik.

  • Gaur egun San Migel-Anakan etxolak kentzeko eta baratzak garbitzeko lanak (1. fasea) izeneko proiektua lizitazio fasean dago. Proiektuan beratzeak erabiltzea kentzeko lanak eta lurzorua garbitzeko eta egokitzeko lanak sartzen dira, gutxi gorabehera, 10.200 m2-ko azalera batean”

BESTE BATZUK

ESKAERAK KONPROMISOAK egoera oharrak
  • Kexa bat aurkeztu da Auzo Elkarteetan egiten diren jarduerei buruz, akademientzako eta beste zentro profesionaletarako konkurrentzia direla adieraziz.
  • Arrazoiei eta egokia ez den balizko konkurrentziari buruzko azterketa bat egitea, Auzo elkarteen jarduerak antolatzeari begira.
amaituta
  • Aldatu egin da 2013an Auzo Udalak Elkarteek antolatzen dituzten ekintzetarako ematen dituen diru-laguntzek jasotzen dituzten jardueren balorazioa; horren arabera, gizartea, kultura, gizalegea, herritarren parte-hartzea eta horrelako helburuak dituzten jardueren finantzaketa indartuko da eta klausula berri bat sartu da Oinarrietan, eta horren arabera baztertzen dira inguruko jarduera profesional pribatuarekin konkurrentzia desleiala izan litezkeen jarduera guztiak.
  • Beste petanka-pista bat jartzea, eta ahal bada, estalia.
  • Ez da bidezkotzat jotzen.
Bihurgarri ez dena
  • Petankan aritzen direnek komun bat jartzeko eskatu dute.
  • Ez da bidezkotzat jotzen oso garestia delako.
Bihurgarri ez dena
  • Immigrazio eraikina hesiez ixteko, oso egoera txarrean dagoelako.
  • Egoera konpontze aldera, Estatuari eskabidea egin zaio.
amaituta
  • Kexa bat aurkeztu da Hondarribia kalean hutsik eta baldintza txarrean dauden lokalengatik, eta etxebizitza gisa erabiltzeko proposatu da.
  • Ez da egokitzat jotzen Hondarribia kaleko beheak etxebizitza bihurtzeko. Merkataritza jarduera bultzatzea.
Bihurgarri ez dena

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52