Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Elitxu-Lapitze  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : Elitxu-Lapitze

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ELITXU-LAPITZE

Bilkura egina: 2012/11/8

HIRI MANTENIMENDUA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Piketazaharra kalean obrak egin ondoren geratu diren zuloak konpontzea.
  • 2013/2014ko asfaltatze kanpainaren barruan egiteko konpromisoa.
Amaituta
  • Etxea berriro asfaltatu da 2014ko maiatzean, asfaltatze kanpainaren obren barruan.
  • Asfaltoarekiko betetze lanak zabaltzea Iñude kalean, egin gabe geratu diren hamar bat metro horiek osatzeko.
  • Egiteko konpromisoa
Amaituta
  • HAZ/SAC bulegoan aurkeztutako 2013-680 oharra; erantzuna: “Egungo akabera behin-behinekoa da; Oñaurreko urbanizazioaren bigarren fasean gune hori urbanizatzea eta zoladura jartzeko dago aurreikusita”
  • Orduan gune hori guztia berrurbanizatua eta bukatua geratuko da Oñaurreko goiko aldeko  etxe berriei zerbitzua ematen dien bide berria dagoen bidearekin batzen denean (2014an gertatzea aurreikusten da).
  • Alei kalean egin den obraren ondorioz, hainbat kalte izan dira ertzetan, baita hondoratzeak espaloietan ere, eta heskaiak falta dira.
  • Kexa arduraduna den Txingudi Zerbitzuak Partzuergora helarazi da
Amaituta
  • Lanak eginda daude.
  • Irundarra tabernaren aurreko zuloa konpontzea.
  • Egiteko konpromisoa.
Amaituta
  • LDO kontratak konpondu du zuloa 2013ko ekainaren 5ean
  • Miguel de Ambulodi kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako jabekideek 2007/12/14ko Tokiko Gobernu Batzarrean hitzartutako obra egiteko eskatu du (GAO 2007/12/19). Aipatutako obra atzeratu egin zen igogailuak jarri arte.
  • Mugikortasun, Bide Publiko eta Obren Arloak hitzartutakoa bete egin dela egiaztatu behar du.
Buhurgarri ez dena
  • Aurrekontu zuzkidura iraungita dago jabekideek ez dutelako baieztatu proiektu horretan parte hartuko duten.
  • Gomazko zorua hondatuta dago Olaketa kalearen eta Santa Margarita Ospitalea kalearen arteko haur parkean.
  • Konpontzeko konpromisoa.
Amaituta
  • 2012/12/27an amaitu zen lana.
  • Eserlekuak hondatuta daude Alei kalean, Karmeldarren komentuaren ondoan.
  • Hondatuta dauden eserlekuak ordezkatzea
Amaituta
  • Alei kaleko eserlekuak aldatu dira. Lan hori Udaleko Langile-taldeak egin du 2013ko martxoaren 19an.
  • Eserlekuak Lapitze kalean zehar jartzea, gorako norabidean ibili behar duten adineko pertsonen deskantsua egin ahal izan dezaten.
  • Ez da bideragarria espaloiaren zabalera egokia ez delako.
   
  • Lapitze kaleko farolak berriro jartzeko eskatzen da, espaloiaren erdian ez egoteko.
  • Ez da bideragarria espaloiaren zabalera egokia ez delako.
   
  • Lapitze kalean, Boyer finkaren ondoko tartean zabaltzen ari diren sasiak garbitzeko eskaera.
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari ez ohiko garbiketa bat egiteko eskatu zaio.
Amaituta
  • Garbiketa berezi bat egiteko eskatu zaio Txingudi Zerbitzuak Partzuergoari.
  • Udalekoa den eta elkarte bati lagatu den Elizatxo hiribideko 13. zenbakian kokatutako etxea zuhaixkak oso utziak daude eta arazoak eragiten dizkiete ondoko etxeari eta espaloia ere hartzen dute.
  • Garbiketa egiteko konpromisoa.
Amaituta
  • Konifera heskaia kimatu zen eta zuhaitza moztu zen 2012/9/29an. Neurri osagarriak gauzatzea aztertzen ari da.
  • Kexa batzuk jaso dira euriak Diana kaleko lorategietako zoru geotextilean eragiten duen zaratagatik.
  • Eskabidea atzera bota egin da lorategi horri buruz jaso den erreklamazioari eman zaion konponbidea, alegia mota horretako zoladura jartzea, zuzena delako.
   

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Elkarbizitza arazoak izan dira Elizatxo hiribideko 21. zenbakian gazteek erabiltzen dituzten 5 lokaletan (3 beheko aldean eta 2 solairu artean). Enbarazuak eragiten dituzte goizeko ordu txikietan eta zikinkeria eragiten dute asteburuetan. Espaloia okupatzen dute besaulkiekin eta jokoekin.
  • Lan-talde bat osatu da, udaleko arduradun politikoek eta udal teknikari eskudunek (Hezkuntza eta Gazteria, Udaltzaingoa, Hirigintza Diziplina eta Parte-hartzea) osatuta, arazoak aztertzeko eta gazte-lokalen araudia eta gizalegezkoak ez diren eta bizilagunei arazoak sortzen dizkien gorabeheren aurrea protokoloa egiteko; horiez gain, lokal horien jarduera koordinatzeko dinamika batzuk ere bultzatu dira horiek gazteen artean bultzatzeko eta erabilgarritasuna aberasteko. Nolanahi ere ulertu da oso garrantzitsua dela hemendik aurrera lokalen kontzentrazioa ekiditea.
Prozesuan
  • Ez da inolako kexarik jaso eta ez da arau-hausterik antzeman agenteek duela gutxi egin dituzten errondetan. Azken erreklamazioa 2012ko irailekoa eta abendukoa da. Irailean 3 ikuskapen akta egin ziren antzemandako molestiengatik. ZAINTZAREKIN JARRAITZEN ARI DA.

  • José Eguino kaleko bizilagunen kexak inguruko hezkuntza zentroetako ikasleek erakutsi duten gizalege faltagatik, alegia asko zikintzen dutelako eta dena lurrera botatzen dutelako.
  • Arazoaren berri helarazi da Udaltzaingoko zuzendaritzara, elkarbizitzarako agenteek landu dezaten.
Prozesuan
  • Errondak egiten dira arau-hausteak antzemateko.

  • Ez da gizalegearen aurkako portaerarik. Baliteke uneren batean ikasle talde batek zerbait bota izana lurra, baina oinez egindako errondetan ez da halakorik antzeman. ZAINTZAREKIN JARRAITZEN ARI DA.

  • Ecuador tabernak eragindako enbarazuak. Musika jartzen dute goizeko ordu txikiak arte.
  • Udaltzaingoaren jarduketa enbarazu horiek zuzentzeko.
Prozesuan
  • Arau-hausteak antzeman dira agenteek egiten dituzten aldiroko errondetan eta salatu egin da. Etengabeko zaintzarekin jarraitzen ari da.
  • La Bodeguilla tabernak eragindako enbarazuak. Oso altu jartzen dute musika eta hori ez dator bat duten jarduera lizentziarekin. Asteburuetan irekita mantentzen da eta musikarekin oso berandu arte (ordu biak arte edo beranduago). Elkarbizitzarako arazoak eragiten ditu auzokoen eta bezeroen artean (autoak bigarren ilaran eta abar) Lizentziari eta komunitatearen baimenik gabeko obrak egin dituztela ere adierazi da, nahiz eta komunitatean eragin aizan.
  • Udaltzaingoaren jarduketa, enbarazu eta ez betetze horiek zuzentzeko.
Prozesuan
  • Maiztasun handiko konprobazioak egiten ari dira eta ez da enbarazurik edo arau-hausterik antzeman.
  • Gauez tabernan egin den behaketan ez da arau-hausterik antzeman. Dagokion ordutegia betetzen du eta horri buruzko kexarik ez da jaso.
  • Zaintzarekin jarraitzen ari da.
  • Serapio Múgica, 31- Junkal Multzoko patiorako sarbidea: Kexa bat jaso da kale-zurrutak, gaueko zaratak, liskarrek eta abarrek eragindako arazoengatik
  • Udaltzaingoaren jarduketa, enbarazu horiek zuzentzeko.
Prozesuan
  • Hainbatetan egin da jarduketa eta aktak jaso dira arau-hausteengatik.
  • Egunero eguerdian eta arratsean behatzen dira portaera horiek eta kasuan kasuko aktak eta salaketak egiten dira.
  • 2014an ez da arau-hausterik antzeman agenteek eqgin dituzten aldiroko errondetan. Zaintzarekin jarraitzen ari da.
  • Hainbat arazo izan dira errumaniar jatorriko pertsona batzuekin: Txatarra uzteagatik lorategietan, objektuak edukiontzietatik ateratzeagatik (eta ingurua zikin utzita) eta abarrengatik. Aipamen berezia egin zaio sexu komertzioko praktika batzuei buruz gune horretako komun publikoetan.
  • Udaltzaingoaren jarduketa, enbarazu horiek zuzentzeko.
Prozesuan
  • Egiaztapenak egiten ari dira txanda guztietan eta errondak egiten ari dira toki horretan. Hainbat akta jaso dira egindako arau-hausteengatik.

  • Zaintzarekin jarraitzen ari da egunero eta arazoak gutxiagotzen ari direla ikusi da.

  • Bizikidetza arazoak izan dira Aduana kaleko 6. zenbakiko atarian hurbil dagoen lokutorioko erabiltzaileen aldetik kale-zurrutagatik, edukiontzien ondoan pixa egiteagatik eta zikinkeria sortzeagatik.
  • Udaltzaingoaren jarduketa, enbarazu horiek zuzentzeko.
Prozesuan
  • Kexa kontuan hartzen da egiten diren errondetan.

  • Toki horretan egin diren errondetan ez da ikusi portaera hori. Agenteek egiten dituzten errondetan zaintza lanak egiten jarraitzen dute. Interesgarri litzateke bizilagunek 092 zenbakira deitzea horrelakoak ikusten dituztenean.

MUGIKORTASUNA / BIDE PUBLIKOA

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Kexa bat jaso da Elizatxo hiribidetik Alei kalera sartzeko ezkerretara jotzeko debekuaren berri aurretik Auzo Elkarteari ez emateagatik. Seinale osagarriak jartzeko eskaera egin da debeku hori argi gera dadin, ibilgailu askok ezkerretara jotzen jarraitzen dutelako.
  • Aldaketa guztiak aztertuko dira udal teknikarien eta Auzo Elkartearen artean
Amaituta
  • Horizontalean marra jarrai baten bidez seinaleztatuta dago eta horizontalean ere bai, biratzeko debekua adierazten duen seinale batez.

BIDE ETA GUNE PUBLIKOETAKO GARBIKETA, ETA INGURUMEN ARAZOAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Arratoaik daude Bidasoa Institutuaren ondoko ezpondan.
  • Arratoi-hiltzeko ekintza eskatu zaio Txingudiko Zerbitzuak Partzuergoari.
Amaituta
  • 2013/1/11an egin da arratoi-hiltzea.
  • Gasolindegiaren ondoko lorategietan txakurren gorotzek eragindako usain txarrak
  • Garbiketa eta lorezaintza jarduketa.
Amaituta
  • Garbiketa egin da
  • Lorezaintza lanak ohiko aldizkakotasunareki egiten dira.

BESTE BATZUK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA oharrak
  • Auzoko Jaietako batzordeak lokal bat eskatu du jaiak antolatzeko materiala biltzeko
  • Konponbide bat bilatzen saiatuko dira udaletxetik
Amaituta
  • Konponbide bat proposatu du Informazioaren Gizarte eta herritarren Parte Hartze Ordezkaritzak. Proposamena da obra bat egitea Elkartearen bi lokaletako batean, eta Udalak bere gain hartuko luke kostu osoa, horrela gune itxi bat egokituko litzateke horretarako.

  • Bi aldeek ez dute proposamena onartu.
  • Olaketa kaleko 11.etik 21.era udalaren laguntza eskatzen dute, VISESAren aurrean aurkeztutako kexa indartzeko etxebizitzetan dauden hezetasunengatik (2003an eraiki ziren), garajeetan dauden ur-sartzeengatik, altxatuta dauden terrazengatik eta abarrengatik.
  • Alkateak berak gestioak egingo ditu VISESAren aurrean, finka administrari Estibaliz Gonzalorekin koordinatuta.
Amaituta  

GAINERA

2013an gauzatzeko edo aztertzeko programatutako jardunbideak:

ESKAERAK
EGOERA
OHARRAK
  • Junkal Multzoko arkupean izandako arazoak, lurzorua hondoratu egin da. Egoera hori aztertzeko dago. Kontuan hartu behar da gune horietako titulartasuna ez dagoela garbi.
Bihurgarri ez dena
  • Titulartasun pribatua.
  • Pibote bat jarri da Junkal Etxadirako sarreran, ibilgailuak sar daitezen eragozteko. Hori jarri izanaren arrazoia argitzeko eskatzen da, eta bizilagunek izan dezatela nolabaiteko sarbidea (adibidez adineko pertsonak trasladatzeko...).
Bihurgarri ez dena
  • Pibot ehori ezarri zen Udaltzaingoak eskatuta, hainbat bizilagunek egindako kexei erantzuteko. Gune horretan haurtzaindegi bat ere badago eta ez dirudi egokia izatea ibilgailuak pasatzen uztea. Nolanahi ere, oinezkoentzako gune bat da eta ibilgailuak bertatik ibiltzea debekatuta dago.
  • Elizatxo hiribidetik Belitz kalean sartzeko tartean sakonegia den areka bat dauka eta hori dela eta ibilgailuen beheko parteak lurraren kontra jotzen du.
Amaituta
  • Oñaurreko urbanizazio berriaren eta Alai Txoko parkearen arteko espaloi berriaren proiektua idazten ari da. Sarbide horren berrantolamendua eta hobekuntza sartuta dago proiektu horretan.

  • Seinale intermitentea jartzeko eskaera egin da pasabidea kontuz ahalbidetzeko Belitz kaleko semaforoan Elizatxo hiribidetik sartzeko, zirkulazioa arintzeko.
Bihurgarri ez dena
  • Hain zuzen ere kontua hartuta trafikoak duen intentsitatea gune horretan, semaforo batez pasabidea ahalbidetzea era intermitentean arazoak eragingo luke bidegurutze horretan. Orain dagoen bezala, segurtasuna bermatzen da.
  • Kexa bat jaso da oinezkoek pasatzeko duten denborari buruz Elizatxo hiribidean, 12. zenbakiaren ondoan dagoen semaforoan. Denbora pixka bat luzatzeko eskatzen da adineko pertsonak segurtasunez pasa daitezen.
Bihurgarri ez dena
  • Pasatzeko ematen den denbora irisgarritasunerako araudiak markatzen duen denboraren gainetik dago. -Abagune bereziak gertatzen ez diren bitartean, pasatzeko denborak normalizatu egin behar dira erabiltzaile guztientzat hiriko pasabide guztietan.
  • Ispilu bat jartzeko eskatu da Alei kalearen eta Boyer Etxeen arteko bidegurutzean.
Bihurgarri ez dena
  • Titulartasun pribatua
  • Alei kalearen amaieran azpiegitura obra bat egiteko eskaera gune horretako saneamendua hobetzeko eta zerbitzuak jarri ahal izateko (gas naturala).
Amaituta
  • 2013ko urtarrilean eta otsailean Naturgasek obrak egin ditu gune horretan, baita Alei kalean ere sarea auzo osora zabaltzeko, Oñaurreko urbanizazio berritik. Guneko saneamendu azpiegiturari dagokionez, Txigudiko zerbitzuekin kontsultatu ondoren, gaur egun dagoen saneamendu sarean ez dago inolako arazoren berririk.
  • Sasiak eta sastrakak garbitzeko eskaria Diana kaleko atzeko aldean.
Amaituta
  • 2013/3/13an egin zen lana.
  • Tamaina gehiegizko zuhaitzak José Eguinok alean. Trabak sortzen dizkiete bizilagunei. ESKATZEN DA:
Amaituta
  • 2013/3/13an egin zen lana.
  • Tamaina gehiegizko zuhaitzak Elizatxo hiribidean. Kimatzeko eskatu da. Bereziki aipatu da zuhaitz baten adarrek Elizatxoko biribilgunetik Aduana kalean sartzeko debeku seinale bat ezkutatzen dutela.
Amaituta
  • Kimatze lana egin du lorezaintza kontratak seinalea ikusi ahal izateko .
  • La Salleko bidegorriaren ondoan tamaina handiegikoz uhaitzak daude. Kimatzeko eskatu da.
Amaituta
  • Joan den denboraldian errefaldatu egin ziren zuhaitz horiek eta gaur egun tamaina harmoniatsuagoa dute eta landatze marko egokia dute.
  • Heskaiak altuegiak dira Elizatxo hiribideko erdibitzailean eta ikusgarritasuna murrizten dute. Kimatzeko eskatu da.
Amaituta
  • Azken kimaketa 2013/03/4an egin zen.
  • Belar txarrak kentzeko beharra dago Alai-Txoko parkean. Horiek moztea ez omen da nahikoa, kendu egin behar dira berriro ez ateratzeko.
Amaituta
  • 2013/02/19an egin ziren lanak.

 

LAPITZE AUZOKO BEHARRAK

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52